Zer aurrezki fiskal dakarte pentsio planek?

Pentsioak, erretirorako bermea izateaz gain, lasaigarri fiskala ere badira lan bizitzan zehar

Espainian, lan bizitzako zerga karga handia da. Adibidez, 2017an, urteko 20.000 €-ko zerga oinarria izanez gero, atxikipen fiskalak % 24koak ziren. Hala ere, bazenekien pentsioan inbertituta murritz dezakezula errenta aitorpenaren zerga oinarria, eta, horrela, zerga gutxiago ordaindu? Artikulu honetan, pentsio planekin lor dezakezun aurrezki fiskalari buruzko xehetasun batzuk ezagutuko dituzu.

Ogasunak aukera ematen dizu zuzenean deskontatzeko errenta aitorpenetik pentsio planetara egindako ekarpenak. Gehienez 8.000 €, edo laneko etekin garbiak edo lanaren eta jarduera ekonomikoen etekin garbien % 30. Errenta aitorpenean, zuzenean zerga oinarritik ken dezakezu inbertitutako dirua, eta onura fiskalak izan ere bai, erretiroan pentsatu duzulako.

Horren harira, pentsio planek sortzen duten aurrezki fiskala ondoriotik haratago doa; esan nahi duguna da zerga oinarria zuzenean murriztea dela onura.

Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa Goi mailako Bannerra Kalkulatu erretiroa
Zure erretirorako aurreztu
Kalkulatu zenbat hobetu duzun pentsio planera ekarpenak egiten.

Horrela funtzionatzen du pentsio planetako aurrezki fiskalak

Errenta aitorpena egitera behartuta dagoen langileak galdera bera egiten dio bere buruari urtero: nola murrtz ditzaket nire gastuak? Aurrezki fiskalak izateko aukera asko daude, baina, zalantzarik gabe, erabakigarria da pentsio planetara egiten diren ekarpenen ondoriozko murrizketa.

Beste hitz batzuetan, Estatuak saritu egiten ditu etorkizuna aurreikusi eta lan bizitzan zehar pentsioa finantzatzen dutenak. Hori dela eta, PFEZaren zerga oinarria zuzenean murriztea onartzen du. Errenta aitorpenean, 400 eta 409 laukien artean jaso daitezke inbertsio horiek, eta zuzenean deskontatzen dira azken zenbatekotik.

Aurrezkia zenbakitan

Oso erraza da pentsio planek zer aurrezki fiskal duten bizkor jakitea. Horretarako, BBVAk tresna erabilgarri bat diseinatu du; interesatuta dagoen edonork erabil dezake, urrats gutxi batzuk eginda, onura fiskal horien zenbateko zehatzak ezagutu ahal izateko.

Desgrabazioen kalkulagailuan, adibidez, klik gutxi batzuk eginda jakin daiteke aurrezkiaren azken eragina, zenbat inbertitu nahi den. Esaterako, plan batean urtean 2.000 € inbertitzen badira (166,6 € hilean), aurrezkia, % 24ko tasa marjinalean (urtean 20.200 € baino gutxiago), 480 €-koa izango litzateke. Hau da, ia hiru hilekoren baliokidea.

Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana Erdi mailako Bannerra Pentsio Plana
Zure beharretara egokitutako pentsio planak.
Ezagutu eskaintzen dizkizugun aukerak

Pentsio plana zuzenean murrizteak nabarmen txikitu ditzake zergak. Kalkulagailu honetan ikus dezakezun bezala, zenbat eta diru gehiago inbertitu planean, orduan eta handiagoa izango da aurrezkia errenta aitorpena egitean. Hau da, pentsio planetan inbertitutako euro bakoitza zergak ordaindu behar dituen kapitaletik kentzen da zuzenean, eta, horrela, zergen azken batura txikiagoa da.

BBVAren pentsio plan ugariek dirua inbertitzeko programa erakargarriak eta malguak eskaintzen dituzte. Ezagutu pentsio planen gure eskaintza gure webgunean, egin zenbakiak gure kalkulagailuan, eta, hurrengo errenta aitorpenetik aurrera, aurrezki fiskala jasoko duzu pentsioan pentsatzeagatik.

Pentsioen CTA simulatzailea Pentsioen CTA simulatzailea
Nire erretiroa Nire erretiroa
BBVA PENTSIOEN Institutuaren lankidetzarekin:
Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke Pentsio planak - Hau ere interesa dakizuke

Honek ere interesatu zaitzake

  • Hauek dira 2018an egindako aldaketak pentsioen eta erretiroa hartzean jasotzen den gehienezko zenbatekoaren inguruan.
  • Hauek dira erretiroa hartu ondoren jasoko duzun pentsioaren prestazioa jakiteko egin beharreko kalkuluak.
  • Hainbat faktorek dute eragina erretiro pentsioen PFEZeko atxikipenean. Aurkitu dagokizun ehunekoa.
Pentsio planak - Tresnak Pentsio planak - Tresnak

Pentsio planei buruzko tresnak

  • Zenbateko pentsio publikoa jasoko duzu erretiroa hartzean? Ezagutu hiru urratsetan.
  • Aurkitu aurrezteko zure beharrei hobeen egokitzen den pentsio-plana, eta hasi etorkizuna planifikatzen.
  • Gure konparatzaileak planen ezaugarri guztiak ezagutzen lagunduko dizu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko.
  • Gure simulatzailearekin, ezagutu jasoko duzun prestazioa erretiroa hartzean.
  • Jakin nahi al duzu zenbat aurrez dezakezun zerga aitorpenean pentsio plan batera ekarpenak eginez gero?