Inbertsio funtsak edo gordailuak: zein da hobea aurreztailearentzat?

Ezagutu bi aurrezki modu hauen arteko ezberdintasunak.
Banketxe guztiek eskaintzen dituzte bezeroen premien eta arrisku tolerantziaren arabera diseinatutako produktuak, haien aurrezkien errentagarritasuna maximizatzeko. Inbertsio-funtsak eta gordailuak finantza-produktuen kategoria horretan sartzen dira, baina, aurrezkiak errentagarri bihurtzeko xede bera izateaz haratago, elkarren desberdinak dira zeharo. Aurreztaile batek erabaki ahal izateko lortu nahi duenarentzat inbertsio-funtsak edo gordailuak egokiagoak diren, horietako bakoitza zer den ulertu beharko du lehenik eta behin. Jarraian, horien ezaugarri nagusiak eta desberdintasunak azaltzen dizkizugu.
Goiko bannerra Kalkulatu errentagarritasuna Goiko bannerra Kalkulatu errentagarritasuna
Ateratzen alderdi zure dirura
Aukeratu zure beharretara ongien egokitzen den inbertsio funtsa.

Inbertsio-funts baten ezaugarriak

Inbertsio-funtsak Inbertsio Kolektiboko Erakunde (IKE) izenez ezagutzen diren multzoen barruan sartzen dira. Banako inbertitzaileei profesionalek kudeatutako inbertsio dibertsifikatua edukitzeko modua ematen dien finantza-produktua dira. Inbertitzaileek edo partaideek kopuru jakin bat jartzen dute aukeratutako funtse(t)an, eta hala, guztizko ondare kolektiboa eratzen da. Funtseko partaidetza bakoitzaren balioa jakiteko, partaideen guztizko kopuruaren artean zatitzen da ondare hori. Kalkulu horretan oinarrituta lortzen den balioa likidazio-balioa da; egunero kalkulatzen da, eta unean-unean egindako inbertsioaren benetako balioa zehazteko aukera ematen du.

Partaideak inbertitu edo partaidetzak harpidetu ditzake, baita, era berean, horiek saldu edo erraz-erraz horien dirua itzuli ere, likidezia lortzeko. Oro har, likidezia handiko produktuak dira eta erreskatea egun gutxi batzuetan egiten da, baina dena delako inbertsio-funtsaren araberakoa izango da betiere. Normalean, inbertsio politikaren arabera sailkatzen dira; hau da, inbertitutako aktiboen arabera, baina badira beste faktore batzuk ere (adibidez, ea bermerik dagoen). Halakoetan, likidezia murritzagoa izaten da.

Gordailu baten ezaugarriak

Gordailua da bezeroak denbora jakin batez eta adostutako baldintzetan bankuan jartzen duen diru kopuru bat. Eskuarki, baldintza horiek ez dute epearen mugaegunean utzitako kopurua itzuliko dela soilik bermatzen. Horrez gain, bezeroari errentagarritasuna ematen dioten interes batzuk ere hartzen ditu barnean. Bestela esanda: bezeroek bankuari adostutako errentagarritasunaren truke utzitako mailegu gisa funtzionatzen dute gordailuek.

Gordailuak funtsezko elementua dira banka tradizionalaren funtzionamendurako. Normalean halako produktuak gordailu gisa ez ezagutu arren, kontu-korronteak eta aurrezki-kontuak errentagarritasun txikiagoko gordailu motak dira. Halakoetan, bezeroek ia-ia ez dute mugarik beren diruaz baliatzeko. Hala ere, epe finkorako gordailuak hartu ohi dira funtsen pareko aurrezki eta inbertsio produktutzat. Errentagarritasun segurua bermatzen dute, eta zuzeneko lotura izango du interes-tasen egoerarekin. Interesak aldian behin edo epearen mugaegunean kobra daitezke, baina bezeroak epea amaitu aurretik eskatu nahi badu bere dirua, baliteke nolabaiteko kalte-ordaina ezartzea ordaindutako interesen gainean, inoiz ez printzipalaren gainean.

Inbertsio-funts baten eta gordailu baten arteko desberdintasunak

Finantza produktu horietako bakoitzaren ezaugarriek jadanik agerian uzten dute haien artean badirela zenbait desberdintasun. Hala ere, badira horiek bereizteko eta profil bakoitzerako egokiena zein den aztertzeko funtsezko zenbait kontu. 

Gordailuek aurrez jakindako errentagarritasun segurua eskaintzen dute. Bezeroak badaki, harpidetzeko unean, zein izango den eragiketaren errentagarritasuna mugaegunean. Inbertsio-funtsak merkatuen bilakaeraren mende egon ohi dira eta, gutxieneko errentagarritasuna jakiteko aukera ematen duten funts bermatuetan izan ezik, posizioak desegiten direnean besterik ezin da jakin inbertsioaren emaitza.

Gordailua, eskuarki, epe laburrerako inbertitu nahi duten bezero zuhurrentzat pentsatuta dago. Funtsak, aldiz, arrisku mota guztietako inbertitzaileak hartzen ditu barnean, zuhur nahiz ausart. Errentagarritasuna epe laburrera bilatzen duten inbertitzaileak nahiz epe luzera edo eperik zehaztu gabe inbertitzen dutenak. Hortaz, funtsetan inbertitzen duenak gai da zer arrisku-maila onartu nahi duen erabakitzeko eta, ondorioz, zer errentagarritasun maila lortu nahi dituen. Erlazioa aski ezaguna da: errentagarritasun handiagoak bilatzeak arrisku handiagoak hartzea dakar. Arriskuaren ideiak lotura handia du beste desberdintasunetako batekin: bermeak. Gordailuen berme-funtsak banku gordailuak babesten ditu, 100.000 euro arte titular eta erakunde bakoitzeko. Hau da, gordailua kontratatzeko erabilitako erakundeak azkenean kaudimenik ez badu eta ezin badio itzuli dirua bezeroari, gordailuen berme-funtsak kopuru horretara arte itzuliko duela bermatzen du.

Erdiko bannerra Erdiko bannerra
Funtsen bilatzailea
Ezagutu BBVAren inbertsio funtsen katalogoa.

Inbertsio-funtsek, bestalde, ez dute halako babesik. Dena dela, horrek ez du esan nahi produktu seguruak ez direnik. Funtsa bankuaren balantzetik at dago, kudeatzailearekin loturarik ez duen erakunde batean gordailutzen da, eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV) gainbegiratzen du. Azkenik, produktu horien epeak eta likidezia ere faktore bereizgarriak dira. Bermatutako funtsak gordailuaren antz handiagoa dute alderdi horretan; izan ere, bermea mugaegun jakin batean gauzatzen da. Nolanahi ere, funts gehienek ez dute mugaegun jakin bat, eta, ondorioz, likidezia handia eskain dezakete. Inbertsio-funts bateko partaideek edonoiz berreskura dezakete egindako ekarpena, gutxi gorabehera bizpahiru eguneko epean. Erreskatea, hori bai, dagokion merkatu-balioan egingo dute.

BBVAn, gure bezeroek aurrezteko aukera hoberenak izatea nahi dugu, haien diruari etekin handiena atera ahal izan diezaieten. BBVAk orotariko bezeroei errentagarritasun handia ekar diezaieketen inbertsio-funtsen sorta zabala eskaintzen du. Zure aurrezkiak inbertsio-funts batean edo gordailu batean jartzeko zalantzatan bazaude, joan bbva.es webgunera edo BBVAren edozein bulegotara behar duzun aholkularitza jasotzeko.

CTA subhome funtsak CTA subhome funtsak
Inbertsio-funtsak - Honek ere interesa zaitzake Inbertsio-funtsak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Ikasi zer ezaugarri eta tipologia dituen eta nola deskribatzen den finantza aktibo gisa ezagutzen dena.
  • Inbertsio funtsek nola funtzionatzen duten, eta zure dirua inbertitzeko jakin beharrekoa azaltzen dizugu.
  • Arrisku txikia eta aurrez ezaguna den errentagarritasuna dira errenta finkoko inbertsioaren bi ezaugarri.
Inbertsio-funtsak - Tresnak Inbertsio-funtsak - Tresnak

Inbertsio funtsei buruzko tresnak

  • BBVAren inbertsio-funtsen simulatzaileak aurrezkiekin lor dezakezun errentagarritasuna jakinarazten dizu.
  • Ez dakizu zer inbertsio-funtsa egokitzen den hobekien zure beharretara? Gure alderatzaileak erabaki onena hartzen lagunduko dizu.
  • Aurkitu inbertsio-funts onena aurrezkiak inbertitzeko eta hasi zure dirua errentagarri egiten.
  • Kalkulatu zure errentagarritasuna modu azkar eta errazean eskuragarri duzun kalkulagailuarekin.