Zenbat denbora behar izaten dute transferientziek diru bihurtzeko?

Ba al dakizu zenbat denbora behar izaten duten transferentziek? Banku eragiketa mota hau zertan datzan azaltzen dizugu

Banku transferentzia bat zera da: eragiketa horren bidez, agindu-emaileak banku erakundeari agintzen dio bere kontutik zenbateko jakin bat bidal diezaiola beste pertsona bati (transferentziaren onuraduna), erakunde berean edo beste batean duen kontu batera. Zer ezaugarri dituzte transferentziek?

  • IBAN kodearen bidez identifikatzen dira; alegia, banku kontu bakoitzak duen alfazenbakizko nazioarteko erreferentzia.
  • Eurotan eta Europar Batasunean, gehienez ere egun baliodun batean ordaintzen dira, banku igorleak bidalketa egindako dataren ondoren.
  • Transferentziek dituzten gastuei dagokienez, bezero bakoitzak bere gain hartzen ditu bere erakundeak aplikatzen dizkion gastuak.
Banner Nagusi Kontu Komisiorik Gabe Banner Nagusi Kontu Komisiorik Gabe

Ezagutu Komisiorik gabeko Online Kontua

Zer ezaugarri dituzte transferentziek?

  • IBAN kodearen bidez identifikatzen dira; alegia, banku kontu bakoitzak duen alfazenbakizko nazioarteko erreferentzia.
  • Eurotan eta Europar Batasunean, gehienez ere egun baliodun batean ordaintzen dira, banku igorleak bidalketa egindako dataren ondoren.
  • Transferentziek dituzten gastuei dagokienez, bezero bakoitzak bere gain hartzen ditu bere erakundeak aplikatzen dizkion gastuak.

Zer motatako transferentziak daude?

Hainbat irizpideren arabera sailka daitezke banku transferentziak.

  • Eremu geografikoaren arabera:
    • Nazionalak: Dirua bidaltzen duena eta jasotzen duena Espainian daudenean.
    • Kanpokoak edo mugaz haraindikoak: Dirua bidaltzen duena Espainian dagoenean, eta jasotzen duena, berriz, beste herrialde batean; edo dirua bidaltzen duena beste herrialde batean, eta jasotzen duena, berriz, Espainian.
  • Betearazpen epearen arabera:
    • Arruntak: dirua jasotzeko ohiko epea dutenak.
    • Premiazkoak: dirua jasotzeko ohikoa baino epe luzeagoa dutenak.

Banku transferentzia espezifikoagoen artean daude funtsak mugitzeko aginduak, erakundeek Espainiako Bankuan darabiltzatenak.

Zenbat denbora behar izaten dute transferientziek diru bihurtzeko?

Transferentzia eurotan bada, eta bi erakundeak (dirua bidaltzen duena eta jasotzen duena) Europar Batasunean badaude:

  • Dirua bidali eta hurrengo egun baliodunean izango duzu transferentziaren dirua kontuan. Erakunde bakoitzak aukeratuko du zer ordutatik aurrera ordainduko diren jasotako aginduak hurrengo egun baliodunean. Hortaz, ordu horretatik aurrera bidaltzen badizute dirua, bi egun geroago jasoko duzu.
  • Transferentzia edo intsuldaketa banku bereko kontuen artean egiten bada, bidali dizuten egun berean jaso dezakezu dirua kontuan.

Eragiketak euroa ez den moneta batean egiten badira, eta bi erakundeak (dirua bidaltzen duena eta jasotzen duena) Europar Batasunean badaude:

  • Lehen adierazitakoa baino epe luzeagoa adostu baduzu zure bankuarekin, epe hori gehienez lau (4) egun baliodunekoa izango da, bankuak agindua jasotzen duenetik hasita.

Edonola ere, itxaron ezin baduzu, eta bizkortasun handiagoa nahi baduzu, funtsak mugitzeko agindua eman dezakezu, eta ordu batzuren buruan jasoko dute dirua, nahiz eta horrek komisio handiagoa duen.

Zer komisio ordaindu behar ditut transferentziak egiteagatik?

Erakunde bakoitzak komisio batzuk edo beste kobratzen ditu transferentziak egiteagatik. Zenbat kobratuko dizuten jakiteko, kontsultatu bankuak transferentziei aplikatzen dizkien komisioen eta gastuen tarifak.  Erakunde batzuek gutxiago kobratzen dute transferentzia Internet bidez egiten bada.
Banner Zentral Ez Batzorde Banner Zentral Ez Batzorde

0 € komisioetan zure kontu eta txartelagatik.

Ezagutu Komisiorik gabeko Online Kontua

Zer da SEPA eremua?

SEPA ingeleseko siglak dira: Single Euro Payments Area (hau da, eurotan ordaintzeko eremu bakarra). Funtsean, Europan ordainketak eurotan egiteko eta jasotzeko lurraldea da, baldintza, eskubide eta betebehar komun batzuk beteta.

Europar Batasuneko 28 estatu kideez gain, Suitza, San Marino, Monako, Islandia, Norvegia eta Liechtenstein ere SEPA eremuaren barruan daude.

Zein da transferentzien araudi nagusia?

  • Ordainketa Zerbitzuen Legea (16/2009 Legea, 2009ko azaroaz geroztik indarrean)
  • EHA/1608/2010 Agindua, ordainketa zerbitzuei aplikatu beharreko informazio baldintzen eta betekizunen gardentasunari buruzkoa.
  • 260/2012 Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, transferentziek bete beharreko betekizun teknikoak biltzen dituena.

Gai honen inguruan zenituen zalantzak argitu izana espero dugu. Nolanahi ere, oraindik ere zalantzarik baduzu, galde iezaguzu; BBVAn zure esanetara gauzkazu.

ERREPIDE Hazte Bezero ERREPIDE Hazte Bezero
Kontu - Tresna Kontu - Tresna

Kontuen tresnak

Honek ere interesatu zaitzake

  • Nahi duzun kontua aukeratu, baldintza orokorrak edo inprimakia bete dira horietako batzuk.
  • Zure eskura jarri ditugu zenbait funtzionaltasun online, kudeaketak errazteko, zauden tokian zaudela.
  • Transferentzia baten banku hartzailea identifikatzeko balio dute, prozesuaren segurtasuna bermatzeko.