Nola aurkitu inbertsio funtsik onenak

Gehien komeni zaizun inbertsio funtsa aurkitzeko kontseilu batzuk ematen dizkizugu

Inbertsio funts batean inbertitu baino lehen oso argi izan behar duzu zuri hobeto egokitzen den funtsa aurkitzerakoan zein den zure profila.

Inbertsio funtsak euren aurrezkiei errentagarritasuna atera nahi dieten inbertitzaileek gehien erabiltzen dituzten produktu finantzarioak dira. Arrazoi nagusietako bat dauden funtsen barietate handia da. Baina nola jakin zein den zure profilerako funtsik egokiena? Nola hautatu gehien komeni zaizun funtsa?

Gakoa zure inbertitzaile profila da

Inbertsio funtsak inbertitzaile desberdinen ekarpenak batzen dituzten, eta profesionalek kudeatzen dituzten eta funtsaren informazio-liburuxkan zehaztuta agertzen diren aktiboetan era konjuntuan inbertituta dauden instrumentuak dira. Hau guztia errentagarritasun posible maximoa lortzeko.

Beraz, arriskua, denbora eta errentagarritasuna maneiatu beharreko gako nagusiak dira, betiere hurrengoa kontuan hartuz: errentagarritasun handiago baten bilaketa beti doa arrisku handi bat hartzeko beharrari lotuta.

Goiko bannerra Kalkulatu errentagarritasuna Goiko bannerra Kalkulatu errentagarritasuna
Ateratzen alderdi zure dirura
Aukeratu zure beharretara ongien egokitzen den inbertsio funtsa.

Arriskua inbertsio funtsetan

Inbertsio guztiak arrisku batera daude lotuta, zeina inbertsio funtsen kasuan 1 eta 7 arteko eskalan neurtzen den, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak berak zehazten duena. Horrela, 1 arriskua duen funts bat merkatuko aukerarik ziurrena da -nahiz eta arriskua beti hor dagoen-, 7 arriskuko funts batek arriskurik altuena alkartuta duen bitartean.

Inbertsioaren epea

Funts bat edo beste bat aukeratzerakoan, beti hartu behar dugu kontuan hartzeko prest gauden arriskua, inbertsioaren denbora-mugaz gain. Aldagai bi hauek, arriskua eta denbora-muga, oso lotuta daude. Denbora-muga zenbat eta handiagoa izan, inbertsiora alkartutako arriskua handiagoa da. Inbertsio zorro batek zenbat eta arrisku gehiago izan, handiagoa izango da itxarondako errentagarritasuna. Hau da denbora-muga luzeetarako, itxarondako errentagarritasun handiagokoa diren arrisku gehiagoko zorroak eraiki daitezke. Denbora-muga laburra bada, inbertsio zorro kontserbadoreagoak eraiki beharko dira; hau da, arrisku gutxiagorekin eta, hortaz, itxarondako errentagarritasun txikiagoarekin.

Gure inbertsioa mantendu dezakegun denbora epea argi izan behar dugu, batez ere inbertsio funtsak arrisku maila altua badu.

Erdiko bannerra Erdiko bannerra
Funtsen bilatzailea
Ezagutu BBVAren inbertsio funtsen katalogoa.

Inbertsio funtsetako inbertsioak

Funtsen inbertsioak komisio batzuk dakartza, zeintzuek erakunde kudeatzaile edo funtsa beraren arabera oso desberdinak izan daitezkeen.

Hauek dira inbertsio funtsen komisio nagusiak:

  • Kudeaketa eta gordailu komisioa: kudeatzaileak eta gordailuzainak kobratzen dituzten komisioak dira, hurrenez hurren. Komisio inplizituen gainean hitz egin da, hau da, funtsaren balio likidagarritik ondorioztatzen dira, zuzenean inbertsio funtsera kargatuz.
  • Harpidetza eta diru-itzultze komisioak: kudeatzaile edo inbertsio funtsaren alde izan daitezke. Komisio esplizituen gainean hitz egin da, parte-hartzaileari honek parte-hartzeak izapidetu edo dirua itzultzen duen momentuan zuzenean kargatuz.

Produktu finantzario guztietan bezala, komisioak inbertsio funts baten parte-hartzeak erosterakoan gastu garrantzitsua izan daitezke. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak inbertitzaileari inbertsio erabakia hartu aurretik funtsaren informazio-liburuxka kontsultatzea aholkatzen dio.

Ezaugarri hauek dituen produktua kontratatu baino lehen, zure profil eta inbertsio helburu partikularren arabera, garrantzitsua da zure neurrira konponbide bat eskaintzeko gaitasuna duen aholkulari profesional batengana joatea.

CTA subhome funtsak CTA subhome funtsak
Banner Asset Management Banner Asset Management
BBVA Asset Management-en laguntzarekin:
Inbertsio-funtsak - Honek ere interesa zaitzake Inbertsio-funtsak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Ikasi zer ezaugarri eta tipologia dituen eta nola deskribatzen den finantza aktibo gisa ezagutzen dena.
  • Inbertsio funtsek nola funtzionatzen duten, eta zure dirua inbertitzeko jakin beharrekoa azaltzen dizugu.
  • Arrisku txikia eta aurrez ezaguna den errentagarritasuna dira errenta finkoko inbertsioaren bi ezaugarri.
Inbertsio-funtsak - Tresnak Inbertsio-funtsak - Tresnak

Inbertsio funtsei buruzko tresnak

  • BBVAren inbertsio-funtsen simulatzaileak aurrezkiekin lor dezakezun errentagarritasuna jakinarazten dizu.
  • Ez dakizu zer inbertsio-funtsa egokitzen den hobekien zure beharretara? Gure alderatzaileak erabaki onena hartzen lagunduko dizu.
  • Aurkitu inbertsio-funts onena aurrezkiak inbertitzeko eta hasi zure dirua errentagarri egiten.
  • Kalkulatu zure errentagarritasuna modu azkar eta errazean eskuragarri duzun kalkulagailuarekin.