Hipoteka bat kontratatzen denerako bizi-asegurua

Hipoteka bat kontratatzean bizi-asegurua edukitzea zergatik komeni zaizun azalduko dizugu
Hipoteka mailegu bat emateko ohiko baldintzen artean, hipotekaren titularrak bizi aseguru bat kontratatzearen baldintza aurkitzen da. Nahiz eta derrigorrezkoa ez izan, bizi-aseguru bat egitea oso gomendagarria da, titularraren heriotza edo haren ezintasun iraunkor osoa edo partziala gertatuko balitz, asegurua izango baita, eta ez oinordekoak, maileguan ordaintzeke dagoena bankuari ordainduko diona.
Banner nagusi Seguru BBVA Banner nagusi Seguru BBVA
Ezagutu BBVA aseguruak
Gehien baloratzen duzunak babesik hoberena merezi du.

Hipotekaren ordainketari lotutako bizi-aseguruak daude. Aseguru horiek hipoteka mailegua ematen den unean bertan kontratatzen dira, nahiz eta ez den derigorrezka finantzazioa ematen duen bankuarekin egitea. Aukeratu dugun primaren ordainketa motaren arabera, hainbat motako bizi-aseguru aurki ditzakegu:

  • Kapital konstantearen ordainketa: hipotekak irauten duen bitartean prima bera ordaintzen da eta, heriotza gertatzekotan, aseguruak hipotekaren ordainketa estaliko luke eta titularrak esleitutako onuradunei ordainduko zaie gainerakoa.
  • Ordainketa ordaintzeke dagoen kapitalaren arabera: bizi-aseguruaren prima gutxitzen doa hipoteka-mailegua amortizatzen joan ahala. Asegurua hipotekaren azken hileko kuotaren ordainketarekin iraungitzen da.
  • Prima bakar baten ordainketa: aseguruaren kostu osoa ordaintzen da hasieran. Banku batzuek hipoteka-maileguaren barruan prima horren finantzazioa sartzea eskaintzen dute.

Hipotekazko bizi-aseguruak: familia babestu

Bizi-aseguru bat kontratatzerako orduan, kontuan izan beharreko faktore garrantzitsu bat dago: aurreikusi ezin diren eragozpenen aurrean familia babestea, etxebizitza batek izan dezakeen familia izaera kontuan izanda.

Kasu honetan, izendatutako onuradunaren araberakoa izango da, senide zuzena, bikotea edo hirugarren bat. Titularra hiltzen bada, konpainia aseguratzaileak geratzen den kapitala ordainduko du heriotza datan. Bizi-asegururik edukiko ez balu, oinordekoek hiru aukera hauetatik bat hautatu beharko lukete:

  • Herentziari guztiz uko egin eta, ondorioz, hipotekatutako higiezinaren jabeak ez izan.
  • Inbentarioaren onurarako herentzia onartu. Oinordekoei herentziazko ondasunak jaso eta hildakoaren zorrei jasotako hondasunekin erantzutea ahalbidetzen du, euren hondasunak arriskuan jarri gabe.
  • Herentzia onartu eta hark dituen hipoteka zorrei erantzun.

Hipotekak bi titular bazituen, zorra erdi bana egingo da beste titularraren eta oinordekoen artean; horiek herentziari uko egiten badiote, beste titularra izango da hipoteka osoa ordaindu beharko duena.

Banner zentral Seguru BBVA Banner zentral Seguru BBVA
Ezagutu gure aseguruak
Eta aukeratu zure beharretara hoberen egokitzen dena.

Maileguaren ezerezte aurreratua gertatzekotan

Bezeroak ordaintzea erabakitzen badu bi egoera gertatu ahal dira. Bata, titularrak aseburua bertan behera uztea erabakitzea, non erabili gabeko aseguruaren zati bat jasoko duen. Bestea, bizi-asegurua indarrean jarrai dezake eta onuradunari igaro, zeina bezeroaren izenera pasakjo den eta, egingo ez balu, haren oinordekoei.

Hipoteka batekin kontratatutako bizi-aseguruari baja eman ahal zaio?

Posible da bizi asegurua baliogabetzea urtebete igaro bada eta hilabete bat lehenago jakinarazten bada. Aseguratzaileari jakinarazi besterik ez da behar.

Beste aukera bat da bizi-asegurua kontratatu eta hurrengo 30 egunetan baliogabetzea eta, aurreko kasuan bezala, aseguratzaileari jakinarazi besterik ez da behar, nahiz eta aseguratzaileak asegurua indarrean egon den aldiarekiko proportzionala den prima kobratuko duen.

ERREPIDE Seguru BBVA ERREPIDE Seguru BBVA
Seguru - Ere ahal izango luke interesarte Seguru - Ere ahal izango luke interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Biziarteko errenta aseguruaren ezaugarriak azalduko dizkizugu, baita haren abantailak ere.
  • Besteei eragindako kalteak konpontzeko betebeharra duzunez, baliteke erantzukizun zibileko asegurua beharrezkoa izatea.
  • Haren funtzionamendua eta gakoak azalduko dizkizugu, baita zure beharretara ongien egokitzen dena identifikatzeko modua ere.
Seguru - Tresna Seguru - Tresna

Tresna de seguru

  • Atera zeure adibidea egun dituzun aseguruekin eta jakin ezazu zenbat aurrez dezakezun BBVA EstarSeguro planean sartzea erabakitzen baduzu.