Nola funtzionatzen du bidaiako laguntza aseguruak?

Artikulu honetan, ustekabeko bat bada nola babes zaitezkeen jakingo duzu, eta zer egin behar duzun atzerrian zerbait gertatzen bazaizu

Atzerrira bidaiatzekotan bazaude, interesgarria izan daiteke horretarako bidaia laguntzako aseguru bat kontratatzeko aukera aztertzea. Honelako polizekin, osasunarekin lotutako ezustekoak estalita izateaz gain, kalte ordaina jaso ahal izango duzu ekipajea galtzen bada edo zure hegaldiak atzeratzen badira.

Artikulu honen bidez, bidaiako laguntza aseguruak zer eskaintzen duen eta nola funtzionatzen duen azaltzen dizu BBVAk. Horrela, hurrengo bidaian, benetan garrantzitsua denaz baino ez duzu kezkatu beharko: bidaiaz gozatzeaz.

Banner nagusi Seguru BBVA Banner nagusi Seguru BBVA
Ezagutu BBVA aseguruak
Gehien baloratzen duzunak babesik hoberena merezi du.

Bidaiako laguntza aseguruaren profila

Berdin dio askotan edo noizean behin bidaiatzen duzun: bidaiako laguntza asegurua oso baliagarria izan daiteke, ustekabeko ezbeharrik bada, hari estualdi handirik gabe aurre egin ahal izateko. Bai osasuneko ustekabeek bai bidaiako atzerapenek gaizki pasaraz diezagukete, eta batzuetan, kalte ekonomikoa eragin.

Ororen gainetik, garrantzitsuena osasuna da, eta horregatik, larrialdi baten ondoriozko gastu medikuei aurre egiteko balioko dizu bidaiako laguntza aseguruak. Munduko toki askotan, osasun sistema pribatua da; hortaz, artatuko zaituzte zerbait gertatzen bazaizu, baina, tratamendua amaitutakoan, faktura ordaindu beharko duzu. Bidaia laguntzako asegurua baduzu, ordea, aseguruak estaliko dizkizu sendagileen ordainsariak edo ospitaleratze gastuak, baita, beharrezkoa bada, gaixoa garraiatzeko gastuak ere. Gainera, laguntza aseguruak zerbait gertatuz gero behar bezala jokatzeko zer urratsi jarrai behar diezun adieraziko dizu telefonoz.

Bidaiatzean badira besterik gabe logistikarekin lotutako beste ezusteko batzuk ere; adibidez, ekipajearekin lotutakoak. Bidaia asegurua izanez gero, hark maletaren balioa itzuliko dizu, hura galtzen bada, hondatu egiten bada edo lapurtu egiten badizute; hori laguntza handia da egoera horietan. Poliza askotan, gainera, bidaian atzerapenen bat bada bidaiariari konpentsazio ekonomikoa emateko aukera jasotzen da.

Horregatik guztiagatik, ez dago zalantzarik bidaia aseguruarekin modu praktikoan eta erraz egin dakiekeela aurre atzerrian gertatzen diren ustekabeei.

Nagusiki bi bidetatik lor daiteke bidaiako laguntza asegurua: bidaia aseguruaren poliza bat kontratatuta, edo kreditu-txartel bat altan emanda.

  • Bidaia aseguruaren poliza. Era honetako polizekin, bidaiak aseguruaren prima ordaintzen du, eta, horren truke, aseguruak eskaintzen dizkion estaldurez gozatu. Kontratuak dirauen bitartean, gabealdiak jartzen ez badira behintzat, babesa hasiera-hasieratik aktibatzen da, eta hartzailea ohiko bizilekutik kanpo dagoen bakoitzean aplikatzen estaldura. Estaldura mundu osokoa denez, hainbat modutara jar daiteke harremanetan aseguruduna aseguratzailearekin, behar izanez gero. Telefonoz, posta elektronikoz edo aplikazioaren bidez, komeni da berehala jartzea harekin harremanetan, aseguruaren operadoreak ustekabearen aurrean zer egin adieraziko baitio asegurudunari.
  • Kreditu txartelaren asegurua. Kreditu txartel ospetsuenek (adibidez, Visa Oro) ohiko polizetan daudenen antzeko ezaugarriak dituen bidaiako laguntza asegurua eskaintzen diete bezeroei. Hala ere, kasu hauetan, haren funtzionamendua apur bat desberdina da. Une jakin batean aktibatzen da asegurua, eta bidaia osoa kreditu txartel horrekin ordaintzen bada baino ez da jarriko indarrean. Hau da, hemen ez duzu primarik ordaintzen aseguru batengatik; aldiz, joan-etorri guztiak (hegaldiak, hotelak, etab.) titular zaituen txartelarekin ordaintzeko konpromisoa hartzen duzu. Horrela, laguntza behar izanez gero, lehenik, kreditu txartelaren operadorearekin jarri behar duzu harremanetan, eta hark esango dizu zer egin behar duzun. Kasu gehienetan (adibidez medikura joan behar baduzu edo anbulantzia behar baduzu), hasieran zuk ordaindu beharko duzu dagokion zenbatekoa; gero, ordea, kreditu txartelarekin elkarlanean ari den aseguru etxeak itzuli egingo dizu (txartelaren aseguruan ezarritako baldintzen arabera).

Hortaz, edozer gauza gertatzen dela, ustekaberik badago, garrantzitsuena da berehala aseguratzailearekin harremanetan jartzea, zer egin behar duzun esango baitizu, eta arazoa konpontzeko une horretan behar duzun laguntza emango.

Banner zentral Seguru BBVA Banner zentral Seguru BBVA
Ezagutu gure aseguruak
Eta aukeratu zure beharretara hoberen egokitzen dena.

Noiz behar du bidaiako laguntza asegurua?

Bidaia aseguruaren funtzionamenduari buruzko galdera oso lotuta dago galdera honekin (alegia, noiz behar da bidaia asegurua?). Erantzuna anbiguoa da: pertsonaren arabera.

Batetik, Gizarte Segurantzako onuradun orok eskura dezake Europako osasun txartela (TSE), eta harekin Europar Batasuneko edozein instituzio publikotan artatuko dute. Hala ere, txartel horrek ez ditu estaliko arreta pribatuaren ondoriozko gastuak (estatu kide askotan osasun sistema pribatua da), ezta zenbait alderdi ere (adibidez, salbamendu edo aberriratze gastuak). Hortaz, Alpeetan eskiatzen ari zarela helikopteroan erreskatatu behar bazaituzte, zeuk ordaindu beharko duzu faktura.

Horretaz gain, TSEk ez du balio Europatik kanpo; hortaz, Europar Batasunetik kanpoko herrialde batera bidaiatuz gero, estaldurarik gabe egongo zara. Bestalde, ordea, zure bidaia kreditu txartel batekin ordaintzen baduzu osorik, eta txartel hori Oro edo Platinum txartela bada, baliteke ordainketa horrekin berehala laguntza aseguru bat aktibatu izana. Beraz, halakoetan, ez zenuke beste bidaia polizarik kontratatu behar. Galdera da: Nora bidaiatuko duzu? Zer zerbitzu lortu nahi duzu? Zer txartel duzu?

Beharbada bbva.es helbidean begiratzea lagungarria gerta dakizuke. Lehenik, behar duzun asegurua aurkituko duzulako, hala nola BBVA bidaia asegurua. Aseguru horrekin, osasuneko ustekabeak ez ezik, atzerapenik balego edo maletaren bat galtzen baduzu ere aseguratuta egongo zara, astean 1 € soilik ordainduta. Hala ere, poliza horrek, bidaia eta helmuga kopurua mugatu ez arren, baditu muga ekonomikoak. Hori dela eta, maiz bidaiatzen baduzu, agian interesatuko zaizu goi-mailako txartel bat kontratatzea; adibidez, BBVA Oro Después txartela. Harekin, finantza-prestazio hobeak izateaz gain, joan-etorrietarako erabiltzen duzun bakoitzean bidaiako istripu asegurua kontratatuko duzu, 760.000 €-rainokoa, baita bidaiako laguntza-asegurua ere.

ERREPIDE Seguru BBVA ERREPIDE Seguru BBVA
Seguru - Ere ahal izango luke interesarte Seguru - Ere ahal izango luke interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Biziarteko errenta aseguruaren ezaugarriak azalduko dizkizugu, baita haren abantailak ere.
  • Besteei eragindako kalteak konpontzeko betebeharra duzunez, baliteke erantzukizun zibileko asegurua beharrezkoa izatea.
  • Haren funtzionamendua eta gakoak azalduko dizkizugu, baita zure beharretara ongien egokitzen dena identifikatzeko modua ere.
Seguru - Tresna Seguru - Tresna

Tresna de seguru

  • Atera zeure adibidea egun dituzun aseguruekin eta jakin ezazu zenbat aurrez dezakezun BBVA EstarSeguro planean sartzea erabakitzen baduzu.