Nola eta non inbertitu behar nuke dirua?

Zenbait faktoreren arabera dago inbertsio estrategia, besteak beste, inbertsioaren epearen edo inbertitzailearen arrisku profilaren arabera

Zer egin aurrezten dugun diruarekin? Jende askorentzat, ez da erraza galdera horri erantzutea. Inflazioak tasa normalizatuetara itzultzeko bideari ekin dionez (Europako Banku Zentralaren inflazio helburua % 2 inguruan dago), besterik gabe dirua gordez gero, pixkanaka txirotu egingo ginateke, inflazioaren ondorioz gure diruaren erosahalmena txikituz joango baita.

Hemen, argi bereizi behar dira aurreztea (dirua metatzea) eta inbertitzea (metatzen dugun diruari ahalik eta etekinik handiena ateratzea, zenbait parametroren arabera, besteak beste, epeak, arrisku profila, etab.).

Dirua non inbertitu behar genukeen zehazteko, plangintza finantzario ororen osagai nagusiak aztertuko ditugu.

Banner nagusi kalkulatzen errentagarritasun Banner nagusi kalkulatzen errentagarritasun
Ateratzen alderdi zure dirura
Aukeratu zure beharretara ongien egokitzen den inbertsio funtsa.

Inbertsioaren epea

Epea oso garrantzitsua da inbertsioak nola bideratu zehazteko.

Aurrezte helburua, denboran, inbertsioa egingo den unetik hurbil badago, saihestu egin behar dira arriskuko aktiboak, epe motzera hegakorrak direnak, eta, likidezia handiko tresnak aukeratu. Kasu honetan, gordailuak edo inbertsio funtsak gomendatzen dira, besteak beste.

Aldiz, epe luzera edo oso epe luzera inbertitu nahi badugu (adibidez, erretiroa planifikatzeko), arrisku handiagoko produktuak aukera ditzakegu, betiere, errentagarritasun handiagoak badakartzate. Gainera, kasu honetan, likidezia ez da hain garrantzitsua, kapitala luzaroan ez erabiltzea baita asmoa. Kasu honetan, aurrezki aseguruak, pentsio planak, bermatutako aurreikuspen planak edo burtsako zuzeneko inbertsioa aukera ditzakegu.

Arrisku profila

Arrisku profila oso lotuta dago inbertsioaren epearekin, baina subjektiboagoa ere bada, eta kontuan hartu behar da: Egoera berean, pertsona batzuek beldur handiagoa diote arriskuari, beste batzuek baino. Inbertsio prozesuan bada arau bat: zenbat eta errentagarritasun handiagoa nahi izan, orduan eta arrisku handiagoa izango dugu. Hiru arrisku profil zehatz ditzakegu:

  • Inbertitzaile kontserbadorea: Kapitala zaintzea da nagusi, errentagarritasuna xumeagoa bada ere. Gordailuetan, Altxorraren letretan eta inbertsio funtsetan edo errenta finkoko pentsio planetan inbertitzen du.
  • Inbertitzaile neurritsua: Arrisku kontrolatuak hartzeko gai da, arriskurik gabeko aktiboaren errentagarritasuna gainditzen saiatzeko. Funts eta pentsio plan mistoetan inbertitzen du, eta neurri batean onartzen du burtsako zuzeneko inbertsioa.
  • Inbertitzaile ausarta: Errentagarritasuna maximizatzea du helburu, eta, horretarako, ez zaio axola galera potentzialak izatea, bereziki epe motzetan. Errenta aldakorreko funts eta pentsio planetan, akzioetan, ETFetan eta produktu deribatuetan inbertitzen du.
Banner zentral Banner zentral
Funtsen bilatzailea
Ezagutu BBVAren inbertsio funtsen katalogoa.

Fiskalitatea

Errentagarritasun finantzario eta fiskala inbertsioaren azken errentagarritasuna da, inbertsio horrek dakartzan betebehar fiskal guztiak bete ondoren. Hori dela eta, errentagarritasun finantzario bera duten bi inbertsiok oso emaitza garbi desberdina izan dezakete, batek besteak baino abantaila edo desabantaila fiskal handiagoak baditu.

Produktu bakoitzak bere berezitasunak ditu, eta oso kontuan izan behar dira. Besteak beste, hauek:

Pentsio planek eta bermatutako aurreikuspen planek pizgarri fiskalak dituzte ekarpena egiterakoan. Faktura fiskala ez ezik, PFEZaren zerga oinarria ere murrizten dute, urtean gehienez 8.000 euroko ekarpenak egiten badira.

Inbertsio funts batetik besterako intsuldaketek ez dute eragin fiskalik, eta partaidetzak itzultzen direnera geroratzen da eragin hori. Horrela, estrategia etengabe alda daiteke, plusbalioengatik zergarik ordaindu behar izan gabe.

Biziarteko errenta-aseguruek onura fiskal asko dituzte erreskatea egiten denean. Erreskatea egiterakoan asegurudunak zer adin duen, eta eratu zenetik gutxienez bost urte igaro badira, kapital higigarriaren errendimendu gisa ordainduko da zerga, eta jasotako errentaren portzentaje batengatik. 70 urtetik gorako asegurudunen kasuan, errentaren % 8rengatik soilik ordaintzen da zerga.

Kasu guztietan aplikatzen diren bi inbertsio aholku:

  • Dibertsifikatzea: "Ez jarri arrautza guztiak saski berean". Dibertsifikazioak esponentzialki murrizten du arriskua, inbertsioa hainbat aktibotan banatzen baitu eta, horrela, haietako batek izan dezakeen portaera negatiboaren eragina minimizatu.
  • Inbertitu aldizka: Arriskua txikitzeko beste bide bat da. Pentsio plan edo inbertsio funtsen batera ekarpenak egiten dituzu? Egin ekarpen txikiak hilero, urtean ekarpen bakarra egin ordez. Horrela, partaidetzak prezio bakarrean erosteko arriskua saihestuko duzu, egoeraren arabera prezio hori altua izan baitaiteke, eta hileko 12 ekarpenen batez besteko prezioan sartuko zara. galerak.
ERREPIDE subhome hondo ERREPIDE subhome hondo
Inbertsio funtsa - Ere ahal izango luke interesarte Inbertsio funtsa - Ere ahal izango luke interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Ikasi zer ezaugarri eta tipologia dituen eta nola deskribatzen den finantza aktibo gisa ezagutzen dena.
  • Inbertsio funtsek nola funtzionatzen duten, eta zure dirua inbertitzeko jakin beharrekoa azaltzen dizugu.
  • Arrisku txikia eta aurrez ezaguna den errentagarritasuna dira errenta finkoko inbertsioaren bi ezaugarri.
Inbertsio funtsa - Tresna Inbertsio funtsa - Tresna

Inbertsio funtsei buruzko tresnak

  • BBVAren inbertsio-funtsen simulatzaileak aurrezkiekin lor dezakezun errentagarritasuna jakinarazten dizu.
  • Ez dakizu zer inbertsio-funtsa egokitzen den hobekien zure beharretara? Gure alderatzaileak erabaki onena hartzen lagunduko dizu.
  • Aurkitu inbertsio-funts onena aurrezkiak inbertitzeko eta hasi zure dirua errentagarri egiten.
  • Kalkulatu zure errentagarritasuna modu azkar eta errazean eskuragarri duzun kalkulagailuarekin.