Zer da Toledoko Ituna?

Akordioak Espainiako pentsio-sisteman izandako eragina azaltzen dizugu.
Espainian pentsio-sistema da gizarte-ongizate eta -babes ereduaren funtsezko zutabeetako bat. Urte hauetan zehar, agintari politikoak egitura horren jasangarritasuna arriskuan jar dezaketen erronkei aurre egiten saiatu dira, legeria aldatuz eta haren funtzionamendu egokia bermatzeko neurriak hartuz. 1995ean, bizi-luzetasunaren erronkari begira eta krisi ekonomiko garrantzitsu batekin, Toledoko Ituna eratu zen, alegia Parlamentuko batzorde bat, helburua pentsioen egoera aztertzea eta sistema hobetzeko neurriak proposatzea zuena. Artikulu honetan Toledoko Ituna zertan datzan eta pentsioen orainean eta etorkizunean nolako eragina izan duen kontatzen dizugu.
Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Toledoko Itunaren hastapenak

1995ean pentsio sistemaren ezegonkortasuna ikusita, Espainiako parlamentuko alderdi guztiek Toledoko Ituna eratzea ekarriko zuen akordioa zigilatu zuten. Urte horretan bertan, Itunaren batzordeak dokumentu bat argitaratu zuen, non pentsioen bilakaera eta egoera aztertzen ziren, eta etorkizuneko jasangarritasuna bermatzeko diseinatutako gomendio-multzo bat ezartzen zen. Pentsioen arloan etorkizuneko legediaren eta erreformen oinarriak jartzeaz gain, hasierako 15 gomendio horiek sisteman aldaketa garrantzitsuak ekarri zituzten.

Alde batetik, dokumentuak kotizaziopeko pentsioen (langilearen kotizazioen bidez finantzatuak) eta kotizazio gabeko pentsioen (Estatuko Aurrekontu Orokorren bidez ordainduak) arteko aldeak ezarri zituen. Era berean, erretiroaren adina 65 urtean izaten jarraitu zuen, baina lan-bizitza borondatez luzatzea sustatzea gomendatu zen eta pentsioen erosteko ahalmenari eusteko eskatu zen, kontsumorako prezioen indizea (KPI) oinarritzat hartuta.

Urtebete geroago, Gobernuak eta sindikatu nagusiek hitzarmen bat sinatu zuten, Gizarte Segurantzaren Sistema Finkatzeko eta Arrazionalizatzeko Legeari bide emango ziona. Araudi berri horrek pentsioak kalkulatzeko baliatzen ziren urteen kopurua handitu zuen (8tik 15era), eta Gizarte Segurantzaren Erreserba Funtsa sortzea eragin zuen. Funts hori 2000. urtean eratu zen, ahultasun ekonomikoko garaiei begira baliabideak metatzeko helburuarekin.

Ondorengo erreformak

Eratu ondorengo urteetan, Toledoko Itunaren batzorde parlamentarioak aldizkako bilerak egin zituen, pentsioen egoerari buruzko informazioa eguneratzeko eta unean uneko erronken araberako neurri berriak proposatzeko.

2001ean, enpresaburuen eta sindikatuen laguntzarekin, Gobernuak lege bat bultzatu zuen, 65 urtetik gorako erretiroa sustatzen zuena eta 61 urtetik aurrerako erretiro aurreratua ahalbidetzen zuena. Bi urte geroago, parlamentuko batzordeak beste dokumentu bat argitaratu zuen, gomendioen kopurua 15etik 22ra zabaltzeaz gain, 2007an araudi berri bat onartzea eragin zuena. Horren bidez, pentsioa kalkulatzeko erabilitako benetako kotizazio-egunen kopurua aldatu zen eta erretiro partzialaren muga-adina 61 urtera igo zen.

Toledoko Itunaren ondorioz sortutako erreformen artean, egungo langileen etorkizunari dagokionez garrantzi handiena duenetako bat erretiro-adinaren atzeratze progresiboari buruzko araudia da, zeina 2011n onartu baitzen, 27/2011 Legearen bidez, eta 2027an amaituko baita: halatan, arau honetan ezarritakoaren arabera, erretiroaren adina 67 urtetan ezarriko da, nahiz eta gutxienez 38 urte eta 6 hilabete kotizatu dutenek 65 urterekin erretiroa har dezaketen. Horrez gainera, legeria berriak gehieneko pentsioa (35 urtetik 37 urtera) eskuratzeko eskatzen den kotizazio-aldia eta pentsioa kalkulatzeko kontuan hartzen den urte-kopurua handitzea dakar, 15 urtekoa zena 25 urtean finkaturik geratuko baita 2022an

Azkenean, 2013an, pentsioen errebalorizazio indizea (EI) onartu zen eta horrek pentsioak KPItik bereiztea ekarri zuen, nahiz eta parametro hori baztertu egin den 2018an eta 2019an, berriz ere KPIra itzultzeko, eta jasangarritasun faktore bat ezarri zen, 2023. urtean indarrean egotea espero dena.

Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

Toledoko Itunaren etorkizuna

Toledoko Itunaren batzorde parlamentarioa oraintsu bildu da berriz ere, gaur egungo premiazko arazoetako bati irtenbideak bilatzeko asmoz: Gizarte Segurantzaren Erreserba Funtsaren agortze hurbila Kasu honetan, helburua da sistemaren egonkortasuna zaintzeko finantzaketa-bide alternatiboak bilatzen saiatzea. Oraindik akordiorik lortu ez den arren, proposamenetako batzuk zerga berezi batzuk ezartzea edo lehendik zegoen zerga partida bat erabiltzea jasotzen dute.

Zure erretiroaren etorkizunak kezkatzen bazaitu, BBVAn daukagu konponbidea. Bisitatu bbva.es webgunea eta ezagutu gure pentsio planak, Gizarte Segurantzaren sorospenak osatzeko modu erraz eta seguru bat dira, erretiro lasaiago batez gozatu ahal izan dezazun. Ziurtatu zure etorkizuna BBVArekin.

Pentsioen CTA simulatzailea Pentsioen CTA simulatzailea
Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio planak - Tresnak Pentsio planak - Tresnak

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?