Pentsioan zenbat kobratuko duzun kalkulatzeko gakoak

Ezagutu zein izan daitekeen zure pentsioaren zenbatekoa eta gaur egungo legeriak eskatzen dituen baldintzak.

Pentsioen egoera eta pentsiodunen erosteko ahalmena gaurkotasun handiko gaiak dira, batez ere azken urteotan, sistema defizitean sartu baita, eta datozen hamarkadetan jorratu beharko diren erronka demografiko garrantzitsuei begira, baby boomaren belaunaldiaren erretiroa, kasurako, gure herrialdearen historiako ugariena.

Toledoko Ituna bezalako akordioak sistemaren egonkortasuna zaintzeko adostasun-mekanismoak diren arren, azken urteotan erreforma parametrikoak sartu dira pentsio-sisteman, erretiro-adinari edo prestazioa kalkulatzeko moduari eragiten diotenak. Nahiz eta ezin den baztertu datozen urteetako etorkizuneko erreformek pentsioen baldintzak beste behin aldatzea, artikulu honek erakusten du gaur egungo legediaren arabera pentsiotik zenbat kobratuko den nola kalkulatu.

Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Funtsezko kontzeptuak: kotizazio-oinarria eta oinarri arautzailea

Egungo legediak funtsezko bi alderdi hartzen ditu kontuan erretiro-kontzeptuan jaso beharreko zenbatekoa kalkulatzeko orduan: kotizazio-oinarria eta oinarri arautzailea. Funtsezko bi elementu dira pentsiodunek jaso behar duten zenbatekoa kalkulatzeko Gizarte Segurantzak erabiltzen duen formularen barruan.

  • Kotizazio-oinarria. Kotizazio-oinarria da erretiroagatiko prestazioak kalkulatzeko erabiltzen den oinarria, azken horien lan-bizitzan langileek eta enpresek Gizarte Segurantzari egiten dizkioten ekarpenetatik abiatuta. Oinarri hori langilearen ordainsari osoaren arabera kalkulatzen da, aparteko orduak eta ordainketak barne harturik. Zenbaketa langilearen urteko guztizko diru-sarrerak batuz egiten da, dietak eta bidaia- edo garraio-gastuak alde batera utzita, eta ateratzen den zenbatekoa hamabi hilekotan zatituz, hau da, aparteko ordainsariak hainbanatuta, halakorik egonez gero. Bestalde, langile autonomoek beren kabuz hauta dezakete kotizatu nahi duten oinarria, baina 47 urtetik aurrera murrizketak dituzte oinarria handitu nahi badute.
  • Oinarri arautzailea. Oinarri arautzaileak langileen erretiroa hartu aurreko urteetako kotizazio-oinarriak hartzen ditu kontuan (kotizazio-aldia). Oinarri arautzailea kalkulatzeko, erretiroaren aurreko urteetako kotizazio-oinarri guztiak batzen dira, eta honela banatzen dira: urte konputagarrien guztizkoa bider 14 (pentsiodunek 14 ordainsari kobratzen dituzte urtean, baina urteko 12 oinarritan bakarrik kotizatzen dute, eta, beraz, doikuntza hori egiten da).
Hala ere, oinarri hori kalkulatzeko kontuan hartzen diren urteen kopurua aldatu egin da Gizarte Segurantzako sistema eguneratzeari, egokitzeari eta modernizatzeari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legeak ezartzen duen pentsioei buruzko araudiaren azken erreformaren ondorioz. Lege hau jarri arte, oinarri arautzailea lan egindako azken 15 urteetan oinarrituta kalkulatzen zen. Lege berriarekin, dena den, pixkanaka gehitzen doa urte konputagarrien kopurua, eta 25era iritsiko da 2022an. 2019an, oinarri arautzailea azken 22 urteetako kotizazioetatik abiatuta kalkulatzen da. Garrantzitsua da kontuan izatea oinarri arautzailea kalkulatzeko kotizazio-oinarriak KPIaren bidez eguneratzen direla, gertaera eragiletik gertuen dauden 24 kotizazio-oinarriak izan ezik, balio nominalaren arabera hartzen baitira.

Erretiro adina, lan egindako urteak eta murrizketa koefizientea

Araudi berriak, gainera, erretiro adinaren igoera progresiboa ezarri du, 2013ra arte indarrean egon den 65 urtetik 67 urtera iritsi arte 2027an. Nolanahi ere, kotizazio-karrera luzeak egiaztatzen dituztenek 65 urterekin eta zigorrik gabe erretiroa hartzen jarrai dezakete; 2027an, gutxienez, 38 urte eta 6 hilabete kotizatuta izan beharko dituzte.
Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

Era berean, oinarri arautzailearen %100eko erretiro-pentsioa jaso ahal izateko, kotizatutako gutxieneko urte kopuru bat ezartzen du, eta 37 urtekoa izango da 2027tik aurrera. Erretiroko kotizaziopeko pentsioa eskuratzeko eskatzen den gutxieneko aldia (15 urtetan dago ezarrita) soilik kotizatu dutenek oinarri arautzailearen %50 jasoko dute. Kotizazio-hilabete gehigarriak ehuneko hori handituz joango dira, 2027an eta hurrengo urteetan kotizatutako 37 urte horiekin %100era iritsi arte. 2019an, oinarri arautzailearen %100era iristeko baldintza ez da hain zorrotza, gutxienez 35 urte eta 6 hilabeteko kotizazioekin lortuko litzateke.

Laburbilduz, urrats hauek egin behar dituzu erretiro pentsioa kalkulatzeko:

  • Kotizazio-oinarriak bildu eta KPIaren bidez eguneratu.
  • Kotizazio-oinarri horietatik abiatuta oinarri arautzailea kalkulatu.
  • Oinarri arautzaile horri Gizarte Segurantzako kotizazio-aldi osoari dagokion ehunekoa aplikatu.

Pentsio plan pribatu bat kontratatzea da Gizarte Segurantzaren pentsioa osatzeko aukera on bat, eta horrek, erretiroa hartu ondoren diru-sarrera gehigarriak emateaz gain, PFEZaren zerga-oinarritik bere ekarpenak kentzeko balio du. BBVAn adin eta inbertsio-profil guztietarako pentsio planak jartzen ditugu zeure eskura. Hurbil zaitez gure bulegoetako batera edo sartu bbva.es webgunean gure pentsio planen abantaila guztiak ezagutzeko eta erretiratzen zarenean zure erosteko ahalmena bermatzeko.

Pentsioen CTA simulatzailea Pentsioen CTA simulatzailea
Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio planak - Tresnak Pentsio planak - Tresnak

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?