Errenta finko korporatiboa

Enpresen jaulkipenei buruz jakin behar duzun guztia

Gure argitalpen guztietan aktibo honi dagokionez adierazi dugun bezala, errenta finkoko merkatua da munduko finantza merkatu handiena, barnean hartzen dituen tipologia guztietan, eta gobernu, enpresa eta toki administrazioek bertara jotzen dute finantzaketa bila.

Enpresek egindako jaulkipenei begiratzen badiegu, bi taldetan bereizi ohi dira, konpainiaren ordainketa ahalmenaren arabera: inbertsio maila (ordaintzeko ahalmen handia duten jaulkitzaileak) eta high yield –edo etekin handi– delakoak (ordaintzeko ahalmen murritzagoa duten jaulkitzaileak):

  • Inbertsio edo kreditu maila: ordaintzeko ahalmen handia duten enpresen errenta finkoko jaulkipenek eratzen duten azpimultzoa.
  • High Yield edo errendimendu handia: ordaintzeko ahalmen txikiagoa duten enpresen jaulkipenek eratzen duten azpimultzoa. Kasu honetan, ordaintzeko ahalmen murritzagoa duten enpresak direnez eta, ondorioz, ez ordaintzeko arrisku handiagoa dutenez, kupoi handiagoak eskaintzen dituzte inbertsio mailako jaulkipenen aldean, arrisku handiagoa konpentsatzeko.
Banner nagusi kudeatzaile nazioarteko Banner nagusi kudeatzaile nazioarteko
Beste kudeatzaile batzuen funtsak zure eskura
Kontsultatu nazioarteko kudeatzaile onenen funtsak.

Merkatu horiek geografikoki sailkatu ohi dira; beraz, inbertitzaileak Europako kredituko, AEBko kredituko eta mundu-mailako kredituko funtsak aurkituko ditu, batetik, eta Europako High Yield, AEBko High Yield eta mundu-mailako High Yield funtsak, bestetik. Gainera, eremu geografiko bakoitzean, epe laburrera bideratutako funtsak nahiz epemugen espektro osokoak aurki ditzakegu.

Funts horien eboluzioa interes tasen mugimenduen eta inbertsioa jasotzen duten enpresen finantza osasunaren aldaketen eraginpean egongo da. High yield merkatuaren kasuan, garrantzi berezia hartzen du inbertsioaren xede diren enpresen finantza osasunaren eboluzioak, eta ildo horretan, funtsaren errentagarritasunerako ezinbestekoa da ongi aukeratzea zein enpresa sartuko diren zorroaren barruan, eta zein utzi behar den funtsetik kanpo kosta ahala kosta.

Kontuan hartu beharreko lexikoa:

Honaino errenta finkoko inbertsio ororako adierazi diren definizioez gain, kreditu merkatuan inbertitzen duten funtsen barruan, definizio hauek nabarmendu nahi ditugu:

  • Tasen kurba: interes tasen denbora egitura gisa ere ezaguna, adierazpen grafiko honetan interes tasa eta zorra zer eperako jaulki den erlazionatzen da. Egoera arruntean goranzkoa da; hau da, zenbat eta handiagoa epea, orduan eta handiagoa da interes tasa.
  • Ratinga: rating agentziek emandako kreditu kalitatea, aztertutako jaulkitzailearen kaudimena islatzen duena. Rating onenei inbertsio maila esaten zaie (investment grade), eta okerrenei, aldiz, etekin handiko (high yield).
Banner zentral Quality Funds Banner zentral Quality Funds
Aurkitu Quality Funds-ek nabarmendutako funtsak
Ezagutu nazioarteko inbertsio funtsak eta aukeratu zuretzat onena.

Zergatik da interesgarria bonu korporatiboetan inbertitzea? 

  • Aldizkako interesen kobrantza.
  • Kapitalaren babesa, bonuaren amaieran inbertsioaren hasierako zenbatekoa berreskuratzean.
  • Dibertsifikazioa; izan ere, zorroen arriskua murrizteko aukera ematen du errenta aldakorraren moduko beste aktiboekin uztartzen denean.

Bonu korporatiboetan inbertitzean kontuan hartu beharrekoak

  • Funtsezkoa da gure mailegua hartzen duen enpresaren ordainketa ahalmena.
  • Ez bada interesak ordaintzeko eta zenbatekoa ezarritako epean itzultzeko gai, inbertitzaileak bere diruaren zati bat edo diru guztia gal dezake.
  • Maileguaren epea ere garrantzitsua da. Errazago jakin daiteke ea entitatea dirua itzultzeko gai izango den 5 urte barru, 30 urte barru baino; izan ere, halako epealdi luzeetan gauza asko gerta daitezke.
  • Hainbat agentzia pribatu arduratzen dira jaulkitzaileak aztertzeaz eta haien kreditu kalitatearen araberako kalifikazioa edo ratinga emateaz. Ezagunenak Standard & Poor's, Moody’s eta Fitch dira. Horri esker, irizpide berberarekin aldera daitezke hainbat jaulkitzaile.

Funtsen kudeatzaileek, aldiro-aldiro funtsei buruz prestatzen dituzten fitxetan, argitara ematen dute batez besteko zer rating duen funtsaren inbertsioa jasotzen duen bonu multzoak, baita beste datu interesgarri batzuk ere. Halako fitxarik badago, bbva.es webgunean kontsultatu ahal izango duzu, funtsari buruzko informazioari dagokion "Ikusi dokumentazioa" atalean.

Inbertsio funtsa - Ere ahal izango luke interesarte Inbertsio funtsa - Ere ahal izango luke interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Ikasi zer ezaugarri eta tipologia dituen eta nola deskribatzen den finantza aktibo gisa ezagutzen dena.
  • Inbertsio funtsek nola funtzionatzen duten, eta zure dirua inbertitzeko jakin beharrekoa azaltzen dizugu.
  • Arrisku txikia eta aurrez ezaguna den errentagarritasuna dira errenta finkoko inbertsioaren bi ezaugarri.
Inbertsio funtsa - Tresna Inbertsio funtsa - Tresna

Inbertsio funtsei buruzko tresnak

  • BBVAren inbertsio-funtsen simulatzaileak aurrezkiekin lor dezakezun errentagarritasuna jakinarazten dizu.
  • Ez dakizu zer inbertsio-funtsa egokitzen den hobekien zure beharretara? Gure alderatzaileak erabaki onena hartzen lagunduko dizu.
  • Aurkitu inbertsio-funts onena aurrezkiak inbertitzeko eta hasi zure dirua errentagarri egiten.
  • Kalkulatu zure errentagarritasuna modu azkar eta errazean eskuragarri duzun kalkulagailuarekin.