Bulegoak eta kutxazainak

BBVAn bulegoen sare zabala dugu, zure eragiketa guztiak kudeatu ahal izateko. Baina haratago joan nahi dugu; horregatik, gure bulegoetan zerbitzu berriak ezartzen ari gara, zure esperientzia hobetzeko eta beti kalitatezko tratua eskaintzeko: 

  • Ilaren kudeatzaile orokorra, zure izapideak optimizatzeko eta bulegoan itxaron beharreko denborak murrizteko. 
  • Bezeroen identifikatzailearen kudeatzailea, beti pertsona egokiak artatu zaitzan, burutu nahi duzun eragiketaren arabera. 

6.000 BBVA kutxazainen gure sareak behar duzun autonomia emango dizu, eragiketak modu errazagoan, pertsonalizatuagoan, azkarragoan eta seguruagoan burutu ahal izateko. Aurkitu hurbilen duzun kutxazaina eta ezagutu BBVA kutxazainetatik egin ditzakezun eragiketa eta kontsulta guztiak. Ikusi eragiketa taula.

Horrez gain, berrikuntza xede dugunez, gure kutxazainen nabigazio berriari esker, ohiko eragiketak errazago burutuko dituzu eta funtzionalitate eta zerbitzu berriak aurkituko dituzu. 

Abantailak:

  • Diseinua bateratu dugu eta bbva.es eta aplikazio mugikorren antzera egin dugu. Nabigazio berbera izan dadin, erabiltzen ari zaren kanala edozein izanda ere.
  • Sarbide eta nabigazio hobekuntzak, orain kutxazainetan sartu eta jardun baitateke bbva.es guneko kodeekin.
  • Funtzionaltasun eta zerbitzu berriak, besteak beste: baloreen salerosketak, txartelak baliogabetzea lapurtu edo galtzeagatik, billete mota hautatzeko aukera (20 edo 50 €) dirua ateratzerakoan, eta abar.
  • Eta jakina; BBVAko segurtasun maila zorrotzak mantenduz. 

Actibva atarian azalduko dizugu nola jardun behar duzun kutxazain automatikoetan ustekabekoren bat izanez gero.