Zein da pentsioen etorkizuna?

Espainiako pentsio-sistemaren etorkizuna ulertzeko gakoak.
2013an egin berri den pentsioen erreformak aldaketa parametrikoak ekarri zituen, 2027ra arte pixkanaka inplementatzen ari dira horiek, sistemaren iraunkortasuna indartzeko, batez ere demografiari dagozkion erronka garrantzitsuen aurrean. Espainia ez dago bakarrik borroka horretan, herrialde garatuen artean gauza komuna baita, jaiotza-tasa txikia dela-eta belaunaldi-errelebo argirik egon gabe biztanleria zahartzen nola doan ikusten baitoaz. Artikulu honetan, zehatz-mehatz azalduko dizugu nolakoa izango den pentsioen etorkizuna Espainian, eta zein izan diren 2013ko erreforman hartutako neurri nagusiak.
Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Nork ordaintzen ditu pentsioak

Espainiako pentsio sistema banaketa printzipioan oinarritzen da. Jubilatuen pentsioak, hain zuzen, enpresek eta jardunean dauden langileek Gizarte Segurantzari egindako ekarpenekin sostengatzen dira. Ez da erori behar sistemak ekarpen horiek etorkizuneko pentsiodunen pentsioa ordaintzeko aurrezten dituenaren ustean. errealitatea zera da: Estatuak jardunean dauden langileek jarritako kopuruak erabiltzen dituela une horretan erretiroa hartutako langileen pentsioa ordaintzeko. Logika horri jarraituz, etorkizuneko langileak izango dira gaur egun kotizatzen eta lan egiten dutenen pentsioa ordainduko dutenak.

Gainera, Espainiako pentsio-sistemaren oinarri den kontribuzio-proportzionaltasunaren printzipioaren arabera, etorkizuneko pentsioan jaso beharreko zenbatekoa Gizarte Segurantzari egindako ekarpenen zenbatekoaren araberakoa izango da (2027tik aurrera azken 25 urteetakoak zenbatuko dira), bai eta sistemari guztira kotizatutako denboraren araberakoa ere.

Pentsioen etorkizuna

Esan bezala, etorkizunean erretiratuko diren langileen pentsioak etorkizuneko langileek ordainduko dituzte. Premisa horrek ez du etorkizun ona iragartzen, espero baita lanean ari diren langileen eta pentsiodunen arteko proportzioa desorekatu egingo dela azken horien alde, urteak igaro ahala. Mende honen erdialdera Espainian 65 urtetik gorako 15 milioi pertsona baino gehiago egotea espero da, egun dauden 9 milioi baino gehixeagoren aldean. Egoera hori eragin duten eta eragiten jarraitzen duten arrazoiak bi faktore demografiko garrantzitsuri egotz dakizkieke:

  • Alde batetik, gero eta luzeagoa da biztanleriaren bizi-itxaropena, pentsiodun kopurua areagotu eta Estatuarentzako gastua gero eta handiagoa delarik.
  • Bestetik, jaiotza-tasa behera eta behera doa. Azken berrogei urteetako indizerik baxuena erregistratu zen iazko ekitaldi amaieran: argi dago sistema babesten duten langile aktiboen kopurua gutxitu egingo dela datozen urteetan.

Pentsio sistemarentzako iraunkortasun-faktorea

Okerrera besterik egin ez dezakeen egoera bati irtenbidea emateko, Gobernuak pentsioen erreforma bat onartu zuen 2013an, zeinak iraunkortasunaren-faktore polemikoa jasotzen baitzuen. Hasieran, faktore hori 2019an zen indarrean jartzekoa, baina 2018ko uztailean Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartu ondoren "2019ko urtarrilaren 1ekoa baino geroztiko izango ez den" data batera atzeratu dute horren indarraldia.

Iraunkortasun-faktoreak pentsioen zenbatekoa bizi-itxaropenaren bilakaerara egokitu nahi du, logika erraz bati jarraituz: jubilatu bat urte gehiagoz biziko bada (bizi-itxaropena gero eta handiagoa da), hileko zenbateko txikiagoa jaso beharko du, bere pentsioaren zenbateko osoa egin duen ekarpen-mailaren araberakoa izan dadin, eta, halaber, sistemari modu berean kotizatu dion baina bizi-itxaropen txikiagoa ematen zitzaion une batean erretiroa hartu duen langile baten zenbatekoaren baliokidea izan dadin. Gure inguruko beste herrialde batzuk ezarrita dute jada jasangarritasun faktore baliokide bat pentsioen kalkuluan.

2013ko erreformak sartu zuen beste aldagaietako bat Pentsioak Errebalorizatzeko Indizea (IRP, gaztelaniaz) da, eta horrek pentsioen urteko igoera Gizarte Segurantzaren kontuen osasunarekin lotzen du, lurzoru bat (%0,25ekoa) eta sabai bat (KPI +%0,50) finkatuz.

Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

Hala ere, 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartu ondoren, indize hori etenda geratu da, eta 2018rako eta 2019rako KPIarekin bat datorren errebalorizazioa aplikatu da, %1,6koa, nahiz eta zenbait erakundek ohartarazi duten formula hori aplikatzeak epe ertain eta luzera defizita handitu dezakeela. Erabakitzeko dago nola errebalorizatuko diren pentsioak 2020an eta hurrengo urteetan. Itxura guztien arabera, IRPa betirako baztertu da.

Horren zalantzazko etorkizun baten aurrean, plan alternatibo bat bilatzea da aukerarik onena. Hori dela eta, BBVAn zure ongizatea bermatzen lagundu nahi dizugu erretiroa hartzea erabakitzen duzun unerako, eta zeure adin eta inbertsio-beharretara egokitzen diren pentsio planak eskaintzen dizkizugu. Joan zaitez bbva.es webgunera eta ezagutu gure pentsio planen simulatzailea, egiten dituzun ekarpenekin zergetan etorkizunean aurreztu dezakezuna planifika dezazun. Edo, nahiago baduzu, pasa zaitez gure bulegoren batetik aholku pertsonalizatua jasotzeko.

Pentsioen CTA simulatzailea Pentsioen CTA simulatzailea
Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio planak - Tresnak Pentsio planak - Tresnak

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?