Oinarri arautzailea: Zer da

Gizarte Segurantzaren prestaziotik zenbat dagokizun jakiteko faktore erabakigarri hau zer den eta nola funtzionatzen duen azalduko dizugu

Istripu bat jasaten badugu, eta istripu horren ondorioz gure lan-jarduera aldi baterako edo betirako betetzeko ezintasuna badugu, baita erretiro adina iristean ere, kasu bakoitzean Gizarte Segurantzak eskatutako aldi minimoa lan egin eta kotizatu badugu, pentsio erako soldata jasotzeko eskubidea dugu. Nolanahi ere, langile guztiek ez dute konpentsazio ekonomiko bera jasotzen; aldez aurretik sistemari egindako ekarpenaren araberakoa izango da.

Baina, zer da zehazki oinarri arautzailea? Baremo hau langile bakoitzak Gizarte Segurantzatik jaso ditzakeen prestazioak kalkulatzeko erabiltzen da. Baremoa onuradunaren aldi jakin bateko kotizazio-oinarriaren araberakoa izango da, eta pentsioaren kopurua oinarri arautzaile horren ehuneko bat izango da.

Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Kotizazio-oinarria

Oinarri arautzailea zehaztasunez azaldu baino lehen, garrantzitsua da kotizazio-oinarriaren kontzeptua ulertzea. Kontzeptu hau Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 147. artikuluan jasota dator. Azaletik esan daiteke langile baten hileroko ordainketa gordina dela, bai norberaren edo besteren kontura. Hileroko kopuru horren gainean langile bakoitzak Gizarte Segurantzari eman beharreko kuota kalkulatzen da, langileak bere zerbitzuez gozatu ahal izateko.

Zergatik da garrantzitsua kotizazio-oinarriaren kontzeptua ezagutzea? Arrazoia oso sinplea da: kotizazio-oinarriaren kalkuluaren jatorria langilearen oinarri arautzailearen dago, eta harremana zuzena da. Oinarri arautzailea kotizazio-oinarri jakinen bataz besteko bat denez, horiek altuagoak badira, oinarri arautzailea ere altuagoa izango da (eta, horrenbestez, jaso beharreko prestazioa ere). Oinarri arautzailearen kalkulua kalkuluaren helburuaren araberakoa izango da. Araua ezberdina izango da erretiro pentsio kasuan, ezintasun pentsio kasuan edo langabezia kasuan.

Nola kalkulatzen da lan egoera bakoitzeko oinarri arautzailea?

Orokorrean eta esan bezala, oinarri arautzailea langilearen kotizazio-oinarriaren zenbatekoa prestazioa jaso baino aurreko hilabetean kotizazioa egin den egunekin zatitzen kalkulatzen da. Hileroko soldata duen langile baten kasuan, 30 egun izango dira; soldata egunerokoa bada, 28, 29, 30 edo 31 egun, dagokion hilabetearen arabera.

Hala ere, nahiz eta parametro hauek orokorrean ezarri, oinarri arautzailea kalkulatzeko modu ezberdinak daude prestazio ekonomikoa jasotzean norberak duen estatusaren arabera:

  • Lanpostu anitzeko langileak: langileak lan egiten duen enpresa guztien kotizazio-oinarriak kontuan hartzen dira, kotizaziorako indarrean dagoen muga maximoaren ezarpenari jarraiki.
  • Lanaldi partzialean kontratatutako langileak: egiaztatutako lanaldi partzialeko kotizazio-oinarriak gehituko dira, eta ezintasuna gertatu eta gehienez hiru hilabete lehenagoko kotizazio aldi jakineko egun naturalen artean zatitzen da.
    • Prestazioaren ordainketa zuzenean erakunde kudeatzaileak edo kolaboratzaileak egiten badu kontratu amaiera dela eta, prestazioaren kopurua langabezia prestazioaren baliokidea izango litzateke.
  • Formakuntza edo ikasketetarako kontratua duten langileak, edo formakuntzan dauden langile profesionalak:
    • Formakuntza eta ikasketarako kontratu bat bada, oinarri arautzailea Gizarte Segurantzarako erregimen orokorraren kotizazioaren oinarri minimoa izango da.
    • Formakuntzan dagoen ikertzaile langile profesionala bada, oinarri arautzailea Gizarte Segurantzarako erregimen orokorreko 1. taldeari dagokion oinarri minimoa izango da.
  • Artista eta zezen sektoreen langileak: Baja sortu den egoerako aurreko urteko kotizazioa 365 artean zatituko da. Denbora aldi horretara iristen ez bada, egiaztatutako kotizazio aldiaren eguneroko bataz bestekoa kalkulatuko da.
  • Norbere kontura lan egiten duten sistema bereziko nekazariak: oinarri arautzailearen kopurua ezin izango da kotizazio-oinarriaren hileroko bataz bestekoa baino handiagoa izan. Kotizazio-oinarri hori baja medikoa hartu eta aurreko 12 hilabeteetan lan egindako egunei dagokie.
  • Etxe-langileen sistema bereziaren barne dauden langileak: baja hartu baino aurreko hilabeteari dagokion kotizazio-oinarria 30 artean zatitzen da.

Aldi baterako ezintasuneko edo langabeziako oinarri arautzailea

Kasu honetan, oinarri arautzailea arau orokorra ezartzen kalkulatzen da: kotizazio-oinarria kotizatutako aldiaren egunen artean zatitu (28, 29, 30 edo 31, kasuaren arabera). Hala ere, kontuan izan behar da ez dela emaitza kopuruaren % 100 kobratuko. Gizarte Segurantzak kasu hauetan dagokion ehunekoa ezartzen du:

  • Gaixotasun arrunta edo lanez kanpoko istripua:
    • Dagokion oinarri arautzailearen % 60 hilabeteko 4 egunetik 20ra, biak barne.
    • Dagokion oinarri arautzailearen % 75, 21etik aurrerantzean.
  • Lan-istripua edo gaixotasun profesionala: oinarri arautzailearen % 75, eta lehen egunetik kobratzeko eskubidea izango dute.
Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

Oinarri arautzailea erretiro kasuan

Langile bakoitzari dagokion prestazio ekonomikoa kalkulatzeko, kontuan izan beharreko lehena erretiro aurreko urteetako Gizarte Segurantzako kotizazio-oinarriak dira. Horren ondoren, oinarri arautzailea kalkulatzen da. 2017an, oinarri arautzailea kalkulatzeko egoera gertatu eta aurreko 240 hilabeteen kotizazio-oinarrien batura 280 artean zatituko da. 2022tik aurrera, koefizientea 300 izango da, 350 artean zatituta, azken 25 urteak kontuan hartuko dira eta.

Azkenik, amaierako oinarri parametro batzuk ezarriko zaizkio langileak kotizatutako guztizko urteen arabera:

15 urte kotizatuak: % 50eko oinarri arautzailea.

35 urte eta 6 hilabete kotizatuak: % 100eko oinarri arautzailea.

• 2027tik aurrera, gutxienez 37 urteko kotizazioa eskatuko da oinarri arautzailearen % 100era iristeko.

Oinarri arautzailea zer den eta nola kalkulatzen den jakitea ezinbestekoa da kontuak egiteko eta zure etorkizuna prestatzeko, dagokizun prestazio ekonomikoaren arabera. Zure erretiroa iristerako gehiegi ez kotizatzeak kezkatzen bazaitu, eta, ondorioz, zure erosteko gaitasuna galtzearen beldurra baduzu, BBVA Pentsio-Plana izan dezakezu laguntzeko.

BBVA.es webgunean sartuz gero, zuretzat egokiena den pentsio planari buruz informatu ahal izango zara, zure adin tartea eta inbertitzaile gisa duzun profila kontuan hartuta. Oso denbora gutxian, BBVAren bermea duen eta erretiro pentsioa ziurtatuko dizun tresna bat eskatu ahal izango duzu. Gainera, ezintasun larria legez pentsio-plan bat erreskatatzeko arrazoi onargarria denez, BBVAko Pentsio-plan batek zure estaldura bermatuko du ezintasun kasuan.

Nire erretiroa Nire erretiroa
BBVA PENTSIOEN Institutuaren lankidetzarekin:
Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio planak - Tresnak Pentsio planak - Tresnak

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?