Pentsioen BBVA Institutua, gizartearen zerbitzura

Ezagutu gure Institutuak egiten dituen jarduera guztiak.

Nire Erretiroa, pentsioei eta prebentzio sozialari dagokienez, gizarteak duen ezagutza handitzeko helburuz sortu da. 

Helburu hori burutzeko, Nire Erretiroa Pentsioen BBVA Institutuan abiarazi da, eta bere jarduera-ardatzak honakoetan oinarritzen dira: 

1. pentsio-sistemei eta horien egonkortasunari eta beren prestazioen nahikotasunari eragiten dizkioten gaiei buruzko ikerketan; adibidez, kiris-garaietan kotizazioko diru-sarreren murrizketak, bizi-itxaropena etengabe handitzeagatik eragindako efektuak, etab. 

Horretarako, adituen foro bat dugu, herritartasun ezberdineko aditu independente ezberdinez osatua. Aditu horiek mundu akademikotik eta ikerketa soizioekonomikotik datoz, eta beren lanak Pentsioen BBVA Institutuan topatu daitezke.
Pentsioen BBVA Institutuaren adituen foroa. José Antonio Herce (presidentea), Mercedes Ayuso, Jorge Bravo, Elisa Chuliá, Robert Holzman.

2. Zabalkuntza, herritarren ezagutza hobetzeko asmoz, erabakiak informazioa izanik har ditzaten eta beren bizi-zikloa egoki planifika dezaten.

Gure xedea da edozein pertsonak aukera izatea didaktikoki eta era ulerterrazean eratutako dokumentazioa eta tresnak topatzeko, gai horiei buruzko informazioa lortzeko; alde batera utzita, pertsonaren adina edo aurreko ezagutza edo egoera pertsonala.

Horretarako, Institutuak guztiontzako eskuragarri dauden doako eduki hauek eskaintzen ditu bere webgunearen bitartez:

  • Pentsio publikoari eta plangintza finantzarioari buruzko artikuluak, bideoak eta infografiak, adinaren eta Gizarte Segurantzako kotizazio-araubidearen arabera sailkatuta.
  • Zenbait gauza egiteko aukera ematen duten tresnak, esaterako: etorkizunean Gizarte Segurantzaren aldetik jasoko den pentsioa simulatzeko, pentsio hori osatzeko beharrezkoa den aurrezkia ezagutzeko, erretiro-uneko diru-sarrerak eta gastuak aztertzeko edo pentsio-plan bat erreskatatzeko era egokia ezagutzeko.
  • Online-kontsultako zerbitzuak, pentsio publikoei eta erretirorako aurrezteari buruzko erantzun pertsonalizatuekin.

Pentsioen BBVA Institutua Taldearen Erantzukizun Korporatiboaren parte den ekimen bat da, interes-talde guztientzako balio orekatua eta iraungarria eratu nahi duena; gizarte-egoera ahuleko taldeen haur-hezkuntzarekin, inklusio finantzarioarekin eta ahalduntze sozialarekin lotutako beste ekimen batzuekin batera.

Horren inguruko informazio gehiago duzu www.jubilaciondefuturo.es-en

Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio planak - Tresnak Pentsio planak - Tresnak

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?