Bulegoak berrirekitzen ditugu

Lanean ari gara normaltasunera itzultzea errazagoa izan dadin.

Nahiz eta kudeatzaileen % 90 oraindik etxetik lanean ari diren, pixkanaka normaltasunera itzultzen ari gara eta bulegoetako arreta berreskuratuko dugu, higiene eta segurtasun neurri sendoekin.

Komeni da kudeaketak sarean egiten jarraitzea, baina, laguntza behar baduzu kudeaketaren bat egiteko, jarri zure bulego edo kudeatzailearekin harremanetan, ohiko telefono-zenbakien bidez.

Eskudiruzko gestioak egin beharrean bazara...
Kutxazaineko ordutegia 8:30etik 11:00tara da.

Eskatu telefonoz aurretiko txanda eta ahaztu zain egon beharraz.

Seguru, eroso eta erraz.

Arreta emateko eta kontsultak eta gestioak erabateko segurtasunez burutu ahal izateko, telefonoz aurretiko hitzordua eskatu beharko da. Deitu zure kudeatzaileari edo zure bulegora eta aukeratu nahi duzun eguna eta ordua artatu ahal izateko.
Aurkitu hurbilen duzun bulego irekia.
Harremanetarako datuak, sukurtsal bakoitzean eskuragarri dauden zerbitzuak edo gure kutxazain automatikoen sarea kontsultatzeko, erabili gure bilatzailea.

Gobernuak dekretatutako alarma egoera dela eta, hainbat neurri ezarri ditugu gure bezeroek eragiketak egiten normaltasunez jarrai dezaten. Osasun Ministerioaren gomendioak jarraitu izan ditugu lehen egunetik, COVID-19ak eragindako egoeran bezeroen eta langileen segurtasuna bermatzeko.

Dena dela, bulego batera joatea ezinbestekoa ez bada, gure kanal digitalak erabiltzea gomendatzen dizugu. Gogoratu zure gestioak app-aren bidez eta web-orritik jarrai ditzakezula egiten eroso-eroso etxetik.