Non ordaindu dezaket nire mugikorrarekin?

Jarraitu beharreko pausoak azaltzen dizkizugu mugikorrarekin zein saltokietan ordain dezakezun jakiteko.

Gaur egun oso arrunta da diru-zorroa gainean ez eramatea. Hori dela eta, erabiltzaile askok mugikorra dute konponbide billete, txanpon eta txartelak ordezkatzeko eta modu erosoan ordaintzeko.

Baina, nola ziurta dezaket mugikorrarekin ordaindu dezakedala? Jarrai itzazu urrats erraz hauek eta ez duzu inolako ezusterik izango:

  1. Oso garrantzitsua da denda, jatetxe edo saltokiaren sarreran arreta jartzea, bertan jarriko baitu duzun txartel mota onartzen duen edo ez. BBVAk VISA edo Mastercard txartelak ditu.
  2. Galdetu kutxan ea dituzten STek edo datafonoek contactless teknologia edo NFCa duten. Nahiago baduzu, zuzenean mugikorrarekin ordaindu dezakezun edo ez galde dezakezu, saltzaile askok gaiaren inguruan baitakite eta prestakuntza jaso baitute.
  3. Gogoan izan saltoki batzuetan txartelarekin ordaintzeko zenbateko minimoa eskatzen dutela. Mugikorrarekin ordaintzekotan, komeni da aldez aurretik galdetzea ezustekorik ez izateko.
  4. Nahiz eta derrigorrezkoa ez izan, saltoki batzuek NANa (edo pasaportea) erakustea eskatuko dizute. Izatez ez da beharrezkoa, erosketa bakoitzean gako sekretua idatzi behar baita ST edo datafonoan. Horren bidez, eragiketa segurtasunez sinatuko da eta txartelaren jabea identifika daiteke.