Zein da pentsio-plan baten gehieneko zerga-arinketa?

Ezagutu zenbat aurrez dezakezun PFEZan pentsio-planari esker.

Pentsio planak aurrezki eta inbertsio tresna batzuk dira, langileak behin bizitza aktiboa lagatzen duenean pentsio publikoa erretirorako aurrezki osagarri batekin uztartzeko pentsatua. Produktu mota hau eskaintzen duen abantaila nagusietakoa da alorrean aurretik ezagutza edo esperientzia izan gabe aurrezkia inbertituz ahalik etekin gehiena ateratzeko aukera. Inbertitutako kapitala, izan ere, kudeatzaile talde espezializatu baten esku geratzen da.

Dena dela, pentsio planen alderik erakargarriena, zalantzarik gabe, zerga-tratamendu abantailatsua da: ekarpenek zerga-pizgarriak dituzte, eta PFEZaren zerga-oinarria murrizteko aukera ematen dute. Ondorioz, urtero kopuru garrantzitsua aurrez daiteke errenta-aitorpenean. Artikulu honetan, zure ekarpenei kenkariak nola egin eta pentsio plan baten gehieneko desgrabazioa zein den azaltzen dizugu, egiten duzun inbertsioagatik zerga gutxiago ordaintzen has zaitezen.

Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Pentsio plan baterako urteko ekarpenaren muga

Pentsio planak partaideek egindako kapital-inbertsioan oinarritzen dira. Ekarpen horiek noizean behin edo aldizka egin daitezke, titularraren lehentasunen arabera, eta legez ezarritako muga bati lotuta daude: urtean 8.000 € (lurralde erkidean). Urteko gutxieneko ekarpena, bere aldetik, pentsio plan bakoitzerako ezarritako baldintza berezien arabera dago; edonola ere, zenbateko oso txikiak izan ohi dira, edozein inbertitzaileren eskura izateko modukoak dira.

Muga orokor horiek alde batera utzita, ezarritako gehieneko muga gainditzen duten ekarpenak egiteko aukera dago bi kasutan.

  • Lehenik eta behin, urtean 8.000 € baino gutxiagoko diru-sarrerak jasotzen dituen edo inolako diru-sarrerarik jasotzen ez duen ezkontidea duten pertsonek ekarpenak egin ditzakete euren bikotearen pentsio planera, urtean gehienez 2.500 € arte, edozein izanik ere bere plan propiora zuzendutako inbertsioaren zenbatekoa.
  • Desgaitasuna duten pertsonen kasuan, urtean 24.250 €-ko ekarpena egin dezakete, gehienez, eta horien alde hirugarrenek (desgaitasuna duenarekin hirugarren gradurainoko -hori barne- zuzeneko edo alboko lerroko ahaidetasun-harremana duten pertsonak, eta ezkontidea edo tutoretza- edo harrera-erregimenean bere kargura dutenak) egin ditzaketen ekarpenak 10.000 € arte izan daitezke urtean (beti ere ez bada gainditzen, guztira, 24.250 €-ko muga).

Pentsio planen zerga-kenkariak

Pentsio plan batera egindako ekarpenak urte horretako PFEZaren zerga-oinarrian desgrabatu daitezke zuzen-zuzenean. Modu horretan, zergadunak aukera dauka aitortu beharreko kapitalaren zenbatekoa murrizteko, eta beraz, zerga gutxiago ordaintzeko.

Demagun zergadun batek 25.000 € irabazi dituela azken urtean eta bere pentsio planean 6.000 € sartu dituela. Hasiera batean, PFEZa kalkulatzeko zerga-oinarria 25.000 € litzateke, %24ko zerga-tasarekin lehen 20.500 eurorentzat eta %30eko zerga-tasarekin, berriz, gainerako 4.500 eurorentzat. Beraz, 6.500 € (5.160 € + 1.350 €) ordaindu beharko litzateke zergetan. Nolanahi ere, pentsio planera egindako ekarpenak desgrabatzerakoan zerga-oinarria 19.000 €-raino murriztuko litzateke, guztiak PFEZaren %24ko tramoan direlarik, eta zergetan azkenean ordaindu beharrekoa 4.560 € besterik ez litzateke.

Pentsio planei lotutako zerga-kenkariak legeak ezarritako muga batzuei loturik daude, ekarpenekin egiten den bezala. Halatan, pentsio plan baten gehieneko desgrabazioa hurrengo kopuru hauen gutxienekoari dagokio: urtean 8.000 €, edo laneko eta ekonomia-jardueren etekin garbien %30. Desgrabazio-muga gaindituz gero, soberakina hurrengo 5 ekitaldietako PFEZaren aitorpenera eramateko aukera dago.

Pentsio planetarako ekarpenak PFEZaren urteko aitorpenaren "Zerga-oinarriaren murrizketak" atalean jaso behar dira.

Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

Pentsio planen erreskateko tributazioa

Pentsio planak, oro har, partaideak erretiroa hartu ondoren erreskatatuak izateko pentsatuta daude. Nolanahi ere, beste likidezia eta kontingentzia kasu batzuk aurreikusten dituzte, hala nola iraupen luzeko langabezia, lanerako ezintasunaren mendekotasuna edo gaixotasun larria. Gainera, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, 10 urteko gutxieneko antzinatasuna duten partaidetzak erreskatatzeko aukera egongo da.

Behin erreskate unera iritsitakoan, lortutako funtsak lan-etekin gisa tributatzen dira, eta ekarpenen aurkako efektua sortzen dute. PFEZaren aitorpeneko zerga-oinarrian sartu behar dira, eta horrela handitu egiten da ordaindu beharreko zergen zenbatekoa. Ildo horretan, pentsio planaren titularrek aukera dute kapitala kobraketa bakar batean edo errenta modura erreskatatzeko, kapital osoa aitorpen bakar batean tributatu nahi duten edo tasak hurrengo urteetan zatika ordaindu nahi dituzten erabaki dezaketeelarik.

Kapital gisa erreskatatzen diren 2007. urtearen aurreko partaidetzek %40ko murrizketa dute, baldin erreskatea, 2015. urtetik aurrera, kontingentzia gertatu eta bi zerga-ekitaldi osoko epearen barruan egiten bada. Oro har, hileko errentak izan ohi dira zerga-inpaktu progresiboena duen erreskate modua, hainbat zerga-ekitalditan banatzen da eta.

Oraindik zalantzak badituzu zure pentsio planaren zerga-kenkarien gainean, joan zaitez BBVAra. Bisitatu bbva.es webgunea eta ezagutu gure pentsio planen simulatzailea, zure kapital-ekarpenengatik zergetan zenbat aurreztu ahal duzun kalkula dezakezu horrekin. Gainera, pentsio plan aukera zabala jartzen dizugu eskura, zure ezaugarrietara hobekien egokitzen den produktua aukera dezazun. Planifikatu zure erretiroa BBVArekin.

Pentsioen CTA simulatzailea Pentsioen CTA simulatzailea
Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio planak - Tresnak Pentsio planak - Tresnak

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?