Estatu Batuetarako bidaia-asegurua, jakin behar duzun guztia

Estatu Batuetara bidaiatzeko zure polizak zer betekizun izan behar dituen kontatzen dizugu, guztia estalirik izan dezazun.
Europatik kanpoko helmuga batera bidaia bat prestatzeak izapide gehiago dakartza Schengen guneko europar herrialdeetarako joatean baino. Estatu Batuetara bidaiatzerakoan kontuan hartu behar den gauzarik garrantzitsuenetakoa bidaia-aseguru bat kontratatzea da. Herrialde horretan, osasun arreta pribatua da eta osasun zerbitzuen esku-hartzearen beharrean izango zaren edozein txikikeriak sekulako kostua ekar dakizuke estaldura egokirik ezean. Horrenbestez, Estatu Batuetarako bidaia-aseguru bat kontratatzeak oporretarako segurtasun handiagorekin lasaitasuna ekarriko dizu, ospitaleko arretagatik faktura batzuk (milaka eurokoak izan daitezke) ordaindu beharrean izatea saihesten duzularik. Artikulu honetan, aseguru mota horiek zer diren, zer estaldura mota dituzten eta horietako bat kontratatzean kontuan zer izan behar duzun azaltzen dizugu.
Banner nagusi Seguru BBVA Banner nagusi Seguru BBVA
Ezagutu BBVA aseguruak
Gehien baloratzen duzunak babesik hoberena merezi du.

Aseguratutako kapitalak

Begiratu behar den lehen gauza aseguruak eskaintzen dituen kapital aseguratuaren mugak dira. Alferrik da osasun gastuetan 5.000 eurorainoko estaldura duen aseguru bat izatea hanka bat apurtzeagatik behar den osasun laguntza 80.000 euroraino iritsi badaiteke Estatu Batuetan. Hortaz, estaldura ekonomikoa zenbat eta handiago izan, orduan eta berme gehiago segurtasunean eta lasaitasunean aseguratuarentzat. Egitez, arrisku handiagoak dakartzaten bidaietarako —errepidez egiten direnak edo abenturazko bidaiak, kasu—, bereziki garrantzitsua da aseguruak ahal den gastu gehienak hartzea bere gain. Aseguru bat edo bestea hautatu aurretik, beraz, ezinbestekoa da zer bidaia mota egingo den aztertzea, muga egokienak aukeratu ahal izateko.

Estaldura-aldia

Egokiena bidaiaren egun guztiak estaltzen dituen aseguru bat kontratatzea da, iritsiera edo irteerako egunak urri hartu gabe, ustekabeak edozein unetan gerta daitezkeelako.

Bestalde, badira tarifa laua duten urteko bidaia-aseguruak. Poliza mota horiek aukera oso erosoa dira urtean hainbat aldiz lekualdatu behar dutenentzat, ez dute eta poliza berri bat kontratatzen ibili beharrik urte berean Europatik kanpo bidaiatzen den bakoitzean.

Funts aurrerapena

Funts aurrerapena premiazko kasuetarako izaten da, eta aseguratzailea behartuta dago izenbatekoa konpainiari itzultzera; konpainiak, bestalde, abal edo berme motaren bat ere eska dezake. Funts aurrerapenen zenbatekoak hainbatekoak izan daitezke, polizen arabera
Banner zentral Seguru BBVA Banner zentral Seguru BBVA
Ezagutu gure aseguruak
Eta aukeratu zure beharretara hoberen egokitzen dena.

Zerbitzu gehigarriak

Bidaia-aseguru on batek zerbitzu gehigarri batzuk eskaintzen ditu aukeran, edo jada kontratatutako aseguruan barne diren batzuk osasun-asistentziaren beharraz haragoko ustekabetarako. Era horretan, bidaian lasaitasuna bermaturik da. Hortaz, bada, gomendagarria da, esaterako hegaldiaren atzeratzeagatiko edo bertan behera geratzeagatiko kalte-ordaina estaltzen duen poliza bat izatea; Ekipajea galtzea, kaltetzea edo lapurtzea; legezko estaldura atzerrian, etab.

BBVAn badakigu zenbateko garrantzia duen bidaiara lasaitasun handienaz joal ahal izateak. Arrazoi horregatik, zure beharretara moldatzen diren eta estaldura handiak dituzten bidaia-aseguruak hautatu ditugu. Sar zaitez bbva.es webgunean edo hurbil zaitez gure bulegoetako batera zure ametsetako bidaiarako aseguru aproposenaren berri emateko.

ERREPIDE Seguru BBVA ERREPIDE Seguru BBVA
Seguru - Ere ahal izango luke interesarte Seguru - Ere ahal izango luke interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Biziarteko errenta aseguruaren ezaugarriak azalduko dizkizugu, baita haren abantailak ere.
  • Besteei eragindako kalteak konpontzeko betebeharra duzunez, baliteke erantzukizun zibileko asegurua beharrezkoa izatea.
  • Haren funtzionamendua eta gakoak azalduko dizkizugu, baita zure beharretara ongien egokitzen dena identifikatzeko modua ere.
Seguru - Tresna Seguru - Tresna

Tresna de seguru

  • Atera zeure adibidea egun dituzun aseguruekin eta jakin ezazu zenbat aurrez dezakezun BBVA EstarSeguro planean sartzea erabakitzen baduzu.