Erretiro planaren alderaketa

Ezagutu plan horien abantailak eta desabantailak beste aurrezki eta inbertsio produktu batzuekin alderatuta.
Gaur egun, gero eta langile gehiagok erabakitzen dute aurrezteko eta inbertitzeko produktuak kontratatzea euren erretiroari begira. Erretiro planak helburu horretarako berariaz sortutako produktuak dira, baina ez dira aurreztaileentzako aukera bakarra. Artikulu honetan, erretiro plan baten alderaketa ikusiko duzu epe luzeko beste aurrezki-produktu batzuekin konparatuta, zure beharretara gehien egokitzen dena zein den baloratu ahal dezazun.
Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Erretiro plan baten eta pentsio plan baten arteko alderaketa

Bi terminoak maiz bata bestearen izenean erabiltzen diren arren, erretiro planak eta pentsio planak ez dira, egia esatera, gauza bera. Bi produktuen helburua erretirora begira aurreztea da, baina alde handiak dira bien artean.

Erretiro planak bizitza-aurrezki aseguru batean oinarrituta daude, gutxieneko errentagarritasun bermatu batekin. Plan horietan, kontratatzailearen ekarpenak prima modura egiten dira.

Pentsio planak, aitzitik, inbertsio-tresna bat dira, pentsio-funtsetan gauzatzen direnak, eta errentagarritasuna ez dago finkatuta; inbertitzen dituen aktiboen bilakaeraren araberakoa da. Beraz, horiek alderatzeko orduan kontuan hartu behar den lehenengo gauza da zer arrisku-maila hartu nahi den eta zer errentagarritasun nahi den: erretiro planek errentagarritasun murriztua eskaintzen dute, baina ziurtatuta; pentsioen kasuan, errentagarritasun potentziala handiagoa, baina ziurtasunik gabe. Erretiro planak hobeto egokitzen dira inbertitzaile kontserbadore batentzat; pentsio planak, berriz, errentagarritasun gehigarriak bilatu nahi dituztenentzat zuzentzen dira. Hala ere, komeni da kontuan izatea arrisku-profil guztiak hartzen dituzten pentsio plan sorta zabala dagoela.

Likidezia da baloratu beharreko beste funtsezko faktoreetako bat. Salbuespenezko kasu batzuetan izan ezik (iraupen luzeko langabezia, gaixotasun larri bat edo lanerako ezintasun bat, besteak beste), pentsio planak ezin dira erreskatatu erretiroa hartu arte. Dena dela, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera 10 urteko gutxieneko antzinatasuna duten ekarpenak erreskatatu ahal izango dira.

Erretiro planak, bere aldetik, bertan behera utz daitezke, edo errazago erreskatatu, betiere polizaren baldintzak betetzen badira.

Erretiro plan baten eta inbertsio funts baten arteko alderaketa

Inbertsio funtsak dira aurrezteko eta inbertitzeko beste produktu ohikoenetako bat. Kasu horretan, kontratatzaileak egindako ekarpenak partaidetza bihurtzen dira talde kudeatzaile batek administratutako funts batean, pentsio planen funtsen antzekoan. Funtsek euren inbertsio politikaren arabera inbertitzen dute, eta horrek erabakitzen du zer funts-modalitate den: errenta finkokoa den, errenta aldakorrekoa, mistoa, bermatua, etab. Funtsek ez dute gutxieneko errentagarritasunik eskaintzen, bermatutako modalitateren bat gorabehera; aitzitik, errentagarritasuna inbertitzen dituen aktiboen bilakaeraren araberakoa da. Formatu horrek errentagarritasun potentzial handiagoa du, baina baita arrisku handiagoa ere.

Gainera, inbertsio funtsak ez dira nahitaez erretirora bideratutako tresna bat. Horko ekarpenek ez dute zerga pizgarririk, alabaina produktu horiek oso likidoak dira: azkar eta erraz erreskatatu daitezke. Likidezia dezente eskaintzen badute ere, erretiro planak zertxobait egituratuagoak dira helburuei, ekarpenei eta errentagarritasunari dagokienez.

Erretiro plan baten eta epe luzerako aurrezki plan baten arteko alderaketa

Epe luzeko aurrezki-planak, 5 Aurrezki-plana izenez ere ezagutzen direnak, gordailu-mota espezifiko bat dira, eta eskaintzen dituzten erakunde gehienek baldintza berberetan eskaintzen dituzte. Inbertitzeko gutxienez 5 urteko epea gomendatzen da, eta epe horretan kontratatzaileak urtean 5.000 € arteko ekarpenak egin ditzake. Plan horiek bi modalitate dituzte: epe luzerako aurrezki-kontu indibiduala (ELAKU) eta epe luzerako aurrezki-aseguru indibiduala (ELAAU). Bigarren formatu hau aseguru baten kontratazioan oinarritzen da, erretiro planen antzera.

5 Aurrezki-planen abantaila nagusi bat dute, alegia baldintzak betez gero inbertsioaren %85, gutxienez, berreskuratzea bermatzen dutela. Nolanahi, horrek ez dakar berme handirik erretiro plan batekin alderatuta; erretiro planean, izan ere, errentagarritasuna ziurtatuta dago eta kontratuaren parte da.

Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

Dena dela, epe luzerako aurrezki-planak oso abantailatsuak dira zerga ikuspegitik; izan ere, aipatutako 5 urteko minimoari eutsiz gero, etekinak zergetatik salbuetsita daude. Aitzitik, dirua epea baino lehen eskuratzea erabakitzen bada, %19tik %23ra bitarteko tasak ordaindu beharko dira kapital higigarriaren etekinen kontzeptuan izandako irabaziagatik.

Azken batean, aurreztaile batek aukera asko ditu aurrean. Erretiro planek erretiroari begira diru sarrerak bermatzeko helburu zehatza dute, baina badira onuragarriak izan daitezken epe luzerako pentsio planak zein bestelako aurrezki-produktu batzuk ere. BBVAn aurrezki eta inbertsio produktu sorta zabala jartzen dizugu eskura, aurrezkiei ahalik eta errentagarritasun handiena eman ahal diezaiezun. Bisita ezazu bbva.es webgunea edo BBVAren edozein bulego, horiek ezagutu eta behar duzun aholkularitza jasotzeko.

Pentsioen CTA simulatzailea Pentsioen CTA simulatzailea
Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio planak - Tresnak Pentsio planak - Tresnak

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?