Multidibisa hipoteka

Hipoteka mailegu mota honi esker, hipotekaren kuotak herrialdekoa ez den beste dibisa desberdinean ordaindu daitezke, Espainiako kasurako euroa izanik. Horrela, dibisa anitzeko hipoteka bat kontratatzerakoan, euriborra erreferentzia indize izatetik beste batera pasa egiten da. Azken hura libor izaten da, dibisa desberdin batekin lotuta dago - yen, dolar, franko suitzarra, eta abar-. Horrela, gure hipoteka beste txanpon batekin ordaintzen ariko gara.

Erreferentzia indizea aldatzearen ondorio nagusia maileguaren kostu osoarekin lotuta dago, eta baita hileko, hiruhileko edo urteko kuoten kostuarekin ere. Euriborrarekin gertatzen den bezala, libor eta harekin lotu dugun txanpona denborarekin bilakatzen dira, beraz, gure hipoteka mailegua garestitzen duten igoerak eman daitezke, edo, baita hura merkeagotzen duten jaitsierak ere. Horri dagokionez, maileguaren kostua baldintzatzen duena euroa ez den aukeratutako beste txanpon horren "sendotasuna" edo "ahultasuna" izango da.

Dibisien merkatuaren mende dagoenez, mailegu mota hau asko aldatzen da maileguaren amaierako kostuari eta kuoten zenbatekoari dagokienez.

Mota honetako hipoteka produktu hau bereziki planteatu da finantza ezagupen handiko bezeroentzat, haren funtzionamendua euribor oinnarri hartzen duen ohiko hipoteka batena bainno konplexuagoa baita.

Honek ere interesatu zaitzake