Honela kalkulatzen da erretiroan zenbat kobratuko duzun

Ezagutu kontuan hartu beharreko alderdiak zer pentsio dagokizun jakiteko.

Erretiroagatiko prestazioak pertsona baten diru-sarreren galera estaltzen du, behin ezarritako adinera iritsita, lana besteren edo norberaren kontura uzten duenean eta bere lan-bizitza amaitzen duenean. Espainian, babes-sistemak bi maila ditu: 

  • Kotizatutakoa: sistemari gutxieneko denbora kotizatu dutenentzat. 
  • Kotizatu gabekoa: kotizatu ez dutenentzat edo kontribuzio-mailako prestazioak eskuratzeko behar besteko aldian kotizatu ez dutenentzat.

Kotizaziopeko erretiro-pentsioa jaso ahal izateko, gutxienez 15 urtez kotizatu behar da, eta, gainera, gutxienez 2 urtez kotizatu behar da eskubidea sortu aurreko 15 urteen tartean.

Erretiroaren zenbatekoa kobratuko den kalkulatzeko, aurrenik oinarri arautzailea ezagutu behar da. Artikulu honetan zure oinarri arautzailea nola kalkula dezakezun azaltzen dizugu, pentsio modura zenbat jasoko duzun jakiteko.

Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Zer jakin behar duzu zure pentsioa kalkulatzeko?

Maila kontributiboan, prestazioen zenbatekoa zuzenean proportzionala da sistemari egin zaizkion ekarpenekiko. Proportzionaltasun-printzipio kontributiboa izenez ezagutzen da.

Zure etorkizuneko pentsioa kalkulatzen hasi aurretik, jakin behar duzu Espainiako pentsio-sistema pixkanakako aldaketak jasaten ari dela 27/2011 Legetik aurrera, zeina 2013an hasi baitzen ezartzen. Aldaketa horiek 2027ra arte aplikatuko dira pixkanaka, eta erretiro-adina eta pentsioa kalkulatzeko edo oinarri arautzailearen %100 lortzeko kontuan hartzen diren kotizazio-urteak pixkanaka handitzea ekarriko dute. Aldaketa horiek kontuan hartuta, pentsioa kalkulatzean kontuan hartu behar dira zenbait alderdi: kotizatutako urte-kopurua, erretiro-adina, oinarri arautzailea eta oinarri arautzailea kalkulatzeko erabiltzen den kotizazio-aldia.

  • Pentsio bat kobratzea eskatzeko legeak eskatzen duen gutxieneko kotizazio epea 15 urtekoa da. Baina gutxieneko epe horrek oinarri arautzailearen %50eko pentsioa baino ez du bermatzen. %100 kobratu ahal izateko, beharrezkoa da urte kopuru handiagoa kotizatu izatea. 35 urte eta 6 hilabetean dago orain ezarrita, eta 2027an 37 urtetara iritsiko da.
  • Erretiratzeko adinari dagokionez, 2019an ohiko adina 65 urte eta 8 hilabetekoa da, gutxienez 36 urte eta 9 hilabete kotizatu dutenentzat izan ezik, 65 urterekin erretiratu ahal izango baitira. 2017tik aurrera adina 67an jarriko da, baina gutxienez 38 urte eta 6 hilabete kotizatu dutenak 65 urterekin hartu ahalko dute erretiroa.
  • Oinarri arautzailea langile bakoitzaren nominak barne hartzen dituen kotizazio oinarriak gehituz kalkulatzen den zenbatekoa da, eta gutxi gorabehera erretiroaren aurreko urteetan izan duen soldata gordinaren parekoa da. Figura garrantzitsua da, pentsiotik zenbat kobratuko den jakiteko aukera ematen duelako, kotizatutako denboraren arabera dagokion oinarri arautzailearen ehunekoa ezarri ondoren, lehen azaldu den bezala.

Oinarri arautzailea kalkulatzeko, erretiroa hartu aurreko aldi jakin bateko kotizazio-oinarriak hartzen dira kontuan. Pentsioen erreformari buruzko Legearen aurretik 15 urtekoa zen aldi hori, 2019an 22 urtekoa da, eta pixkanaka handitzen joango da, 2022an 25 urtekoa izateraino.

Azken pentsioa oinarri arautzaile horren portzentaje bat izango da. 15 urteko kotizazioekin oinarri horren %15 jasotzen da. %100a lortzeko, 2019an gutxienez 35 urte eta 6 hilabete kotizatuta izatea eskatzen zen. 2027an eta horren ondorengo urteetan, gutxienez 37 urtez kotizatuta izatea eskatuko da.

Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

Zer gertatzen da ondoriozko pentsioa legeak ezartzen duena baino handiagoa edo txikiagoa bada?

Langile batek lanaldi partzialean edo soldata baxuekin kotizatu badu, eta pentsioa kalkulatzeko orduan legeak ezarritako gutxienekoaren azpitik badago, Estatuak bere pentsioa osatuko du legezko gutxienekora iritsi arte, gutxienekorako osagarria deritzona ordainduta. Osagarri horiek jasotzeko, nolabaiteko diru-sarrera gabezia frogatu behar da eta Espainian bizitzea.

Alderantzizkoa ere gerta daiteke, hau da, langile batek soldata altuak kotizatu izatea eta hortik ateratzen den pentsioak legeak finkatutako gehieneko pentsioa gainditzea. Kasu horietan kotizatutako soberakina galtzen da, ezinezkoa baita gehieneko pentsiotik gorakoa jasotzea.

Zeure pentsioa kalkulatzen jada badakizunean, balora dezakezu erretiroa hartu ondoren bizi-maila mantentzeko nahikoa den ala ez. Zure etorkizunerako lasaitasuna bermatu nahi baduzu eta zure pentsioaren osagarri diren diru-sarrerak lortu nahi badituzu, gure pentsio planei begiratu bat ematea iradokitzen dizugu. Bertan, BBVA aurrezki-produktuen sorta bat aurkituko duzu, mota guztietako adin eta inbertsio-profiletarako. Sartu bbva.es webgunean eta aurkitu zuretzako pentsio plan egokiena.

Pentsioen CTA simulatzailea Pentsioen CTA simulatzailea
Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio planak - Tresnak Pentsio planak - Tresnak

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?