Banku txekeen motak

Badakigu txekeak dirua ordaintzeko/kobratzeko erabil daitezkeela, baina, zer motatakoak daude? Horiek guztiak azalduko dizkizugu.

Pertsona batek (igorlea edo emailea) beste bati (onuraduna edo eramailea) egiten dion dokumentua da txekea. Txekean, eramaileak emailearen bankutik ateratzen duen diru kopurua adierazten da; txeke-liburuxka, beraz, ordainbide bat da. 

Zer motatako txekeak daude? 

Banner Nagusi Txartel Gero Banner Nagusi Txartel Gero
BBVA Después txartela
Atzeratu zure erosketak eta erabili zure eskura dituzun 6.000 kutxazain baino gehiago
  • Eramaileari ordaintzeko txekea: Txeke-liburuxka arruntena da. Txekea bankuan entregatzen duen pertsona da onuraduna, besterik gabe. Hirugarren bati eman dakioke, kobra dezan; horri endosu esaten zaio. Hori dela eta, eramailearentzako txekea arriskutsu samarra izan daiteke; galduz gero, aurkitzen duen edonork kobra dezake.
  • Txeke izenduna: Txeke mota hau da gomendagarriena, seguruagoa baita: onuradun bakarra txekean ageri den pertsona fisiko edo juridikoa da. Agindurako txeke izenduna bada, hirugarren bati kobratzen utzi ahal izango zaio berariaz. Eta agindurakoa ez bada, ezin izango da; hau da, ezin izango da endosatu.

Galdu edo lapurtuz gero arrisku maila murrizteko, lehen aipatutako bi txeke motek modalitate edo kobrantza baldintza hauek izan ditzakete: 

  • Txeke zeharkatua: Txekeak eskudirutan kobratu ezin izatea nahi badugu, zeharkatu egin ditzakegu, txekean bi marra paralelo eginda, bertikalki. Horrela, kontuan soilik abonatu ahal izango da txekea. Horri esker, beti identifikatu ahal izango da kobratzen duen pertsona.
  • Txeke adostua: Txeke honetan, bankua arduratzen da jaulkitzailearen kaudimena bermatzeaz. Txekearekin batera, bankuak hura kobratzea ahalbidetzen duen ziurtagiria ematen du. Aldi berean, erakundeak jaulkitzailearen kontuan atxikitzen du txekearen zenbatekoa, ordainketa bermatzeko.
  • Banku-txekea: Bankuak sinatzen du, eta bera arduratuko da hura ordaintzeaz. Hortaz, bermatuagoa dago kobratzea. Espainiako Bankuaren aurkako txekea bada, hark ordainduko du.
Banner Zentral Txartel Gero Banner Zentral Txartel Gero
Atzeratu zure erosketak Después txartelarekin
BBVAren 6.000 kutxazain baino gehiagotan erabil dezakezu hori
Badira beste txeke mota batzuk ere, baina ez dira batere ohikoak: lehiatilako txekeak (onuradunak sinatutako hartu-agiri modukoak dira, kobratu duela adierazteko) edo bidaiari txekeak (atzerriko dibisan ematen zaizkie beste bitartekari ez bankario batzuei).
ERREPIDE Txartel Gero ERREPIDE Txartel Gero
Kontuak - Honek ere interesa zaitzake Kontuak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Transferentzia baten banku hartzailea identifikatzeko balio dute, prozesuaren segurtasuna bermatzeko.
  • Zure eskura jarri ditugu zenbait funtzionaltasun online, kudeaketak errazteko, zauden tokian zaudela.
  • Transferentzia bat egiteko behar den denbora aldatzen doa. Bankuko eragiketa honek dakarren guztia azaltzen dizugu.
Kontuak - Tresnak Kontuak - Tresnak

Kontuen tresnak