Zer da Gizarte Segurantzarekin egindako hitzarmen berezia

Gizarte Segurantzak denbora-tarte jakin bat era osagarrian kotizatzeko aukera eman du, etorkizuneko pentsioa osatzearren.

Lan-karreran kotizazio-hutsuneak dituzten langileek Gizarte Segurantzarekin hitzarmen berezia eta boluntarioa izenpetzeko aukera dute. Horrela, haien kabuz kotizatu ahal izango dute pentsio-maila ziurtatzeko erretiroko unean.

Gizarte Segurantzak indibidualki kotizatzeko aukera ematen du, pentsioa kalkulatzerakoan izan daitezkeen kotizazio-hutsuneak estaltzeko, edo etorkizuneko pentsioa mantentzeko edo hobetzeko. Kotizazio-hutsuneak gerta daitezke desenplegu-egoeran, edo gerta liteke lan-aldaketa baten ondorioz, ordainsari txikiagoa izatea. Horrek eragin negatiboa izan dezake pentsioa kalkulatzean.

Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Gizarte Segurantzarekin egindako hitzarmen bereziak prestazio hauek estaltzen ditu: ezintasun iraunkorra, gaixotasun arruntetik eta laneko istriputik eratorritako heriotza eta biziraupena, erretiroa eta gizarte-zerbitzuak.

Orokorrean Gizarte Segurantzan baja hartu eta erretiroa hartzeko oraindik urte batzuk lan egin behar duten langileek eskatzen dute hitzarmen hori. Kotizatu gabeko urte horiek pentsioaren kalkuluari kalterik eragitea saihesteko, banaka kotizatzeko aukera hartzen dute.

Hitzarmen horri heltzeko ezinbestekoa da gutxieneko kotizazio-aldia egiaztatzea: 1.080 egun Gizarte Segurantzan baja hartu aurreko 12 urteetan.

Noiz komeni da hitzarmenari heltzea

Gizarte Segurantzarekin egindako hitzarmen bereziak zentzua du nagusiki Gizarte Segurantzan baja hartzen duten langileentzat eta azkeneko urteetan base maximoak kotizatu dutenentzat. Kasu honetan, kotizazio-hutsuneek etorkizuneko pentsioaren kalkuluan izango duten inpaktua oso handia da. Ez du hainbesteko zentzurik base minimoak kotizatu direnean, inpaktua txikiagoa baita.

Hitzarmena sinatzeko orduan honakoa kotizatzea hauta daiteke:

  • Langileari dagokion kategoria profesionalaren kotizazioko base maximoa, betiere hori kotizatu badu 24 hilabetez azkeneko bost urteetan.
  • Azkeneko 12 hilabeteetan kotizatu zuen basea.
  • Kotizazioaren base minimoa.
Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

Horrela, esate baterako, base minimoa, 3.642 euro 2016ko kotizazio-baseen arabera, kotizatzen duen lizentziadun kategoriako langile batek 969 euro ordainduko ditu hilero kotizazioak direla medio. Zifra hori sortzen da base maximoari % 28,3 aplikatzean (legearen arabera langileak eta enpresak Gizarte Segurantzari langilearen izenean kotizatzen duten ehunekoa), bai eta 0,94ko koefizientea aplikatuta ere (3.642*0,283*0,94).

Kategoria horretako base minimoak, 1.067,4 euro, kotizatzen dituen langile baten kasua hizpide hartuta, 284 euro ordainduko dizkio Gizarte Segurantzari hilero (1.067,4*0,283*0,94).

Pentsioen CTA simulatzailea Pentsioen CTA simulatzailea
Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio planak - Tresnak Pentsio planak - Tresnak

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?