Nola hasi inbertsio funtsetan inbertitzen?

Inbertsio funtsetan inbertitzen nola has zaitezkeen azalduko dizugu.

Merkatuan, inbertsio funtsen aukera zabala dago. Bat edo beste aukeratu aurretik, hiru galdera egin behar dizkiozu zeure buruari: zenbat diru inbertituko zenuke? Zenbat denboran? Zer arrisku hartuko zenuke? Hiru aldagai horietan oinarrituta, zure inbertitzaile profila jakin ahal izango duzu.

Jarraian, kontuan izan beharreko alderdirik garrantzitsuenak aipatuko dizkizugu:

Banner nagusi kalkulatzen errentagarritasun Banner nagusi kalkulatzen errentagarritasun
Ateratzen alderdi zure dirura
Aukeratu zure beharretara ongien egokitzen den inbertsio funtsa.

1. Bilatu zure profilera ongien egokitzen den funtsa

Argi baduzu zein den zure inbertitzaile profila, hasi bilatzen profil horretara ongien egokitzen den funtsa.

Hurrengo pausoa interesatzen zaizun funtsaren ezaugarriak ezagutzea da. Funtsaren informazio liburuxkan aurkituko duzu informazioa; bertan, funtsaren inbertsio politika ikusiko duzu, hau da, zer motatako aktiboetan inbertitzen duen funtsak (errenta finkoa, errenta aldakorra, errenta mistoa, bermatua, etab.). Horretaz gain, beste datu batzuk ere aurkituko dituzu liburuxkan, hala nola arrisku eskala eta funtsari lotutako komisioak.

Kontuan hartu behar duzun beste aldagai bat funtsaren errentagarritasun historikoa da. Funts baten baino gehiagoren errentagarritasun historikoak alderatzean, inbertsio politika bera duten funtsak aukeratu behar ditugu beti, hau da, mota bereko aktiboetan inbertitzen duten funtsak. Gainera, gogoan izan iraganeko errentagarritasunek ez dituztela bermatzen etorkizuneko errentagarritasunak.

Baina, nola bilatu inbertsio funtsak? Gaur egun, oso tresna erabilgarriak daude zure premietara ongien egokitzen diren funtsak aurkitzeko. BBVA zure eskura jartzen du bat bilatzaile oso oso de hondo aurkitu ahal duzun hobeto egokitu zure beharretara

2. Kontratatzerakoan


Gehien komeni zaizun funtsa zein den garbi izatean, funtsa merkaturatzen duen erakunde baten bidez kontrata dezakezu. Horretarako, bankuaren bulegoetako batera joan behar duzu, edo, bestela, Internet erabili. Bigarren aukera hori bizkorragoa da, urrats gutxi batzuk besterik ez eta formalizatuta izango baitugu inbertsioa. Kontuan izan, funtsa kontratatu ahal izateko, bankuko bezero izan behar duzula.

Garrantzitsua da inbertsio funtsaren liburuxka irakurtzea, besteak beste, funtsaren inbertsio politika ezagutzeko eta zer komisio dituen jakiteko. Gainera, komeni da inbertsio funtsen fiskalitatea ere ezagutzea.

Banner zentral Banner zentral
Funtsen bilatzailea
Ezagutu BBVAren inbertsio funtsen katalogoa.

3. Zaindu inbertsioa

Inbertsio funts batean edo gehiagotan inbertitu ondoren, adi egon behar duzu, eta inbertsioa etengabe zaindu. Horrek ez du esan nahi egunero begiratu behar duzunik zer bilakaera izaten ari den funtsa, baizik eta hilero edo hiru hilez behin adi egon behar duzula funtsaren martxari. Zaintza lan horretan ia ez da ahaleginik egin behar, aldian-aldian (hiru edo sei hilez behin) funtsaren kudeatzaileak funtsaren bilakaerari buruzko txostenak prestatzen baititu.

Nabarmendu behar da onuragarria dela aurrezki diziplinatuko plan bat izatea. Halakoetan, aldian-aldian (eta ez noizbehinka) egin behar dira ekarpenak inbertsio funtsera. Horrela, aurrezteko unerik onena zein den ikusten uzten ez duten zalantza guztiak uxatzen dira. Epe motzeko merkatuaren gorabeherak alde izan ditzakezu, une eta prezio desberdinetan arindu egiten delako merkatu efektua (igoerak eta beherakadak). Gainera, aldizka aurrezten diziplinatuak izanez gero, ahalegin ekonomikoa askoz ere eramangarriagoa da. Hortaz, aldizka aurreztuz gero, askoz ere errazago, eraginkorrago eta erosoago lortuko dugu gure helburu ekonomikoa etorkizunean. Aldizka kopuru txikiak inbertituz gero, urteen poderioz aurrezkiak handitu egiten direla ikusiko duzu.

Azkenik, esan behar da beti dela interesgarria aurrezkiak inbertsio funts batean baino gehiagotan gordailutzea, dibertsifikazioari esker txikiagotu egiten delako funtsen bat ondo joan ezean dirua galtzeko arriskua. Horretarako, inbertitzaileak berak zuzenean erosi ahal izango ditu, edo, bestela, BBVA Banku Pribatuak eskaintzen duen funtsen zorroak kudeatzeko zerbitzuaren bidez.

ERREPIDE subhome hondo ERREPIDE subhome hondo
Inbertsio funtsa - Ere ahal izango luke interesarte Inbertsio funtsa - Ere ahal izango luke interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Ikasi zer ezaugarri eta tipologia dituen eta nola deskribatzen den finantza aktibo gisa ezagutzen dena.
  • Inbertsio funtsek nola funtzionatzen duten, eta zure dirua inbertitzeko jakin beharrekoa azaltzen dizugu.
  • Arrisku txikia eta aurrez ezaguna den errentagarritasuna dira errenta finkoko inbertsioaren bi ezaugarri.
Inbertsio funtsa - Tresna Inbertsio funtsa - Tresna

Inbertsio funtsei buruzko tresnak

  • BBVAren inbertsio-funtsen simulatzaileak aurrezkiekin lor dezakezun errentagarritasuna jakinarazten dizu.
  • Ez dakizu zer inbertsio-funtsa egokitzen den hobekien zure beharretara? Gure alderatzaileak erabaki onena hartzen lagunduko dizu.
  • Aurkitu inbertsio-funts onena aurrezkiak inbertitzeko eta hasi zure dirua errentagarri egiten.
  • Kalkulatu zure errentagarritasuna modu azkar eta errazean eskuragarri duzun kalkulagailuarekin.