Zein eragin du scoring-ak mailegua emateko orduan

Scoring-a entitateek dirua emateko bezero seguruenak zein diren zehazteko erabiltzen den sistema da.

Emandako edo ukatutako mailegu bakoitzaren atzean balioztatze-prozesu bat dago, non bankuak gure bezero-profila aztertu duen, hau da, emango digun dirua itzultzeko gure gaitasuna. Prozesu hau ez da apetatsua, eta ordaintzeko ahalmen hobea eta txarragoa duten bezeroak zein diren balioztatzeko erabiltzen da; hortaz, mailegua ematek orduan bankuak bere gain har dezakeen ez ordaintzearen arrskua zehazten du.

Beraz, bezero zehatz bati dirua lagatzearen arriskua ezagutzeko, Espainiako banku gehienek scoring-a erabiltzen dute, parametro objektibo batzuk neurtu eta bakoitzari puntuazio bat ematen dion sistema, zeinaren bitartez bankuak mailegua eman ala ez erabakiko duen eta, zenbait kasutan, maileguari lotutako interes-tasa ere zehazteko erabiltzen den.

Beraz, bezero gisa "ordaintzale on" bati zer eskatzen zaion eta baloratzeko sistema honek nola funtzionatzen duen ezagutzea interesatzen zaizu.

Banner nagusi simulagailu Banner nagusi simulagailu
Aurkitu behar duzun finantzaketa
Kalkulatu zure maileguaren kuota azkar eta erraz.

Zertan datza scoring hori?

Scoring-a estatisitikan oinarritzen den sistema da, eta gure datu pertsonal eta finantzarioetan oinarrituta, eta oso garrantsitzua, gure pareko profila duten beste bezeroen ordainketa-historialetan oinarrituta, ordaintzeko dugun gaitasuna zehazteko. Eta zein datu aztertzen ditu scoring-ak? Hauek dira ohikoenak:

  • Diru-sarreren maila.
  • Bezeroak dituen ondasunak : eraikinak, ibilgailuak.
  • Lotura bankuarekin eta kontratatutako finantza-produktuekin.
  • Lanaren egonkortasuna : antzinatasuna, kontratu mota, eta abar.
  • Lanbidea.
  • Hileko diru-sarrerei dagokionez utzitako dirua.
  • Mailegu eta ordainketen historia.
  • Egoera zibila eta seme-alabak.
  • Adina.

Esate baterako, gure bankuari 10.000 €-ko mailegua eskatzen diogunean, ohikoa da bankuak scoring sistema erabiltzea gure antzeko profila (diru-sarrerak, ondasunak, lanpostua, etab.) duten beste bezero batzuek mailegu horri nola erantzun dioten ikusteko. Honela, bankuak aurretik jakin dezake gure kasuaren antzerako diru-kantitate eta bezero-profil antzerakoa zuten beste bezeroen kasuan zer gertatu den.

Ondorioz, bezero bakoitza bakarra da eta scoring sistemarako funtsezkoa da gure ordainketa historia ere sartzea. Gure zorrak egunera baditugu eta mailegua eskatu dugun bakoitzean arazorik gabe itzuli badugu,ona izango da gure scoring-arentzat; aldiz, atzerapenez betetako historia badugu eta oraindik zorrak baditugu ordaintzeke, gure aurka joango da.

Nolanahi ere, bezero gisa esleitu gaituzten scoring-aren emaitzak mailegua itzultzeko probabilitatea zehazten du, beraz, bankuak mailegua eman ala ez erabakitzeko erabiliko du.

Beraz, gure puntuazioan oinarrituta, erakundeak mailegua eman ahal du, hura ukatu edo, zenbait kasutan, ordainketaren berme gehiago eskatu eta mailegu horretarako baldintzak handitu ahal izango ditu. Eta hor sartzen da maileguaren negoziazioa. Bankuak uste badu eskatzen ari garen diru-kantiatea itzultzeko gaitasuna argi ez dagoela, ordaindu ezean gure zorrari erantzungo dion abal-emaile bat eska dezakeelako; gainera, scoring oso ona ez duten profiletan, maileguari lotutako interesak handiagoak izaten dira (gogoan izan interes gehiago izango direla zenbat eta arrisku handiagoa izan).

Banner zentral simulagailu Banner zentral simulagailu
Ezagutu BBVA maileguen simulagailua
Bidaiatzea, altzari berriak erostea edo zure ikasketak zabaltzea errazagoa da online maileguekin.

Zer egin dezakegu scoring ona lortzeko?

Scoring ona ez da egun batetik bestera lortzen. Enpleguaz eta diru-sarreraz haratago, scoring-ean gure puntuazioa hobetze aldera, oinarrizko da zorrotzak izatea ordainketekin eta bezeroaren historia ahalik eta onena demostratu behar da.

Esan beharrik ere ez dago berantiarren fitxategi batean bagaude, gure scoring-ak oso puntu gutxi izango dituela eta zaila izango dugula mailegua lortzea.

Azkenik, garrantzitsua da scoring sisteman dugun puntuazioak ez duela automatikoki kreditua eman ala ez erabakitzea eragingo, baina emateko orduan bankuak aztertuko duen pisu handiko faktorea izango da.

ERREPIDE kalkulatzen ERREPIDE kalkulatzen
Mailegu - Ere ahal izango luke interesarte Mailegu - Ere ahal izango luke interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Zorren bateratzeak bere abantailak eta eragozpenak nola funtzionatzen duten azaltzen dizugu.
  • Mailegua itzuliko dela ziurtatzeko bankuak duen berme handienetako bat nomina da.
  • Berehalako kredituak zertan datzan eta bat nola lortu dezakegun azaltzen dizugu.
Mailegu - Tresna Mailegu - Tresna

Tresna de mailegu

  • Kalkulatu gure simulagailuarekin behar duzun maileguaren finantzazioaren baldintzak 3 minutu eskasean.
  • Zure hurrengo autoaren finantzazio baldintzak kalkulatzen laguntzen dizugu gure mailegu-simulagailu espezializatuarekin.