Gure bezeroentzat unean uneko inbertsio-aukera interesgarrienak hautatzen ditugu, inbertsio-estrategia pertsonalizatuak eskaini ahal izateko, bezero bakoitzaren helburuekin, lehentasunekin eta arrisku-profilarekin bat datozenak.
Ohiko kudeaketa-teknikak joera berriekin uztartzen ditugu, megajoeretan oinarritutako inbertsioa bezala edo inbertsioak hautatzerakoan ESG irizpideak (ingurumenaren aldekoak, arlo sozialekoak eta gobernantza onarenak) txertatuz.
Zorroen kudeaketa pribatuko zerbitzua ondarearen kudeaketa BBVAren esku utzi nahi duten bezeroei bideratuta dago. Arriskuaren profilaren arabera dibertsifikatzen diren tresna dira zorroak, eta aktiboki kudeatzen dituzte kontratatutako aktiboak. Banku Pribatuko kudeatutako zorroak atzi daitezke 200.000 €-tik hasita.
Gainera, kontuan hartzen ditugu iraunkortasunaren arloan gure bezeroen lehentasunak zorroa eraikitzerako orduan, gure prozesu inbertitzailean integratuz ingurumen-, gizarte- eta gobernu onaren arriskuak eta aukerak.
Aholkularitzapeko Zorroa zerbitzuarekin zure inbertsioen norabidea erabaki dezakezu. Bankari pribatu batek zure lehentasunetara, helburuetara eta arrisku-profilera egokitzen diren inbertsio-gomendioak aurkeztuko dizkizu
Gainera, kontuan hartzen ditugu zorroa eraikitzeko orduan iraunkortasun arloan dituzun lehentasunak, gure inbertsio-prozesuan integratuz ingurumen-, gizarte- eta gobernu onaren arrisku eta aukerak.