Auto elektrikoaren gastuak eta mailegua nola lortu

Azaldu egingo dizugu ibilgailu mota horren inguruan jakin beharreko guztia eta finantzaketa nola lortu bat erosi ahal izan dezazun.

Gaur egun, askok pentsatzen dute epe luzera auto elektrikoa erostea errentagarria den edo ez, izan ere, bere erosketa-prezioa pixka bat handiagoa izan ohi da gasolina edo diesel ibilgailu baten prezioarekin alderatuz. Horien abantaila da aurreztea erregaian eta ingurumenean sortzen duten gutxieneko eragina. Artikulu honetan hitz egingo dizugu auto elektriko baten maileguaren sarreraren eta ibilgailu mota horretara lotutako gastuen inguruan. 

Nahiz eta auto ekologikoaren prezioa, batzuetan, errekuntzako auto batena baino garestiagoa izan, inbertsioak, epe luzera, nahiko errentagarritasun ematen du, izan ere, bateria elektrikoarekin ehun kilometro egitean gasolinazko motor batekin egitean baino bost aldiz merkeagoa izan daiteke. Bost urteren buruan, edo behin 100.000 kilometro gainditu ostean, erabat amortizatzen da hasierako inbertsioa; hortik aurrera jabea aurrezten has daiteke errekuntzako autoaren erabilerarekin alderatuz. Kasuen gehiengoan auto baten erosketak ibilgailua bost urte baino gehiagoz erabiltzeko asmoa berarekin dakarren, auto elektrikoa aukera ezin hobea da.

Banner Superior Coche Banner Superior Coche
Aurkitu zure autoarentzat behar duzun finantzaketa
Kalkulatu zure maileguaren kuota azkar eta erraz.

Gastuak

Horrelako ibilgailu bat erosteko orduan kontuan izan beharreko gastu garrantzitsua da kargatze-puntuaren instalazioaren kostua garajeko plazan, 500 eta 1000 euro artekoa dena. Hala ere, inbertsio horrentzako diru-laguntza eman liteke Estatuak eskaintzen dituen laguntza batzuekin. Familia bakarreko etxebizitzen kasuan, ez da beharrezkoa aipatutako instalazio hori egitea, izan ere, nahikoa izango litzateke 16 ampereko korronte-hargunea kargatzeko kablearekin konektatzea. Dena den, ordainketa hori egin nahi ez bada, hirietan banatutako kargatze-puntuak daude eta, gutxi diren arren, gutxinaka gehiago instalatzen ari dira. 

Bestalde, garrantzitsua da barne hartzea bateriaren prezioa ibilgailuaren kostuan, izan ere, kontzesionario askok baztertu egiten dute. Bateriarik gabeko ibilgailu elektrikoa erosten bada, horren kostua 7000 eurora irits daiteke edo, erosketaren alternatiba gisa, alokatu egin daiteke hilean 100 euro ordainduz, gutxi gorabehera.

Aurrezkia

Hiri askotako erakunde eta udaletxeak martxan jarri dituzte ibilgailu mota horren erosketa bultzatzeko neurriak, eta horrela murrizteko hirigune handietako kutsadura. En municipios como Madrid o Barcelona, el aparcamiento enla zona S.E.R. doakoa da auto elektrikoetarako. Horien gidariek ere okupazio handiko ibilgailuen erreia libreki erabil dezakete — autobus eta bidaiari ugariko autoentzat bideratuta dagoena — nahiz eta autoak bidaiari bakarra izan; horrek abantaila handia suposatzen du hiri handietan puntako orduetan gidatzerako orduan. 

Auto ekologikoa eskuratzeak ere beherapen fiskal batzuk eskaintzen ditu. Matrikulazio-zerga, ibilgailuaren CO2 isurtzeen arabera kalkulatzen dena, askoz merkeagoa izango da edo doakoa ere bai, gutxien kutsatzen duten autoentzat. Bestalde, zirkulazio-zergak % 75 arteko beherapenak izan ditzake ibilgailuaren ezaugarrien arabera.

Ibilgailu ekologikoentzat askoz merkeagoak dira mantentze-gastuak, izan ere, ez dituzte errekuntzako autoek dituzten eta mantentzea eskatzen duten elementuak, hala nola, banaketa-uhalak, iragazkiak, enbragea edo olioa. Horrek guztiak, gutxi gorabehera, % 20eko aurrezkia suposatzen du auto konbentzional baten mantentzearekin alderatuz gero.

Banner Central Coche Banner Central Coche
Ezagutu BBVA maileguen simulagailua
Eskuratu zure auto berria erosteko behar duzun online mailegua.

Auto elektrikoen maileguei buruzko gakoak

Diesel edo gasolinako auto batek baino prezio handiagoa izan dezakenez ibilgailu horrek, kanpoko finantzaketa izatea laguntza handia izan daiteke erosketarako. Horri dagokionez, estatuak diru-laguntza batzuk eskaintzen ditu horien erosketa errazten dutenak. baina gutxi daude eta funtsak nahiko mugatuak dira. 

Banketxe batzuk, kontsumo ekologikoa piztearen garrantziaren jakitun, etorkizuneko jabeen eskura jartzen dituzte auto elektrikoetara bereziki bideratutako maileguak. Mailegu horiek, mailegu ekologiko gisa ezagunak direnak, interes-tasa eta komisio baxuagoa izan ohi dute, baldin badaude, eta horiek ohiko maileguei dagozkienetatik behera egon ohi dira. Hortaz, batzuetan auto elektrikoaren prezioa handiagoa baldin bada errekuntzako autoarena baino, horren finantzaketa merkeagoa gerta dakiguke. merkeagoa. 

Finantzaketa lortzen laguntzeko, BBVAk eskaini egingo dizu auto elektriko baten erosketara bereziki bideratutako mailegu-mota bat, gure BBVA Online auto-maileguak baino baldintza onuragarriagoak dituena. Horrela, lagundu egin nahi diogu ingurumenarekiko kontsumo arduratsuaren aldeko apustua egin nahi duen orori, gure hiriak kutsadura gutxiago izan dezaten lagunduz, mugikortasun ekologikoa sustatzeko eta murrizteko klima-aldaketaren eragina.

CTA Coche CTA Coche
Préstamos - También podría interesarte Préstamos - También podría interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Zorren bateratzeak bere abantailak eta eragozpenak nola funtzionatzen duten azaltzen dizugu.
  • Mailegua itzuliko dela ziurtatzeko bankuak duen berme handienetako bat nomina da.
  • Berehalako kredituak zertan datzan eta bat nola lortu dezakegun azaltzen dizugu.
Préstamos - Herramientas Préstamos - Herramientas

Herramientas de préstamos

  • Kalkulatu gure simulagailuarekin behar duzun maileguaren finantzazioaren baldintzak 3 minutu eskasean.
  • Zure hurrengo autoaren finantzazio baldintzak kalkulatzen laguntzen dizugu gure mailegu-simulagailu espezializatuarekin.