Nola aurrezten da fiskalki pentsio-plan batekin?

Tresna erraza gehiago aurrezteko; orain eta etorkizunean.
Pentsio plan bat lan-bizitzan aurrezpen bat bideratzen duen finantza-produktu bat da, gero erretiroan eskuratu dezakezuna, pentsio publikoa osatzeko aukera emanez. Pentsio planek zerga onurak eskaintzen dituzte, eta, horiei esker, aukera dago emandako zenbatekoen zergetan aurrezteko; beraz, etorkizunean aparteko diru bat bermatzeaz gain, egungo baliabideak optimizatzeko ere balio dezakete. Artikulu honetan, pentsio plan batekin fiskalki nola aurreztu daiteken azaltzen dizugu.
Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Pentsio planetarako ekarpenen zerga-araudia

Pentsio planak dira, aseguratutako aurrikuspen planekin batera -aurrekoen antzeko funtzionamendu dute, baina aurrezpeneko bizi-aseguruan oinarritzen dira- egindako ekarpenek zerga faktura murrizten duten aurrezpen-tresna bakarra. Izan ere, PFEZaren zerga-oinarria 8.000 euroraino murrizten dute, gehienez, urtean. Hau da, pentsio planen bidez aurrezteak aurrezki osagarria sortzen du, zerga alorrean. Eta hori berriro planean bertan inbertituz gero, onura handiak sortzen ditu era horretan epe luzerako aurrezpenean.

Gainera, tresna horiek ezkontidearen alde egindako ekarpenak egiteko aukera ere eskaintzen dute, gehienez ere 2.500 euro urtean eta norberaren ekarpenaren gehigarri gisa, baldin eta ezkontideak ez badu urtean 8.000 eurotik gorako etekinik lortzen.

Gainera, araubide berezi bat dago desgaitasunen bat duten partaideentzako, urteko muga 24.250 eurora igotzen duena, eta haren aldeko ekarpenak egiteko aukera ematen duena, urtean 10.000 eurora arte, hirugarren gradura arteko (gradu hori barne) zuzeneko edo alboko ahaidetasun-harremana dutenei. Baita ezkontidea eta tutoretza- edo harrera-erregimenean ardurapean dituen pertsonak ere. Parte-hartzaileen eta senitartekoen ekarpen bateratuaren muga urteko 24.250 eurotan dago.

Pentsio planen erreskatearen fiskalitatea

Pentsio planak, oro har, erretiroa hartzeko unean erreskatatzen dira. Horixe da, hain zuzen, bere helburua. Hala ere, pentsio planen erreskate aurreratua ahalbidetzen duten zenbait kasu aurreikusten ditu legeak: gaixotasun larria, lan-ezintasuna, heriotza, iraupen luzeko langabezia edo mendekotasuna. Gainera, 2025etik aurrera erreskatatu ahalko dira 10 urteko gutxieneko antzinatasuna duten partaidetzak. Bi kasuetan, erreskatatutako kapitala lan-errenta gisa zergapetzen da. Aldi baterako, %40ko murrizketa fiskala egin ahal da kapital gisa erreskatatzen diren 2007. urtea baino lehenagoko ekarpenen gainean.

Hori dela eta, pentsio plan bat erreskatatzerakoan, garrantzitsua da aztertzea zer egoeratan berreskuratuko den kapitala, urtetan zehar metatutako zerga-onuren zati bat galdu nahi ez baduzu. Pentsio plan baten dirua, hau da, hari egindako ekarpen guztiak eta izan duten errebalorizazioa, bi modutan erreskatatu daiteke: kapitala eta errentak. Erreskatea kapitalaren moduan gertatzen denean, hau da, kobrantza bakarrean, funtsan dagoen diru guztia ekitaldi horretako lan-errentaren oinarri zergagarrian sartzen da. Kapital hori zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da zerga oinarria, eta horrek errenta-tarte altuagoan kokatuko du, aplikatu beharreko zerga tasen igoera dakarrelarik. Aldiz, pentsio funtsa aldizkako errenta moduan erreskatatzea erabakitzen bada, horren kapitala dagokion urtean soilik ordaintzen diren aldizkako ekarpenen bidez jasotzen da, eta zerga-tarteetan eragin txikiagoa dute.

Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

Erreskate misto bat ere egin daiteke: hau da, kapital erreskatearen eta errenten modalitateen arteko uztarketa bat. Era horretan, kapitalaren zati bat jasotzen da, eta beste zati bat aldizkako errentetan. Gainera, planaren zehaztapenek hala aurreikusten badute, xedapen gisa ere erreskatatu ahal izango da, aldizkakotasun zehatzik gabe, edo biziarteko errenta moduan.

Nolanahi ere, pentsio plan bat erreskatatzeko unea denean, kalkuluak kontu handiz egin behar dira, inbertitzailearen itxaropenak eta egoera ekonomikoa kontuan harturik metodorik egokiena zein den jakiteko.

Pentsio planarekin aurreztea aukera azkarra eta erraza da zure egungo bizi kalitatea hobetzeko eta zure etorkizuna ziurtatzeko. BBVAn askotariko aukerak ditugu mota horretako tresnetan, eta zeure esanera gaude laguntzeko. Diseinatu ditugun plan bakoitzari buruzko informazio zehatza eskaintzen dugu geure webgunean. Pentsio planen gure simulagailuari esker, horiek guztiak alderatzeko aukera duzu, zeure adinaren eta helburuen arabera, zuretzako aukerarik onena zein den hauta dezazun.

Pentsioen CTA simulatzailea Pentsioen CTA simulatzailea
Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio planak - Tresnak Pentsio planak - Tresnak

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?