Nola arindu zergak pentsio plan baten bitartez

Ezagutu aurrezteko produktu horren abantaila fiskalak.
Erretiroari begira aurreztea gero eta garrantzitsuagoa da langile gehienentzat. Pentsioen sistemak erronka garrantzitsuei egin behar die aurre; beraz, inoiz ez dago sobera zuhurra izatea eta diru sarreren zati bat etorkizunerako gordetzea. Pentsio planak, asmo horretarako diseinatutako finantza produktuak izateaz gain, erakargarriak dira pizgarri fiskalak dituztelako, eta haiei esker urtero PFEZ faktura murriztu daitekeelako. Zerga arintze hori zertan datzan eta etekina nola atera diezaiokezun jakin nahi baduzu, jarraitu irakurtzen.
Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Zer da pentsio plan bat?

Pentsio plana erretirorako aurrezteko eta inbertitzeko pentsatuta dagoen finantza produktu bat da. Inbertsio funtsek bezala, pentsio planek erakunde kudeatzaileak dituzte planaren inbertsio politikaz arduratzeko, baita erakunde gordailuzainak ere, funtsak eta horien kudeaketa gainbegiratzeko. Halaber, Ekonomia Ministerioaren mendeko Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza ere arduratzen da pentsio planak gainbegiratzeaz.

Pentsio plan batera ekarpenak egiteko nahikoa malgutasun dago. Ekarpenak noizean behin edo aldizka egin daitezke, edo bi modu horiek uztarturik. Ez dago ezarrita gutxieneko ekarpen zehatz bat, eta kontratatzen den planaren eta plana eskaintzen duen erakundearen araberakoa da. Hala ere, badago urteko gehieneko kopuru bat, 8.000 euro, legez ezarria.

Planaren inbertsio politika dauden inbertitzaile mota guztietara eta haien arrisku profiletara egokitzen da. Politika horren arabera, planaren errentagarritasuna handiagoa edo txikiagoa izan daiteke, baina ez da inola ere bermatzen errentagarritasun jakin bat; izan ere, merkatuaren baitan egongo da hori. Bermatutako plan zehatz batzuen kasuan soilik lor daiteke aurrez jakindako errentagarritasuna muga egunean.

Likideziari dagokionez, epe luzerako aurrezpen produktua da, eta aurreikuspenez aurreztea du helburu; beraz, kasu jakin batzuetan soilik erreskata daiteke: besteak beste, erretiroa, iraupen luzeko langabezia eta lanerako ezintasuna denean. Dena dela, 2025eko urtarrilaren 1etik gutxienez 10 urteko antzinatasuna duten ekarpenak erreskatatu ahal izango dira.

Pentsio planen zerga arintzea

Pentsio planen erakargarri nagusia ekarpenek ematen duten abantaila fiskala da. Ekarpenei esker PFEZaren zerga oinarria murriztu daiteke, ekarpenaren zenbatekoaren aurrezki fiskalaren eta zergadunaren tasa marjinalaren arabera. Partaide batek, % 45eko tasa marjinala izanik, legez baimendua den 8.000 euroko ekarpena egingo balu, 3.600 euroko aurrezpen fiskala lortuko luke eta, modu aproposenean, planean bertan berrinbertituko lituzke.

Horrez gain, ezkontideak ez badu errentarik edo urtean 8.000 eurotik beherako errentak baditu, urtean 2.500 euro arteko ekarpena egin dezakegu haren pentsio planean, eta geure aitorpenetik kenduko ditugu horiek.

Bestalde, %65eko edo gehiagoko minusbaliotasuna dutenek ere handitu dezakete urteko muga; kasu horretan, 24.250 euro arte. Zuzeneko senideek urtean 10.000 euro arteko ekarpena egin ahal izango dute haren alde, eta 24.250 euro izango da parte hartzailearen eta haren senideen guztizko muga.

Pentsio planei etekina ateratzeko giltzarriak

Pentsio planean metatutako aurrezkia ez dago tributaziotik kanpo erabat eta, hortaz, erreskatatu ondoren errenta aitorpenean gehitzen da laneko etekin gisa. Horregatik, kapitala mailaka berreskuratzea gomendatzen da, aldizkako errenta gisa, guztizkoa batera kobratu ordez. Adibidez, onuradunak 1.000 euro jasotzen baditu hilean, urtearen amaieran ez dira hainbeste handituko etekinak eta, plan osoa ordainketa bakarrean kobratzearekin alderatzen badugu, ez du neurri berean eragingo PFEZaren zerga oinarrian. Parte hartzaile bakoitzaren egoeraren araberakoa izango da betiere, eta hori kasuan-kasuan aztertzea komeni da.
Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

Pentsio planen abantaila fiskalak alde batera utzita, produktu honekin nolabaiteko errentagarritasuna lortu nahi bada, funtsezkoa da berekin dakartzan komisio eta gastu guztiak ere kontuan hartzea. Normalean, pentsio planek kudeaketako komisio bat eta gordailuzaintzako komisio bat dute, eta erakundearen arabera desberdinak izan daitezke. Horregatik, pentsio plan bat kontratatu baino lehen, komisioek osatzen duten guztizko ehunekoa kalkulatu behar da, eta planak izan dezakeen errentagarritasun mailarekin konparatu behar da erabaki aurretik.

BBVAn ongi dakigu zein garrantzitsua den gure bezeroentzat etorkizunerako aurrezteko aukera, bereziki, erretiroari begira. Horiek horrela, orotariko profil motetarako aurrezki eta inbertsio produktuak eskaintzen ditugu; besteak beste, gure pentsio planak. Gure pentsio planen barruan adin eta inbertitzaile mota guztietarako formatuak daude. Kalkulatu orain zenbateko zerga arintzea lor dezakezun zure pentsio planarekin, eta kontratatu zure beharretarako egokiena.

Pentsioen CTA simulatzailea Pentsioen CTA simulatzailea
Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio planak - Tresnak Pentsio planak - Tresnak

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?