50/30/20 aurrezki araua

Ehunekoetan oinarritutako metodo honen inguruko guztia kontatzen dizugu, ezer ez galtzeko eta, era berean, hilero zerbait aurrezteko

50/30/20 aurrezki araua zure hilabeteko diru-sarrerak hartzean eta ehunekoetan zatitzean datza, zure oinarrizko beharrak asetzeko (% 50), nahi duzunean gastatzeko (% 30) eta etorkizunerako aurrezteko (% 20).

Erabilera arrunteko metodo bat da, gero eta gehiago hedatua eta onartua; etorkizunerako aurrezteaz gain hilabeteko gastuen kontabilitatea eraman nahi dutenentzat, eromena ere izan gabe. Finantzen oinarrizko printzipioetako bat gastuak kentzea da, emaitza aurrezkia izango dela. Hau da: gastuak - diru-sarrerak = aurrezkia. 50/30/20 aurrezki arauarekin, terminoen ordena aldatzen da; diru-sarrerei aurrezkia kentzen zaie, eragiketa matematiko honen bidez: diru-sarrera - aurrezki = gastu. Nahiz eta txikikeria iruditu, hasieratik hilabeteko aurrezkiaren ehunekoa kontutan izatera bultzatzen du. Honela, diruaren kopuru hori hasieratik kenduko da, hilero gutxiago gastatuz eta etorkizunerako gehiago metatuz.

Goiko bannerra BBVA Bconomy Goiko bannerra BBVA Bconomy
BBVA Bconomy
Aurrezteko helburu bat jartzen eta hura erdiesten laguntzen digun tresna.

% 50 oinarrizko beharrak asetzeko

Gastuak kontrolatzeko eta aurrezteko orduan, funtsezkoa da oinarrizko beharretan diru-sarreren % 50 baino gehiago ez bideratzea. Nahiz eta ehunekoa handiena izan, batzuentzat ez da adina bizitzeko. Hau maiz gertatu ohi da beharrezkoa dena eta ez dena ezberdintzen ez jakitean.

Soldataren % 50 honela gastatu beharko litzateke:

  • Hipotekaren ordainketa edo alokairua.
  • Etxebizitza baten ohiko gastuak, hala nola argia, ura, komunitatearen kuota, zaborra jasotzea, eta abar.
  • Hilabeteko janaria.
  • Ikastekotan, ikasketen ordainketa edo seme-alabena.
  • Oinetakoak eta jantzia.
  • Garraioa lanera joateko.

Gastu guzti horiek zerbait dute komunean: ezinbestekoak dira gure egunez egunean.

% 20 aurrezkirako

Arauaren zati hau da, ziur aski, mingarriena, gure diru-sarrerak % 20 gutxitzen dituelako. Erosteko ahalmena galtzearen sentsazioa murrizteko, hilero bi gauza egitea komeni da. Lehena, hilekoa jaso eta berehala ehuneko aurrezkia ezartzea da. Honela, lehen hilabetetik, 1.000 € kobratzen baditugu, 800 € izango ditugu zuzenean.

Bigarrena, galera hori hilero onura gisa ikusteko, kendutako % 20 horri dagokion dirua ohikoa ez den kontu batean sartzea da. Esate baterako, interes ona duen aurrezki kontu batean. Horrela, kontu horretako kopurua handitzen doala ikusiko dugu, gehi interesak. Prozesuak % 20 hori baztertzen erraztuko digu etorkizunerako gastuentzat.

Erdiko bannerra Bconomy Erdiko bannerra Bconomy
Hasi aurrezten
BBVA Bconomyrekin, zure gastuak alderatu ahal izango dituzu, eta zure koltxoi finantzarioa sortu.

% 30 beharrezkoak ez diren gastuetarako

50/30/20 arauko azken taldea betetzea gehien gustatuko zaiguna izango da, dudarik gabe. Gure hilabeteko diru-sarreren % 30 egunez eguneko beharrezkoak ez diren gastuetara zuzentzean datza. Beharrezkoak ez diren arren, gure bizi kalitatea hobetzen dute. Kategoria honetan aisialdi jarduera guztiak daude barne: zinemara joan, etxetik kanpo afaldu edo oporretan bidai bat egin.

Kontrolatu zure gastu guztiak eta aurreztu hobeto BBVArekin

Aurrezteko prest baldin bazaude, baina kontuekin gaizki moldatzen bazara, berri onak ditugu zuretzat. Horretarako, BBVAk BBVA Bconomy du, zure mugikorretik gastu guztiak kontrolatzen lagunduko dizun tresna berria.

BBVAren zerbitzu berri honekin, lehen ez zenuen zure diruaren inguruko informazioa izango duzu. Zure gastuak zehatz-mehatz aztertu, nola murriztu jakin eta 50/30/20 araura nola egokitu ikasiko duzu. 

Horrez gain, BBVAren aplikazioan hainbat funtzionaltasun aurkituko dituzu zure finantzak modu efizientean kontrolatzeko. Adididez, txatbot bat du, laguntzaile adimentsu bat edozein zalantza argitzeko edo finantza informazio bat behar baduzu interakzioan aritzeko, modu errazean gainera. Gure erabiltzaileek, batik bat adinekoek, esaten dute benetan baliagarria zaiela, eta haren hizkuntza xehe eta hurbila azpimarratzen dute. Hasi orain zure gastuak kontrolatzearen abantailak aprobetxatzen. Izan ere, zuk zenbat eta gehiago jakin, orduan eta hobeto hautatzen duzu eta gehiago aurrezten duzu.

CTA Bconomy CTA Bconomy
Kontuak - Honek ere interesa zaitzake Kontuak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Transferentzia baten banku hartzailea identifikatzeko balio dute, prozesuaren segurtasuna bermatzeko.
  • Zure eskura jarri ditugu zenbait funtzionaltasun online, kudeaketak errazteko, zauden tokian zaudela.
  • Transferentzia bat egiteko behar den denbora aldatzen doa. Bankuko eragiketa honek dakarren guztia azaltzen dizugu.
Kontuak - Tresnak Kontuak - Tresnak

Kontuen tresnak