Dirua epe finkora inbertitzeko gakoak

Ezagutu epe finkorako gordailuen ezaugarriak.
Batzuetan, zaila izaten da aurrezkiei etekina ateratzeko modu onena aurkitzea. Helburu horretarako askotariko produktuak daude, baina guztiek ez dituzte ematen aurreztaile zuhurrenen beharretara egokitzeko adina berme. Kasu horietan, epe luzera inbertitzea aukera ona da; izan ere, epe finkorako gordailuek inbertitu den kopurua interesekin batera itzuliko dela bermatzen dute. Jarraian, finantza-produktu horren gako nagusiak azalduko dizkizugu.
Goiko bannerra Kalkulatu errentagarritasuna Goiko bannerra Kalkulatu errentagarritasuna
Ateratzen alderdi zure dirura
Aukeratu zure beharretara ongien egokitzen den inbertsio funtsa.

Zer da epe finkorako inbertsio bat?

Epe finkorako gordailuetan edo epe finkorako diru ezarpenetan, aurreztaileak kopuru jakin bat lagatzen dio banketxeari, adostutako epe batez. Epe hori igarotakoan, entitateari maileguz utzi zaion kopuru osoa itzuli behar dio inbertitzaileari, aurrez adostutako interesekin batera. Halako finantza-produktuen kontratuan gordailuaren zenbatekoa, epea eta interesak ezarri behar dira; beraz, hasieratik bertatik ezagutzen dira datu horiek guztiak. Gainera, gordailuak iraun bitartean interesak aldian behin jaso daitezke: hilean behin edo hiru hilean behin, adibidez.

Bankuaren ikuspegitik, sistema horrek mailegu baten gisan funtzionatzen du; kasu horretan, entitatea da maileguaren hartzailea. Hortaz, bezeroei beren aurrezkiei etekina ateratzeko aukera emateaz gain, funtsezko prozedura dira banku tradizionalaren funtzionamendurako, banketxeei funtsak ekartzen baitizkie.

Epe finkoko gordailuen gakoak

Finantza-produktua kontratatu aurretik, zer ezaugarri dituen jakin behar da. Epe finkorako inbertsioaren kasuan, inbertsioaren epea eta kapitala, likidezia, errentagarritasuna eta segurtasuna dira kontuan hartu beharreko funtsezko alderdiak.

  • Inbertsioaren epea eta kapitala: epeak edo mugaegunaren datak inbertitu den kapitala gordailuan zenbat denboran egon behar den adierazten du. Normalean, gordailua mugaeguna baino lehen likidatu ahal izaten da, baina ordaindutako interesean kalte-ordainak aplikatu ohi dira. Entitate batetik bestera aldatu egiten da gutxienez inbertitu beharreko kopurua; mugaeguna, berriz, epe laburrera (3-12 hilabete), ertainera (2-5 urte) edo luzera (10 urte edo gehiago) izan daiteke.
  • Likidezia: gordailuak mugaegunera arte mantentzeko pentsatutako produktuak dira, nahiz eta normalean aurrez erabili ahal izan dirua. Dena dela, hala eginez gero, errentagarritasuna gutxituko litzateke. Komeni da epea agortzeko asmoz gordailuak harpidetzea; dena dela, aurreztaile askorentzat lasaigarria da larrialdirik bada diru hori erabil dezaketela jakitea.
  • Errentagarritasuna: epe finkorako gordailuen erakargarritasun handienetako bat da aurrez ezarritako errentagarritasuna ziurtatzen dutela. Gordailu guztietan adierazten dira sortuko diren interesak; hala, gordailuak aldera daitezke, eta etekin handiena ematen duena aukeratu. Horretarako, bi kontzeptu garrantzitsu daude: interes tasa nominala (ITN) eta urteko tasa baliokidea (UTB). ITNak adierazten du zer errentagarritasun eskaintzen duen entitateak gordailuaren truke, baina gordailuak konparatzean aztertu behar den datua UTBa da; izan ere, egiazko errentagarritasunaren berri ematen du (gastuak eta komisioak kendu ondoren geratuko dena), eta mugaegun desberdinak dituzten produktuen errentagarritasunak homogeneizatzen ditu. Oro har, zenbat eta handiagoa epea eta inbertitutako dirua, orduan eta handiagoa gordailuaren errentagarritasuna. Nolanahi ere, komeni da jakitea produktu honen errentagarritasuna nahikoa mugatua izaten dela eta lotura handia duela diruaren tasa ofizialekin. Oso tasa murriztuak dituzten inguruneetan (egungoa bezala), errentagarritasunak oso baxuak edo deusezak dira.
  • Segurtasuna: errentagarritasuna aurrez ezarrita dagoenez eta kontratuaren parte denez, inbertsio-produktu horien arriskua deuseza da ia-ia. Gordailuek hasierako inbertsioa eta epearen mugaegunean adostutako interesak itzuliko direla bermatzen dute. Aurreztaileak izan litezkeen kaudimen faltetatik babesteko, gordailuen berme-funtsak bermatzen ditu gordailuak, 100.000 euro arte titular eta entitate bakoitzeko.
Erdiko bannerra Erdiko bannerra
Funtsen bilatzailea
Ezagutu BBVAren inbertsio funtsen katalogoa.

Beste aurrezki- eta inbertsio-produktuekiko aldeak

Epe finkorako gordailuen ezaugarriak aztertzeko, erabilgarria da beste aurrezki- eta inbertsio-produktu batzuekin alderatzea. Maiz, gordailuak inbertsio-funtsekin alderatzen dira, baina bien artean desberdintasun handiak daude. Inbertsio-funts gehienek errentagarritasun handiagoa izan dezakete, baina, bermatutako zenbait funtsetan izan ezik, errentagarritasun hori ez dago bermatua. Horregatik, arrisku maila handiagoa duen produktu bat da. Hala ere, inbertsio-funtsek abantaila interesgarriak dituzte: adibidez, ez da zergarik ordaintzen haien arteko intsuldaketengatik edo likidezia handia izateagatik.

Pentsio-planak inbertsio-funtsen antzekoak dira, baina hasiera batean, inbertsioak oso epe luzera egiteko pentsatutako produktuak dira: erretirorako aurrezteko direnez, erabiltzaileak ezin du dirua atera laneko bizitza amaitu arte, edo inguruabar jakin batzuk gertatu arte: adibidez, gaixotasunak edo lanerako ezintasunak. Bere abantaila handiena? Ekarpenek pizgarri fiskala dute eta, ondorioz, errenta aitorpenean aurrezki interesgarriak lortzea ahalbidetzen dute.

Azkenik, aurrezki-planak daude: funtsean gordailuak dira, baina epe finkorako gordailuez bestelako baldintzak dituzte. Etekinak salbuetsita daude gutxienez bost urtez mantentzen badira, eta gutxienez inbertsioaren % 85 bermatzen dute; gainerakoa errenta finko edo aldakorreko aktiboetan inbertitzen da. Beraz, epe finkorako gordailuen aldean segurtasun txikiagoa ematen du.

Dirua epe finkora inbertitzea aukera ona izan daiteke inbertsio segurua lortu nahi baduzu; hala ere, inbertsio horrek emandako interesak nahiko txikiak izan ohi dira. BBVAn aurrezki- eta inbertsio-produktuen sorta zabala eskaintzen dugu, orotariko aurreztaileentzat. Joan bbva.es webgunera edo BBVAren edozein bulegotara ezaugarri guztiak jakiteko eta zure beharretarako egokiena kontratatzeko.

CTA subhome funtsak CTA subhome funtsak
Inbertsio-funtsak - Honek ere interesa zaitzake Inbertsio-funtsak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Ikasi zer ezaugarri eta tipologia dituen eta nola deskribatzen den finantza aktibo gisa ezagutzen dena.
  • Inbertsio funtsek nola funtzionatzen duten, eta zure dirua inbertitzeko jakin beharrekoa azaltzen dizugu.
  • Arrisku txikia eta aurrez ezaguna den errentagarritasuna dira errenta finkoko inbertsioaren bi ezaugarri.
Inbertsio-funtsak - Tresnak Inbertsio-funtsak - Tresnak

Inbertsio funtsei buruzko tresnak

  • BBVAren inbertsio-funtsen simulatzaileak aurrezkiekin lor dezakezun errentagarritasuna jakinarazten dizu.
  • Ez dakizu zer inbertsio-funtsa egokitzen den hobekien zure beharretara? Gure alderatzaileak erabaki onena hartzen lagunduko dizu.
  • Aurkitu inbertsio-funts onena aurrezkiak inbertitzeko eta hasi zure dirua errentagarri egiten.
  • Kalkulatu zure errentagarritasuna modu azkar eta errazean eskuragarri duzun kalkulagailuarekin.