Zer jakin behar dut errentak ordaintzen dituzten funtsei buruz?

Errentak ordaintzen dituzten funtsak zer diren eta zer ezaugarri nagusi dituzten azalduko dizugu.

Errentak ordaintzen dituzten funtsak aldizka errenta gisa diru-sarrera errepikariak emateko diseinatutako inbertsio-funts tradizionalak dira: hilero, hiru hilero, sei hilero edo urtero.

Funts horiek askotariko aktiboetan aurki ditzakegu; hau da, errenta aldakorrean edo finkoan inbertitzen dutenak, edo mistoak direnak. Gaur egungo merkatuaren ingurunean, non interes tasek azken urteetan beherantz egin baitute, kudeatzaileek funts mistoetara bideratu dute errentak ordaintzen dituzten funtsen gama; hau da, errenta aldakorra nahiz finkoan inbertitzen dutenetara.  

Errentak ordaintzeaz gain, halako funtsek kapitalaren balioa handitzea bilatzen dute; alegia, haien ustez emaitza onenak eman ditzaketen ideietan inbertitzea.

Banner nagusi kudeatzaile nazioarteko Banner nagusi kudeatzaile nazioarteko
Beste kudeatzaile batzuen funtsak zure eskura
Kontsultatu nazioarteko kudeatzaile onenen funtsak.

Nola lortzen dute banatzen duten errentagarritasuna

Inbertsio zorroa diseinatzerakoan, era horretako funtsen kudeatzaileek errentagarritasun egonkorra lortu nahi dute. Horretarako, banatzen dituzten dibidenduei etekina ateratzeko aukera ematen duten konpainietan jartzen dute arreta eta, bestalde, kupoi errepikariak ematen dituzten errenta finkoko tituluak aukeratzen dituzte, dela gobernuko zorra, dela korporatiboa.

Horrez gain, zorroaren portzentaje jakin bat beste finantza tresna batzuetara bideratzen duten funtsak aurki ditzakegu: adibidez, aukeretara - Kasu horretan, aukerak saltzen dituzte (zenbateko bat jasotzen dute salmentaren truke), primari etekina atera eta errentagarritasun gehigarria lortzeko.

Errentak banatzeko moduak


Funtsaren diseinuaren arabera, errentak ordaintzen dituzten bi funts mota aurki ditzakegu:

  • Inbertitzeko aukeratutako enpresetatik kobratu dituzten dibidenduengatik lortutako zenbatekoa, errenta finkoko inbertsioengatik aldizka jasotako kupoak eta zorroko aukeren prima (estrategia hori izanez gero) inbertitzaileei banatzen dizkieten funtsak.
  • Ordainketa finko bat zehazten duten funtsak; hortaz, sortutako dibidenduek eta kupoiek ez badituzte betetzen ezarritako helburuak, funts beraren zati bat salduko litzateke agindutako mailara iristeko.
Banner zentral Quality Funds Banner zentral Quality Funds
Aurkitu Quality Funds-ek nabarmendutako funtsak
Ezagutu nazioarteko inbertsio funtsak eta aukeratu zuretzat onena.

Kontuan izan beharrekoak

  • Garrantzitsua da nabarmentzea zer eragin fiskal izan dezaketen inbertsio horiek, lortutako dibidenduak zergak ordaintzen baititu; aldiz, mozkinak metatzen dituzten funts klaseek (inbertitzaileari banatu ordez, funtsean berrinbertitzen du dibidendua) partaidetzak saltzean soilik ordaintzen dituzte zergak. 
  • Errenta aldakorrean eta errenta finkoan inbertitzeari lotutako arriskuak dakartzaten inbertsioak dira. Errenta aldakorreko merkatuaren hegakortasunaren mende daude, baita interes tasen, balizko porroten eta dibisen mugimenduaren mende ere.
  • Ondo hautatu behar dugu funtsean nola inbertitu nahi dugun, errentagarritasuna lortu nahian zorroak arrisku handiagoko aktiboez osatuta egon baitaiteke.
  • Aukerak dituzten funtsetan eragina dezakete merkatu horretako hegakortasunaren mugimenduek.
Inbertsio-funtsak - Honek ere interesa zaitzake Inbertsio-funtsak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Ikasi zer ezaugarri eta tipologia dituen eta nola deskribatzen den finantza aktibo gisa ezagutzen dena.
  • Inbertsio funtsek nola funtzionatzen duten, eta zure dirua inbertitzeko jakin beharrekoa azaltzen dizugu.
  • Arrisku txikia eta aurrez ezaguna den errentagarritasuna dira errenta finkoko inbertsioaren bi ezaugarri.
Inbertsio-funtsak - Tresnak Inbertsio-funtsak - Tresnak

Inbertsio funtsei buruzko tresnak

  • BBVAren inbertsio-funtsen simulatzaileak aurrezkiekin lor dezakezun errentagarritasuna jakinarazten dizu.
  • Ez dakizu zer inbertsio-funtsa egokitzen den hobekien zure beharretara? Gure alderatzaileak erabaki onena hartzen lagunduko dizu.
  • Aurkitu inbertsio-funts onena aurrezkiak inbertitzeko eta hasi zure dirua errentagarri egiten.
  • Kalkulatu zure errentagarritasuna modu azkar eta errazean eskuragarri duzun kalkulagailuarekin.