Pentsio-planetan komisioen jaitsiera

Gobernuak bere kostua gutxitu du eta funtsen erreskatea malgutu du

Ezin denez ziurtatu sistema publikoak etorkizunean erretiroa bermatuko duenik, produktu finantzario errentagarrienetako bat bihurtu dira pentsio planak, baita erabiltzaileen artean gustukoenetako bat ere. Lan bizitzan zehar hainbat urtez lanean aritu eta ahalegina egin ondoren, funtsezkoa da seguru egotea etorkizunean dena kontrolpean egongo dela; hortaz, gero eta gehiago inbertitzen da aurrezki produktuetan. Eta inbertsioak gehiago hazteko joera agertzen du, Gobernuak pentsio planetako komisioak beheratu baititu, halakoen kontratazioa errazteko neurri gisa.

Exekutiboak neurri multzo bat prestatu du, eta laster onartuko dira. Neurri horien bidez, pentsio planetako komisioen kostua murriztuko da, baita funtsen erreskatea malgutu ere. Errege Dekretu baten bitartez, gehieneko kudeaketa komisioa % 1,5etik % 1,25era murriztu da. Hiru urteko aldian egindako bigarren beherakada da, aurrez 2014an jadanik txikitu egin baitzen komisio horren kostua: gehieneko kudeaketa komisioa % 2tik % 1,5era murriztu zen.

Gainera, gordailuzaintza komisioari dagokion ehunekoa beheratzea onartuko da, eta % 0,25etik % 0,20ra murriztu dadin. 2014an ere murriztu zen gehieneko komisio hau, % 0,50etik % 0,25era.

Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Gehieneko bi komisio horien murrizketa dauden pentsio plan guztiei aplikatuko zaie, baina baita etorkizunean eratuko diren eta gehieneko muga horiek gainditzen dituzten guztiei ere.

Neurri multzo hori osatzeko, pentsio planak malgutuko dira, likidezia handiagoa izan dezaten. Horrek esan nahi du, 2025etik aurrera, mugarik gabe erreskatatu ahal izango direla funtsak; hain zuzen ere, gutxienez 10 urte lehenago egindako ekarpenei dagokien zenbatekoa. Gaur egun, 10.000 €-ko muga dago.

Komisio txikiagoak, aukera gehiago

Hartutako neurri sortak pentsio planen errentagarritasuna handitzen dute, orain komisio txikiagoak izango dituztenez. Kontuan izan behar da, epe luzerako aurrezki produktu bat denez, araudi berri horrek beherapen nabarmena ekarriko duela.

Pentsio planen komisioak inplizituki kobratzen dira; hau da, argitara ateratzen den eguneko likidazio balioan jadanik kenduta dago dagokion eguneko komisioa. Horrela, zenbat eta txikiagoa izan komisioa, orduan eta errentagarritasun handiagoa izango da partaidearentzat dirua itzultzerakoan.

Era berean, funtsak erreskatatzeko malgutasunak ere errentagarritasuna sustatuko du, likidezia handiagoa izango dutelako. Gutxienez 10 urteko antzinatasuna duten ekarpenetan 10.000 €-ko muga kentzeak ere aukera berriak eskaintzen ditu produktu honi etekin handiagoa ateratzeko. Horri esker, funtsak askatasun handiagoz atera ahal izango dira; horrela, behar denean (zerbait gertatu dela edo salbuespen gisa likidezia behar dela egiaztatu beharrik izan gabe) eta zenbateko espezifiko bat eskatu behar izan gabe jaso ahal izango da diru hori.

Nola funtzionatzen dute pentsio planetako komisioek?

Neurri horien garrantzia are hobeki ulertzeko, aipatutako komisioek nola funtzionatzen duten aztertzea komeni da. Horren haritik, kontuan izan behar da banku erakundeak bezeroen pentsio planak mantentzen dituela, eta, zeregin horretan, funtsen inbertsioa kudeatzen du, errentagarriak izan daitezen eta mozkinak sor ditzaten.

Bi ekintza horiek zenbait gastu eragiten dituzte, eta gastu horiek erabiltzaileei kobratzen zaizkie, komisio moduan. Hala ere, horrek ez du esan nahi titularrak gehiago ordaindu behar duenik, baizik eta zenbateko hori planaren ondaretik zuzenean deskontatzen dela.

  • Kudeaketa komisioa: erakunde kudeatzaileak bere lanagatik jasotzen duen zenbatekoa da. Hau da, errentagarritasuna eta etekinak sortzeko ekarritako funtsak inbertitzeagatik. Erakunde kudeatzaileak ez du kantitate finkorik jasotzen ordainetan, baizik eta portzentaje finko bat (gogoan izan behar da erakunde kudeatzailea beti ez dela banku erakundea). Araudi berriarekin, ez da izango % 1,25etik gorakoa.
  • Gordailuaren komisioa: entitate gordailuzainak tituluak zaintzeagatik pentsio planaren titularrari kobratzen dion kopurua da. Horrenbestez, neurri berriekin, gehienez % 0,20koa izango da portzentaje hori.
Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

Pentsio planen abantailak

Araudi berriak are gehiago hobetuko du pentsio planen errentagarritasun ahalmena. Hala ere, ez da hori abantaila bakarra, produktu finantzario honek bai baititu kontuan hartu behar dituzun beste alderdi on batzuk ere:

  • Ez da beharrezkoa ekonomian aditua izatea: inbertitzaileak plana aukeratu besterik ez du egin behar, eta ez du beste ezertaz kezkatu behar. Erakunde kudeatzailea arduratuko da funtsak inbertitzeaz, errentagarritasuna lortzeko.
  • Aukera ugari: aukera ugari daude pentsio planak kontratatzerakoan. Nagusiki inbertitzaileak zer arrisku hartu nahi duen izango da kontuan, baina hura gai izango da egokiena aurkitzeko.
  • Ekarpenak egiteko malgutasuna: beste produktu finantzario batzuetan ez bezala, kasu honetan ez da beharrezkoa kantitate finko bat ekartzea. Titularrak komeni zaionean egin ahal izango du (aldizka edo noizean behin), inolako betebeharrik gabe; areago, urte batzuk egon daitezke ekarpenen artean.
  • Aurrezki fiskala: abantaila garrantzitsuenetako bat da. Planera egiten diren ekarpenek zergak arin ditzakete errenta aitorpenean; PFEZaren zerga oinarria murrizten dute, eta, hortaz, aurrezki fiskal handia eskaini. Halaber, askatasun osoz eta zergarik ordaindu gabe alda daiteke pentsio plan batetik bestera. Izan ere, aldi berean bat baino gehiago izatea gomendatzen da, arriskua dibertsifikatzeko.
  • Gehien behar duzunean erabilgarri: nahiz eta pentsio planak erretiroa hartzerakoan erreskatatzeko pentsatuta dauden, kasu hauetan atera daiteke bertako dirua lehenago: titularraren laneko ezintasuna, gaixotasun larria, mendekotasun egoera, titularraren heriotza, iraupen luzeko langabezia edo planak 10 urte bete ondoren (2015eko urtarrilaren 1etik aurrera).

Bila zabiltzan plana, BBVAn

Etekina atera nahi badiezu araudi berriari eta pentsio plan batek berez eskaintzen dituen abantailei, ez egin zalantzarik eta begiratu BBVAk zure eskura jartzen dituen aukera guztiak. Sartu bbva.es webgunean eta ikusi zer plan komeni zaizun gehien, zure egoeraren eta egoera finantzarioaren arabera.

Horretarako, bbva.es webguneko pentsio planen simulagailua erabil dezakezu. Plan egokiena zein den jakiteko, idatzi adina, urteko soldata, Gizarte Segurantzari kotizatutako urteak eta beste pentsio plan batzuetan metatutako saldoa.

Nire erretiroa Nire erretiroa
BBVA PENTSIOEN Institutuaren lankidetzarekin:
Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio planak - Tresnak Pentsio planak - Tresnak

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?