Pentsio plan bat irekitzeko urratsak

Aurrezki eta inbertsio-produktu hau nola kontratatu azalduko dizugu.
Inoiz ez da goizegi erretirorako aurrezten hasteko, eta pentsio-planak berariaz helburu horretarako diseinatutako aurrezki eta inbertsio produktuak dira. Inbertitzaile mota orotarako planak daude, baina guztiak bat datoz gauza batean: hain zuzen, zenbat eta lehenago hasi aurrezteko prozesua, orduan eta emaitza handiagoak lortzen dira, ahalegin txikiagoa eginik. Pentsio plana irekitzeko urratsak jakin nahi badituzu, jarraitu irakurtzen.
Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Kontratatzailearen profila zehaztea

Pentsio plan bat kontratatu aurretik, kontratatzailearen profila zehaztu behar da aurretiaz. Erabiltzaileen ezaugarri pertsonal eta finantzarioek erabakiko dute haientzako plan mota egokiena zein den.

Lehenik eta behin, kontuan hartu beharreko faktoreetako bat da eskatzailearen adina. Pentsio plan bat ireki ahal izateko ez da beharrezkoa eskatzailea erretirotik gertu egotea (hain zuzen ere, lehenbailehen irekitzea da egokiena, eta, ahal dela, laneratzeko unean), baina adinak eragina izango du jarraitu beharreko aurrezte estrategian. Arrisku profila da kontuan hartu beharreko beste funtsezko ezaugarrietako bat. Aurrezleak galerak onartzeko zer-nolako gaitasuna duen ikusirik, planak zer arrisku maila izan behar duen erabaki daiteke. Normalean, zenbat eta handiagoa arriskua, orduan eta errentagarritasun handiagoa lor daiteke, baina izan daitezkeen galerak ere handiagoak izan daitezke. Hortaz, erretirora arteko denbora horizontea luzea denean eta inbertitzailearen profil pertsonalak hala gomendatzen duenean soilik egin behar da profil ausartaren alde. Aldiz, inbertitzailearen profila argi eta garbi zuhurra denean, aukera seguruena hautatu eta plan zuhurragoetara jo behar da. Hala gertatzen da erretiroa gertu dagoenean, orobat.

Garrantzitsua da kontuan hartzea pentsio-planen likidezia murriztuta dagoela salbuespenezko kontingentzia eta kasu jakin batzuetarako. Gero eta kasu gehiagok ematen dute erreskateak egiteko aukera, baina gogoan hartu behar da kontingentzia eta kasu horiez kanpo ezin direla edonoiz erreskatatu.

Merkatuko pentsio funtsak alderatzea

Inbertitzailearen profila nolakoa den eta zer estrategiari jarraituko zaion argi eduki ondoren, eskura dauden planak aztertu eta alderatzeko unea da, kontratatzailearen premietarako egokiena zein den bilatzeko.

Adinaren arabera gomendatutako planak aztertzeaz gain, haietako bakoitzaren arrisku maila baloratu behar da. Pentsio-plan guztiak 1etik 7ra bitarteko puntuazio baten bitartez sailkatuta daude: 1a arrisku txikienekoa da, eta 7a, aldiz, handienekoa. Era berean, gogoan izan behar da errenta aldakorrean inbertitzen duten planek arrisku handiagoa izaten dutela errenta finkokoen aldean; izan ere, merkatuaren gorabeherek eragin handiagoa izan ohi dute lehenengoen gain. Profil zuhurrenentzat, gainera, badaude bermatutako pentsio-funtsak; hots, hasierako kapital osoa edo horren ehuneko bat berreskuratuko dela ziurtatzen dutenak. Askok errentagarritasun maila jakin bat ere ziurtatzen dute.

Bestalde, pentsio-plan bat kontratatzeko garaian, kontuan hartu behar da hasierako ekarpenerako nahiz ekarpen gehigarrietarako eskatzen den gutxieneko zenbatekoa zein den. Eskuarki, zenbateko murritzetatik hasita egin daitezke ekarpenak, gutxi gorabehera hilean 30 euroan. Garrantzitsua da planak jasaten dituen komisioak (kudeaketa eta gordailua) ere aztertzea.

Pentsio plan bat kontratatzea

Plan guztien aldagaiak eta baldintzak ebaluatu ondoren, aukeratutako plana kontratatu behar da. Pentsio funts gehienak banku erakundeetan kontratatzen dira, baina aseguru etxeek eta inbertsio kolektiboko erakundeen sozietate kudeatzaileek ere eskaintzen dituzte.

Kontratazioa ez da asko desberdintzen beste edozein finantza produkturako egiten denetik, eta online zein aurrez aurre egin daiteke. Lehen kasu horretan, erabiltzaileak saioa hasi beharko du irekiko duen pentsio plana eskaintzen duen erakundearen online banku sisteman, eta plataforma horren bidez kontratatuko du. Plana bankuaren bulegoan kontratatzeko, bertaratu eta erakundeko agenteak han adierazi dizkion jarraibideak bete beharko ditu. Garrantzitsua da gogoan hartzea ezen, bezero izan gabe erakunde batean pentsio plana kontratatu nahi badugu, aski litekeena dela lehenengo banku horretan aurrezki kontu bat ireki behar izatea.

Kontratua sinatu aurretik, funtsezkoa da arretaz irakurtzea eta baldintzak kontratatzailearen interesekin eta profilarekin bat datozela egiaztatzea. "Planaren zehaztapenak" atalean zehazten dira haren ezaugarri guztiak: hau da, zer klase edo modalitatekoa den, zer prestazio dituen, eta abar. Erabiltzaileak izan ditzakeen zalantzak argitu edo ulertzen ez dituen klausulak kontsultatu behar ditu beti.

Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

Pentsio funtsei dagokienez kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsuak

Pentsio plan bat kontratatu ondoren, betiere kontuan hartu beharreko zenbait gai daude. Lehenik eta behin, aditu gehienen arabera, hobe da planari aldizkako ekarpenak egitea. Hainbat azterlanetan frogatu da aurrezteko metodo horrek emaitza hobeak ematen dituela urte amaieran ekarpen bakarra egitea baino; izan ere, merkatuaren gorabeherak leuntzen dira, erositako hainbat ekarpenetarako batez besteko prezioa lortzen denez.

Bestalde, inbertitzaileak ez du ahaztu behar inbertsioa beste plan batera intsulda dezakeela planaren errendimenduarekin pozik ez badago. Gainera, aukera hori eginez gero ez da beharrezkoa ordura arte lortutako errentagarritasunagatik zergarik ordaintzea.

Azkenik, erreskatea errenta gisa egitea gomendatzen da. Guztizko kopurua kapital gisa kobratzen bada, baliteke oso nabarmenki handitzea zergapetuta dauden urteko guztizko diru sarrerak. Horrek ordura arte zerga pizgarrien bitartez lortutako aurrezkia galaraz dezake, tasa marjinala goratzen eta faktura fiskala handitzen denez.

BBVAn, erretiroari begira aurrezkietarako ahalik eta etekin handiena lor dezazula nahi dugu. Horregatik, gure bezeroen profil guztietarako diseinatutako pentsio funtsen sorta zabala eskaintzen dugu. Joan bbva.es helbidera edo BBVAren edozein bulegotara eta kontsultatu horien baldintzak.

Pentsioen CTA simulatzailea Pentsioen CTA simulatzailea
Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio planak - Tresnak Pentsio planak - Tresnak

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?