Esperientziak
Bankua Aldatzeko Zerbitzua
Aldatu BBVAra, eta geuk egingo ditugu zugatik kudeaketa guztiak.
Eguzki-plaken simulatzailea
Kalkulatu zure etxebizitzak eguzki-panelekin duen aurreztea.
Atalak: ikusi ezean, gasturik ez
Gorde dirua zure kontu nagusitik eta aurreztu erraz.
Probatu BBVA bezero izan gabe
Ikusi kontu bat ireki gabe eskura dituzun BBVAren app-aren funtzionaltasunak.
Bizum
Bidali eta jaso dirua mugikorrean berehala. Mezu bat bidaltzea bezain erraza.
Ordainketa mugikorra
Utzi eskudirua eta ordaindu erosketak mugikorrarekin.
BBVA aplikazioa probatu nahi duzu bezero izan gabe?
BBVA Multiestrategia Zorroa kontratatzean, hasierako ekarpena 20.000 €-koa izango da gutxienez, eta aditu-talde baten esku utziko duzu haren kudeaketa. Aditu-talde horrek merkatuko aukerak bilatuko ditu, zure inbertsioa hazteko helburuarekin.
Zerbitzu honen bidez, nazioarteko kudeatzaile liderren inbertsio-funtsen hautaketan inbertitzen duten hiru funtsez osatutako zorro bat esleituko dizugu, BBVA Quality Funds taldearen laguntzarekin. Talde horrek funtsak aztertu, alderatu eta proposatzen ditu, bere hautaketa-metodologia sendoari esker.
Zorro bakar batekin, zure inbertsioa 40 aktibo baino gehiagoren artean banatzen.
Zure zorroa merkatuaren aldaketetara egokitzen dugu.
Zure dirua eskuragarri izan dezakezu 24 eta 72 ordu arteko epean, metatutako irabazi edo galerekin.
Zorroaren errenboltso osoa edo partziala egiten duzunean bakarrik ordainduko dituzu zergak.
Zure inbertsioa zeure online bankatik jarraitu ahal izango duzu, eta hileroko txostenak jaso eta gestore bat izango duzu zure zalantza guztiak argitzeko.
Zure zorroa funts horiek osatuko dute, zeinak nazioartean aintzatetsitako beste kudeatzaile batzuen funtsetako zure inbertsioa dibertsifikatzen baitute.
Zure inbertsioa dibertsifikatzen dugunean, har dezakezun arriskua hartzen dugu kontuan, eta mugatu egiten dugu arrisku handieneko funtsean egiten den inbertsioa, hots, Estrategia Inversión funtsekoa.
Ez dira kontuan hartuko aldi horretan egindako ekarpenak, eta zorrotik irten diren aktiboak batuko dira, datu homogeneoak alderatu ahal izateko. Era berean, kalkulu-oinarrirako ez dira kontuan hartzen aurreko ekitaldietako balorazio-galera posibleak, eta, beraz, hurrengo urteko errebalorizazioa kalkulatuko da urtarrilaren 1eko baliotik abiatuta, aurreko aldien irekierako eta itxierako balioak alde batera utzita.
Gastu horiek zure bizilekuaren eta kontratatuta dituzun funtsen araberakoak dira.
BBVAn, iraunkortasuna sustatzea aukera dezakezu zure inbertsioetan. Iraunkortasunari buruz dituzun lehentasunen arabera, ingurumen, gizarte edo gobernu korporatibo onaren irizpideak txertatuko ditugu.
Iraunkortasunarekin lotutako dokumentazio guztia kontsultatu ahal izango duzu honako dokumentu hauetan:
bbva.es webguneko gakoekin sartuta, aukera duzu zure zorroaren egoera kontsultatzeko, baita haren bilakaera eta inbertitzeko aukeratu dituen funtsen xehetasuna ere.
Zure zorroaren txosten xehatua eta bilakaerari buruzko kudeatzailearen iruzkinak eta hiru hilez behingo laburpena jasoko dituzu hilero, beti jakinaren gainean egon zaitezen.
Gainera, jakinarazi egingo dizugu zorroaren balio globalean %10etik beherako aldakuntza izaten den bakoitzean.
Zure BBVA Multiestrategia Zorroaren arrisku-profila berritzeko, egokitasun-ebaluazioa egin behar duzu berriro. Titular bakarra bazara, sar zaitez zure online bankan app bidez: Hasiera > Inbertsioak ikusi > Multiestrategia Zorrora sartu > Profila berritu.
Titular bat baino gehiago bazarete, zuen bulegora joan behar duzue edo zuen gestorearekin harremanetan jarri behar zarete.
Kalkulagailu eta simulatzaileak
Erabilgarritasunak
Jakinarazi nahi diguzun ahultasunen bat aurkitu baduzu BBVAn, sartu inprimaki honetan, mesedez.