Erretiro partzialeko errelebo kontratua: zer da?

Jakin zer den errelebo kontratua eta erretiro partziala.
Erretiro partziala da erretiro aurreratuaren modalitateetako bat, adin arruntean ere gerta daitekeen arren. Horri esker, edozein langilek aukera du lanean jarraitu eta pentsioaren zati bat aldi berean kobratzeko. Erretiro partziala adin arrunta baino lehenago hartzen denean, lanaldi partzialeko kontratua hastean uzten duen hutsunea bete behar da. Hutsune hori errelebo-kontratua izeneko kontratu batekin estaltzen da. Artikulu honetan, errelebo-kontratuari eta erretiro partzialari buruz jakin behar duzun guztia azaltzen dizugu.
Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Errelebo-kontratua

Erretiro mota honek Gizarte Segurantzako kotizaziopeko pentsioa kobratu eta lanaldi partzialean jarraitzeko aukera ematen du. Egiten den lanaldi murrizketaren arabera murriztuko litzateke pentsioa. Ohiko erretiro-adinera iritsi ez den langile batek erretiro partziala hartzen duenean, nahitaezkoa da enpresak errelebo-langile bat kontratatzea, erretiro partziala hartu duen langileak egin gabe utzi dituen gainerako orduak osatzeko eta, era berean, langilea laster hutsik geratuko den enplegu batera egokitzeko. Erretiro partziala hartu duenak hori erretiro arrunta hartzeko adina gainditu ondoren hartzen badu, errelebo-kontratua aukerakoa da.

Kontratu honek hainbat ezaugarri propio ditu. Adibidez, errelebo-kontratu orotan bi figura agertzen dira: ordezkatua, hots, erretiro partziala eskatzen duen langilea, eta ordezkatzailea, hura ordezkatuko duen pertsona, alegia. Idatziz eta modu ofizialean eman behar da, gainera, eta ordezkatutakoaren izena, adina eta lanbide inguruabarrak azaldu behar dira, baita hura ordezkatzen duenak beteko duen postuaren ezaugarriak ere. Azkenik, garrantzitsua da kontuan hartzea errelebo-kontratua ordezkatuaren lanaldi partzialeko kontratuarekin batera egin behar dela.

Erretiro partzialerako edo ordezkatua izateko eskakizunak

Ohiko erretiroa hartzeko adin- eta kotizazio-baldintza batzuk dauden bezala, erretiro partziala hartzeko ere baldintza batzuk bete behar dira.

Errelebo-kontratua duen erretiro partziala hartzeko, beharrezkoa da gutxienez 33 urtez kotizatzea eta enpresan gutxienez 6 urteko antzinatasuna izatea. Kontuan hartuta 33 urteko gutxieneko kotizazio-aldia egiaztatu behar dela, 2019an erretiro partziala hartu nahi baduzu 62 urte eta 4 hilabetera egin ahal izango duzu, 33 urte horiek kotizatu badituzu, edo 61 urte eta 8 hilabetera, gutxienez 34 urte eta 9 hilabete kotizatu badituzu. Behar den gutxieneko adina, beraz, handiagoa edo txikiagoa izango da aipatutako urteen arabera. Gainera, bete behar duzun beste baldintza da gutxienez 15 urte kotizatuta izatea eta erretiro partzialaren eskaera egin aurreko 15 urteetan gutxienez 2 urte kotizaturik izatea.

Aipatu behar da lanaldia eta soldata murriztu egingo direla, errelebistarekin adostutako kontratuaren arabera; oro har, %25 eta %50 artean murriztu beharko da. Ordezkatzen duenaren kontratua lanaldi osokoa eta mugagabekoa bada, lanaldia %75 murriztu ahal izango da.

Interesgarria da kontuan hartzea, halaber, erretiro partziala hartu duen batek jasotzen duen pentsioa ez dela bere pentsio osoa, lanaldi murrizketaren arabera gutxitzen dena baizik. Hala ere, behin betiko erretiroa hartzen denean, pentsioa berriro kalkulatuko da erretiro partzialean egindako kotizazioak kontuan hartuta, eta ondorio horietarako, lanaldi osokotzat hartuko dira.

Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

Errelebistaren betekizunak

Enplegua sustatzea, besteak beste, helburu duen kontratu mota bat denez, langabezian dagoen edo aldi baterako aurretiazko kontratua duen pertsona bat baino ezin du kontratatu enpresak bertan. Gainera, errelebistaren lanaldia ordezkatuaren lanaldi-murrizketaren parekoa izan behar du, gutxienez. Horrela, erretiratu partzial batek bere lanaldia %25 murrizten badu, hori ordezkatu duenaren gutxieneko lanaldia ere %25 izan behar du, nahi izanez gero handiagoa ere izan daitekeelarik. Gainera, errelebistak erretiro partziala hartu duenaren antzeko (edo berdinak) lanak egin beharko ditu.

Azken batean, erretiro partziala oso aukera erakargarria da erretiroaz gozatzen hasi nahi duten baina lan-errutinari eusten segitu nahi duten langile askorentzat. Gainera, erretiro-mota horrek nahi duen edonori aukera ematen dio pentsioaren zati batez gozatzen hasteko, bere diru-sarreren zati bati eutsita.

BBVAn badakigu zein garrantzitsua den erretirora aurrezkiekin iristea, kezkarik gabe gozatzeko, eta, horregatik, gure bezeroei pentsio planak eskaintzen dizkiegu, mota guztietako aurreztaile-profilentzat diseinatuak, bakoitzaren inguruabarretara egokitzeko modukoak. Bisita ezazu bbva.es edo hurbil zaitez gure edozein sukurtsaletara gure pentsio planei buruz gehiago jakin nahi baduzu.

Pentsioen CTA simulatzailea Pentsioen CTA simulatzailea
Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio planak - Tresnak Pentsio planak - Tresnak

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?