Zer nolako komisioak dituzten pentsio-planek

Pentsio-plan guztiek kudeaketa-komisio bat eta gordailuagatiko komisio bat dute

Pentsio plan bat da erretirorako aurrezteko finantza produktu bat, pentsio publikoaren osagarri gisa balio dezan. Gaur egun, pil-pilean dago pentsio sistema publikoaren iraunkortasunari buruzko eztabaida. Horren erakusgarri dira azken erreformak; haietan, iraunkortasunaren faktorea eta pentsioak goratzeko indizea sartu dira. Gainera, aurreikuspen demografikoak kontuan hartuta, oso litekeena da etorkizuneko pentsio publikoak nahikoak ez izatea.

Egoera horretan, pentsio planak erretirorako aurrezteko produktu nagusia dira, eta, haien izaera ikusita, epe luzera aurrezteko produktua dira. Pentsio plan batean inbertitzeko erabakian, zalantzarik gabe, funtsezkoa da etapa aktiboan fiskalitate abantailatsua ematen duela; izan ere, egindako ekarpenek PFEZaren zerga oinarria murrizten dute eta, ondorioz, errenta aitorpenean desgrabatu egiten dute. Baina bata edo bestea aukeratu eta aukeratutakoa kontratatu aurretik, zenbait ezaugarri baloratu behar genituzke, besteak beste, arrisku profila, gomendatutako epea eta, nola ez, haren kostuak.

Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Pentsio planaren kudeaketa eta gordailu komisioa

Pentsio planen komisioen lehenengo oinarrizko alderdia da erakunde kudeatzaileek nahiz gordailuzainek emandako zerbitzuekin lotuta daudela. Hori dela eta, kudeaketa erakundearen eginkizun nagusia da pentsio funtsetako ondarea administratzea, eta erakunde gordailuzainarena, berriz, finantza aktiboak zaintzea. Hala ere, kudeaketa erakundeak baditu beste zeregin batzuk ere, hala nola funtsaren kontabilitatea eramatea, posizio kontua zenbatzea, partaideei eta onuradunei txostenak egitea, ekarpenak eta prestazioak kudeatzea, eta erakunde gordailuzaina kontrolatzea.

Bestalde, erakunde gordailuzainak erakunde kudeatzailea kontrolatzeko zeregina ere betetzen du, beste eginkizun batzuen artean: kobrantzak eta ordainketak bideratzea, baloreen salerosketa eragiketak gauzatzea, jabetza ziurtagiriak jaulkitzea, eta abar. Hori dela eta, kudeaketa erakundeek eta erakunde gordailuzainek ordainsari bat jasotzen dute pentsio planen kudeaketa eta gordailu komisioen bidez. Nabarmendu beharra dago komisioek ez dakarkietela gehiago ordaintzea partaideei eta onuradunei; aldiz, komisio hori inplizituki kentzen da partaideen eta onuradunen eskubide kontsolidatu eta ekonomikoen baliotik. Kopuru horiek pentsio planaren ondarearekiko portzentaje gisa adierazi ohi dira, eta legeak mugatuta daude. Legeriak % 0,20eko komisioa ezartzen du gordailuzaintzako komisioagatik, eta batez beste % 1,25ekoa gestio bakoitzagatik. Kudeaketa-komisioa produktu motaren araberakoa da. Errenta finkokoa bada, komisioa % 0,85ekoa izango da gehienez ere; errenta mistokoa bada, % 1,30ekoa gehienez, eta errenta aldakorra bada, komisioa % 1,50ekoa izango da. 

Komisioaren funtzionamendua hobeto ulertzeko eta edozein zalantza argitzeko, jar dezagun adibide bat. Demagun 40.000 € dugula pentsio-plan batean inbertituta, eta batez besteko kudeaketa-komisioa ordaintzen dugula, hau da, % 1,25. Urtero, 500 euro erabiliko da komisio hori ordaintzeko, berdin dio zer gertatzen den planeko funtsekin.

Bestalde, gordailuzaintzako komisioa % 0,20ra artekoa izan daiteke; beraz, aurreko adibidera itzulita, urtean 80 € bideratuko lirateke hori ordaintzera. Legeak ezarritako gehienezko komisioak % 1,50 eta % 0,20 dira, baina muga horren barruan nahi dituenak zehaztu ditzake erakunde bakoitzak. Komisioa aldatu egin ohi da funtsen inbertsio politikaren arabera, baina baita kudeaketa estiloaren arabera ere, kudeaketa pasiboa edo aktiboa izan baitaiteke.

Normalean, errenta finkoko funtsek errenta aldakorrekoek baino komisio txikiagoak izaten dituzte, eta gauza bera gertatzen da kudeaketa pasiboarekin, kudeaketa aktiboarekin alderatuta.

Komisioen aplikazioa eta haiek pentsio planen titularrarentzat dituzten ondorioak

Bi komisio daudela jakiteaz gain, garrantzitsua da nola kobratzen diren ulertzea. Gehienezko % 1,70eko ehunekoa guztira inbertitutako kopuruari aplikatzen zaio, ez sortutako etekinei. Horrek esan nahi du, pentsio planak irabazi edo galduta ere, kudeaketa erakundeak eta erakunde gordailuzainak berdin kobratzen dutela.

Pentsio planen komisioak aplikatzeko moduak badu zuzenean titularraren gain eragiten duen beste ondorio bat ere. Komisio gisa ordaintzen den dirua handitu egiten da planeko kapitala handitu ahala. Izan ere, ez da gauza bera 20.000 €-ko funts bat kudeatzea, edo 200.000 €-ko bat. Zenbat eta diru gehiago izan, orduan eta zailagoa da kudeaketa lana.

Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

BBVA pentsio planen komisioak

BBVAk badaki gero eta beharrezkoagoa dela Estatuaren erretiro pentsioa osatzen duen pentsio plan bat kontratatzea, laneko aroko bizitza erritmoari eutsi ahal izateko. Hori dela eta, pentsio planen katalogo zabala du, kontratatzailearen adinaren arabera antolatuta; hau da, erretiroa hartzeko adinaren arabera: 50 urte baino gutxiago, 50 eta 60 urte artean, 60 urte baino gehiago, edo erretiratuak.

BBVAren bezeroek profil zuhurraren, neurritsuaren edo ausartaren artean aukeratu dezakete. Zer profil aukeratzen duten, komisio bat edo beste izango dute, eta komisio hori altuagoa izango da planaren arriskua eta hura kudeatzeko zailtasuna handiagoa bada.

Pentsio plana epe luzerako produktua denez, ordainduko den komisioen bariantzak, txikia izanik ere, eragina izango du titularraren patrikan. BBVA pentsio planen simulagailuari esker, zer erretiro pentsio izango duzun jakingo duzu, baita erakundeak eskaintzen dituen planetatik zeinek bermatuko duen ere ongien gaur egun duzun bizi maila.

Pentsioen CTA simulatzailea Pentsioen CTA simulatzailea
Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio planak - Tresnak Pentsio planak - Tresnak

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?