Inbertsio funts motak

Zer motatako inbertsio funtsak dauden eta zer ezaugarri dituzten azalduko dizugu.
Merkatuan zer inbertsio funts dauden eta nola sailkatzen diren jakitea interesgarria izan daiteke dirua inbertsio funts batean edo gehiagotan inbertituko dugun erabakitzerakoan. Hori buruan dugula, zer motatako inbertsio funtsak dauden eta zer ezaugarri dituzten ikusiko dugu, baita haietan sartzeko zer inbertitzaile profil den egokiena ere. Horretarako, funtsak zer aktibotan inbertitzen duen begiratuko dugu nagusiki. Has gaitezen.
Goiko bannerra Kalkulatu errentagarritasuna Goiko bannerra Kalkulatu errentagarritasuna
Ateratzen alderdi zure dirura
Aukeratu zure beharretara ongien egokitzen den inbertsio funtsa.

Errenta finkoko funtsak

Errenta finkoko funtsek errenta finkoko aktiboetan inbertitzen dute ondarearen zati handiena, eta interes tasen bilakaerak izango du eragin handiena funts horien bilakaeran. Zenbat eta laburragoa izan funtsak inbertsiorako aukeratzen dituen aktiboen epemuga, orduan eta txikiagoa izango da arriskua, baita errentagarritasuna ere. Aldiz, zenbat eta luzeagoa izan aktiboen epea, orduan eta handiagoa izango da haiei lotutako arriskua, eta errentagarritasun handiagoa ere lortu ahal izango da.

Funts hauek bereziki profil kontserbadorea duten inbertitzaileentzat dira egokiak; alegia, nahiz eta errentagarritasun txikiagoa izan, lasaitasun handiagoa nahi dutenentzat, arrisku txikiagoa hartzearen ondorioz.

Errenta aldakorreko funtsak

Errenta aldakorreko funtsek errenta aldakorreko aktiboetan (akzioak) inbertitzen dute ondarearen zati handiena. Errenta finkoko funtsetan ez bezala, errenta aldakorreko funtsek errentagarritasun handiagoa lortzeko aukera ematen dute, arriskua ere handiagoa baita.

Errenta aldakorreko funtsen barruan azpikategoriak ezarri ohi dira, zer merkatutan inbertitzen duten (Espainia, eurogunea, AEB...), zer sektoretan inbertitzen duten (teknologikoa, finantzarioa...) edo inbertitzen duten baloreen beste ezaugarri batzuen arabera (enpresaren tamaina...).

Dauzkaten ezaugarriengatik, errenta aldakorreko funtsak profil ausarta duten inbertitzaileei gomendatzen zaizkie, arrisku handiagoa hartzen baitute inbertitzean, eta horrek errentagarritasun handiagoa ekar baitezake.

Errenta mistoko funtsak

Errenta mistoko funtsek inbertsioa dibertsifikatzen dute; horrela, ondarearen zati bat errenta finkoko aktiboetan inbertitzen dute, eta beste zati bat, berriz, errenta aldakorrekoetan. Bereziki garrantzitsua da proportzio horiek ezagutzea, horrek zehaztuko baitu zer arrisku lotzen zaion funtsari eta, ondorioz, zer errentagarritasun lor daitekeen.

Aurrekoaren haritik, zenbat eta portzentaje handiagoa inbertitu errenta finkoan, orduan eta txikiagoa izango da arriskua, eta orduan eta errentagarritasun txikiagoa lortu ahal izango da; aldiz, zenbat eta portzentaje handiagoa inbertitu errenta aldakorrean, orduan eta handiagoa izango da arrisku teorikoa, eta orduan eta errentagarritasun handiagoa atera ahal izango diogu diruari.

Errenta mistoko funtsak era guztietako profila duten inbertitzaileentzat dira egokiak, kontserbadorea edo ausarta izan, betiere, errenta finkora eta aldakorrera zer portzentaje bideratzen duten.

Funts orokorrak

Funts hauek ez dute ondo zehaztuta beren inbertsio politika. Hori dela eta, ezin dira sartu lehen aipatu ditugun kategorietan. Funts hauek ez dute zertan aurrez zehaztu zer portzentaje inbertituko duten errenta finkoan eta zer portzentaje errenta aldakorrean, inbertitzeko aukeratutako aktiboak zer monetatan izendatuta dauden, edo geografikoki nola banatuta egongo den inbertsioa.

Horregatik guztiagatik, funts orokorrek arrisku maila handia dute.

 

Erdiko bannerra Erdiko bannerra
Funtsen bilatzailea
Ezagutu BBVAren inbertsio funtsen katalogoa.

Bermatutako funtsak

Funts horiek ziurtatzen dute hasieran inbertitu zen kapitalari eutsiko zaiola data jakin bat iristen denerako. Hala ere, guztiek ez dute bermatzen errentagarritasun gehigarria izango denik. Bermatutako bi funts mota daude:

  • Errenta finkoko bermatutako funtsak. Funts hauek hasieran inbertitutako kapitala bermatzen dute, eta, horretaz gain, bermearen epemuga datan etekin finkoa izango dela ere ziurtatu ohi dute.
  • Errenta aldakorreko bermatutako funtsak. Funts hauek hasieran inbertitutako kapitala bermatzen dute, gehi akzioen, burtsako merkatuen, indizeen, dibisen eta beste inbertsio funts batzuen bilakaerari (osorik edo partez) lotutako errentagarritasuna. Merkatuek ez badute aurreikusitako bilakaera, edo ez badira betetzen funtsaren liburuxkan adierazitako baldintza jakin batzuk, partaideak ez du jasoko errentagarritasun gehigarririk.

Oro har, funts horietan beharrezkoa da bezeroak denboraldi luzez izatea dirua inbertituta.

Era horretako funtsei lotutako arriskua txiki samarra da; hortaz, egokiak dira profil kontserbadorea duten inbertitzaileentzat.

Banaketa funtsak

Funts hauek dibidenduak banatzen dituzte aldian-aldian partaideen artean (hilean behin, hiru hilez behin, sei hilez behin edo urtean behin). Dibidenduen zenbatekoa enpresek banatzen dituzten eta inbertsio funtsak inbertitzeko aukeratu dituen dibidenduen arabera dago. Hori dela eta, batetik, inbertitzailearen likidezia handitzen du, baina, bestetik, zergak ordaindu behar ditu jasotako dibidenduengatik.

Metaketa funtsak

Funts hauek ez dute banatzen dibidendurik partaideen artean. Kudeatzaileak funtsetan bertan inbertitzen ditu berriro inbertitzeko aukeratu dituen enpresengandik jasotzen dituen dibidenduak. Hori dela eta, funtsaren likidazio balioa handituz joaten da etengabe.

Beste mota batzuetako funtsak

Badira beste mota batzuetako funtsak ere, ezaugarri bereziak dituztenak, adibidez, forma juridikoa, likidezia, zer aktibotan inbertitzen duten, edo zer estrategia darabiltzaten. Haien artean daude ETFak, funtsen funtsak, hedge funds (estaldura funtsak) eta higiezinetan inbertitzeko funtsak. Funts hauei ez zaizkie aplikatzen araudi orokorreko alderdi jakin batzuk.

Garrantzitsua da funtsaren inbertsio politika ezagutzea; horrela, inbertitzaileak ongien egokitzen zaion funtsa aukeratu ahal izango du, zer espero duen, zer egoera ekonomikotan dagoen eta zer arrisku profil duen aintzat hartuta.

CTA subhome funtsak CTA subhome funtsak
Banner Asset Management Banner Asset Management
BBVA Asset Management-en laguntzarekin:
Inbertsio-funtsak - Honek ere interesa zaitzake Inbertsio-funtsak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Ikasi zer ezaugarri eta tipologia dituen eta nola deskribatzen den finantza aktibo gisa ezagutzen dena.
  • Inbertsio funtsek nola funtzionatzen duten, eta zure dirua inbertitzeko jakin beharrekoa azaltzen dizugu.
  • Arrisku txikia eta aurrez ezaguna den errentagarritasuna dira errenta finkoko inbertsioaren bi ezaugarri.
Inbertsio-funtsak - Tresnak Inbertsio-funtsak - Tresnak

Inbertsio funtsei buruzko tresnak

  • BBVAren inbertsio-funtsen simulatzaileak aurrezkiekin lor dezakezun errentagarritasuna jakinarazten dizu.
  • Ez dakizu zer inbertsio-funtsa egokitzen den hobekien zure beharretara? Gure alderatzaileak erabaki onena hartzen lagunduko dizu.
  • Aurkitu inbertsio-funts onena aurrezkiak inbertitzeko eta hasi zure dirua errentagarri egiten.
  • Kalkulatu zure errentagarritasuna modu azkar eta errazean eskuragarri duzun kalkulagailuarekin.