Erabateko itzulerako funtsak

Zer da «erabateko itzulkina»?
Erabateko itzulkineko funtsek errentagarritasun positiboa dute helburu, edozein direla ere merkatuaren baldintzak. Funts horiek ez dute inolako erreferentzia-indizerik jarraitzen; aldiz, haien arrisku-mailara egokitutako errentagarritasunak lortu nahi dituzte, enfasia jarriz kapitalaren babesean. Gainera, ez dutenez loturarik izaten inbertsio tradizionalekin, dibertsifikazio ahalmen handia ekartzen diete inbertsio zorroei.
Banner nagusi kudeatzaile nazioarteko Banner nagusi kudeatzaile nazioarteko
Beste kudeatzaile batzuen funtsak zure eskura
Kontsultatu nazioarteko kudeatzaile onenen funtsak.

Nola egiten dute?

Malgutasun handiarekin: bai inbertsioaren xede diren aktiboei dagokienez (errenta finkoa, errenta aldakorra, dibisak…), bai inbertsio politikei eta kudeaketa estiloei dagokienez: funts horiek etekina atera diezaiekete aktiboei, bai gorakadetan («luze» gisa ezagutzen diren erosketa posizioak hartuz) bai beherakadetan (salmenta posizioak edo «laburrak» hartuz). Gainera, modu intentsiboan erabiltzen dituzte era askotako finantza tresnak (deribatuak, nagusiki) arriskuak kudeatu eta askotariko merkatu inguruneetara ongi egokitzeko.

Erabateko itzulkineko funts mota desberdinak daude?

Erabateko itzulkineko funtsak era askotara sailka daitezke, zer-nolako aktiboetan inbertitzen duten (errenta aldakorra, errenta finkoa, dibisak edo askotariko aktiboak), zer kudeaketa estilo duten (balio erlatiboa edo oportunista), zenbaterainoko esposizioa duten merkatuarekiko (merkatuarekiko neutrala edo direkzionala) edo zer arrisku maila duten (BBVA QFn sailkapen hori dugu gogokoen). Oso ohikoa da, halaber, erabateko itzulkineko funtsak beren kudeaketa estrategia alternatiboaren motaren arabera sailkatuta ikustea («equity market neutral», «long/short equity», «CTA», errenta finkoko eta dibisetako multi estrategia, global macro, etab.).

Erabateko itzulkineko funtsen artean kasuistika era askotakoa denez, oso heterogeneoa da funts unibertso hori eta, ondorioz, askotarikoak dira haien errentagarritasunak ere.
Hala ere, erabateko itzulkineko funts bat balioztatzeko garaian, benetan hau da garrantzitsuena: zer-nolako ahalmena duen bere arrisku mailarekin bat datozen errentagarritasun interesgarriak lortzeko, zer-nolako gaitasuna duen kapitala babesteko, eta zenbaterainoko dibertsifikazio ahalmena duen.

Banner zentral Quality Funds Banner zentral Quality Funds
Aurkitu Quality Funds-ek nabarmendutako funtsak
Ezagutu nazioarteko inbertsio funtsak eta aukeratu zuretzat onena.

Zer inbertsio-estrategia erabiltzen dituzte, nagusiki, erabateko itzulkineko funtsek?

Erabateko itzulkineko funtsek hainbat inbertsio estrategia alternatibo erabiltzen dituzte, eta merkatuarekiko esposizio maila desberdinak ematen dituzte. Hona hemen ohikoenak:

  • «Equity market neutral» (merkatuarekiko neutrala): errenta aldakorrean inbertitzea (akzioak edo deribatuak), erosketa posizioak (luzeak) eta salmenta posizioak (laburrak) hartuz, merkatuarekiko neutrala den eragina lortzeko, eta bi inbertsio mota horien arteko diferentzial garbiaren bidez bilatuz errentagarritasuna (haien berariazko arriskua hartuta), edozein dela ere merkatuaren norabidea (merkatuko arriskua saihestuta).
  • Errenta finkoko eta dibisetako multi estrategia: inbertsio malgu eta dinamikoa egitea, zor subiranoan, errenta finko korporatiboan eta/edo dibisetan, aktibo horien gehiegizko edo gutxiegizko balorazioari etekina ateratzeko asmoz. -«CTA» (commodity trading advisor): sistematikoki inbertitzen da hainbat aktibotan, erosketa posizioak (luze deitutakoak) eta salmenta posizioak (labur deitutakoak) hartuz. Informazio kantitate handia aztertzeko gai diren algoritmo eredu sofistikatuak erabiltzen dira horretarako, joeraren arabera balioa handitzeko aukera handienak dituztenak aukeratzeko asmoz.
  • «Long Short Equity»: dinamikoki inbertitzen da errenta aldakorrean (akzioak edo deribatuak), lehenago bezala erosketa posizioak (luzeak) eta salmenta posizioak (laburrak) hartuz, modu oportunistan, merkatuaren norabideari etekina atera nahian bai gorantz bai beherantz egiten duenean, horrela, merkatuaren goranzko nahiz beheranzko egoeretan lortu ahal izateko errentagarritasuna. «Equity market neutral» estrategiaren aldean, merkatuarekiko esposizio maila da desberdintasun handiena; izan ere, askoz ere nabarmenagoa izaten da kasu honetan (esposizio garbia % 20tik gorakoa edo –% 20tik beherakoa izaten da).

Kontuan hartu behar da:

  • Garrantzitsua da erabateko itzulkineko inbertsioa eta hedge funds delakoak (inbertsio askeko funtsei esaten zaie horrela) ongi bereiztea. Erabateko itzulkineko funtsak Europako UCITS araudiak araupetzen ditu (The Undertakings for Collective Investment in Transferable Securities Directive), inbertitzailearen babeserako hainbat betebehar ezartzen dituen arau esparru bateratuak, eta funts likidoak dira; aldiz, hedge funds delakoetan likidezia baldintzak kaskarragoak dira eta ez daude araudi horren mende.
  • Kudeaketa arriskua: funts mota honetan garrantzi nabarmena hartzen du kudeaketa taldeak; izan ere, haren kalitatearen eta merkatuaren egoera desberdinetara egokitzeko duen gaitasunaren araberakoa izango da funtsaren arrakasta. Askotan «egile funtsak» izaten dira, eta haien bilakaerak lotura estua du kudeatzailearen bilakaerarekin.
Inbertsio-funtsak - Honek ere interesa zaitzake Inbertsio-funtsak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Ikasi zer ezaugarri eta tipologia dituen eta nola deskribatzen den finantza aktibo gisa ezagutzen dena.
  • Inbertsio funtsek nola funtzionatzen duten, eta zure dirua inbertitzeko jakin beharrekoa azaltzen dizugu.
  • Arrisku txikia eta aurrez ezaguna den errentagarritasuna dira errenta finkoko inbertsioaren bi ezaugarri.
Inbertsio-funtsak - Tresnak Inbertsio-funtsak - Tresnak

Inbertsio funtsei buruzko tresnak

  • BBVAren inbertsio-funtsen simulatzaileak aurrezkiekin lor dezakezun errentagarritasuna jakinarazten dizu.
  • Ez dakizu zer inbertsio-funtsa egokitzen den hobekien zure beharretara? Gure alderatzaileak erabaki onena hartzen lagunduko dizu.
  • Aurkitu inbertsio-funts onena aurrezkiak inbertitzeko eta hasi zure dirua errentagarri egiten.
  • Kalkulatu zure errentagarritasuna modu azkar eta errazean eskuragarri duzun kalkulagailuarekin.