Nola egin nomina kontuen arteko konparazioa

Ezagutu zer izan behar duen nomina kontuak probetxu handiena ateratzeko zure diru-sarrerei eta horiengatik saritua izateko

Oso garrantzitsua da bankuko kontu bat izatea. Egunean egunekoa egiteko balio digu: nominan dirua sartu, ordainagiriak helbideratu (argindarra, ura, telefonoa...) edo ohiko diru-sarrerak jaso.

Nolanahi ere, zer izan behar du kontu egoki batek gure nomina sartzeko? Zer bankutan ireki beharko genuke kontua? Ezagutu ezazu eta hasi zure nomina kontuak alderatzen, onena aukeratzeko.

Goiko bannerra Komisiorik gabeko kontuak Goiko bannerra Komisiorik gabeko kontuak

Ezagutu Komisiorik gabeko Online Kontua

Non ireki nomina kontua?

Kontu ezberdin asko daude aukeratzen den bankuaren arabera. Hau orain, erakunde bakoitzak ondo zehaztutako profil bat du eta baldintza eta prestazio oso jakin batzuk, luzarora. Kalitatezkoak direnean, baldintzak erabiltzailearen beharretara hobe egokitzen dira. Horrenbestez, komenigarria da aldez aurretik jakitea. Hau da, nomina kontu bat ireki baino lehen, merezi du eskaintzei begirada bat ematea, eta, alderaketa azkar baten bidez non ireki erabakitzeko.

Zein da banku onena? Hitz xehez esateko, produktu lehiakorrak eta primerako eskaintza bat ematen dizkizuna. Hau da, prestazio bikainak kosturik gabe: kalitatezko aplikazio bat mugikorrerako, azken belaunaldiko ordainketa-tresnekin, eta etorkizunerako laguntza, hipoteka, mailegu... tresnen eskaintzarekin. Laburbilduz, banku ideala izango da primerako finantza-prestazioez gain bizitza erraztuko dizun eskaintza birtual sinesgarria eta praktikoa eskaintzen dizuna.

Zer izan behar du nomina kontu batek?

Gure nomina helbideratzea ordaintzen digun enpresak soldata aldian-aldian kontu batean sartzeko izapidea besterik ez da, ia beti transferentzia baten bidez. Egintza horrek, kontuari erregulartasuna emateaz gain, abantaila erantsi bikainak ekarrri ahal dizkizu; bankuek, izan ere, eskertu egiten dituzte halako helbideratzeak, leialtasuna saritzen duten nomina kontu erakargarriak jarrita.

Hori bai, nola ezagutu eta alderatu nomina kontuak? Hona ideia batzuk:

  • Kontuaren administrazio eta mantentze komisioak: aukera ezberdinak daude komisioei dagokienez.
  • Gozatu zure kontuak online kontrolatzeko azken erremintez: ez onartu web atari aspergarri bat; bilatu aplikazio onena.
  • Pentsa, adibidez, primerako aplikazio batek dituen estra horietan: aplikazioek, kontuak kontsultatzeaz gain, erabilera asko dituzte, beraz, kontuan izan bestelako funtzioak dituen; esaterako, mugikorrarekin ordaintzea edo eskudirua ateratzea, txartela soinean eraman gabe.
  • Kontu bat baino gehiago da: aztertu etorkizunean produktu gehigarri bat kontratatzeko aukera, hala nola, aurrezki plan bat edo hipoteka bat.
  • Ez zaitez konprometitu ez nahi duzunera: eskatu malgutasuna zure kontratuan eta senti zaitez eroso sinatzen duzunarekin.

BBVAren proposamena

Banku gisa, BBVAk erabateko konpromisoa du kalitate onena eskaintzeko.. 6.000tik gora BBVA kutxazainen eta bulego ugariren sareari kalitatezko online eskaintza bat gehitzen zaio, aplikazio aitzindari baten bitartez; horrekin, gure bankua erakunde liderra da banku kudeaketarako azken teknologietan. Hori BBVA App-ari esker da, Europako banka mugikorrean lehena, Forrester aholkularitza konpainiaren arabera.
Erdiko bannerra Komisiorik gabe Erdiko bannerra Komisiorik gabe

0 € komisioetan zure kontu eta txartelagatik.

Ezagutu Komisiorik gabeko Online Kontua

Hori dela eta, BBVAn kontu bat izanda zure mugimenduak kontsulta ditzakezu (ordenagailua, tableta edo mugikorra erabilita), baita ordainketak egin txartela soinean eraman gabe. BBVA App-ak, ildo horretan, azken belaunaldiko erremintetara zuzeneko sarrera eskaintzen dizu, adibidez BBVA SmartPay-ra, zeinarekin arin-arin kudea baititzakezu ordainketak mugikorretik, nonahi zarela ere.

Nominadun kontuak eta nomina gabeko kontuak alderatzen baditugu, ikusten da kontu on batek, malgua izateaz gain, produktu estrak eskaintzen dizkizula eta, gainera, ez dizula ezer kobratzen. Bezero berriei zuzendua den, baldintza eta komisiorik ez duen eta nomina edo ordainagiriak helbideratzera ere behartzen ez duen kontu bat, alegia. Halakoxea da BBVAren Komisiorik Gabeko Online Kontua

Nahiz eta BBVAk ez dien eskatzen bezeroei nomina bat kontu bat irekitzeko, kontua da soldata, hileko edo aldian aldiko diru-sarrerekin baldintza bikainak lor ditzakezula, Va Contigo kontua bezala, 800 €-tik gorako nomina bat helbideratuz komisiorik ez ordaintzeaz gain eskura baitituzu kudeatzaile pertsonal bat eta bere aholkularitza talde osoa eta BBVAren aplikaziotik laguntza jaso ahal izatea.

Balia zaitez kalitatezko erakunde batekin lan egitearen abantailez: zure kontua gakoa izango da hainbat produktutarako: kreditu-lerroak, hipotekak, kreditu txartelak eta abar. Produktu honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, xehetasun gehiago aurki daitezke bbva.es webguneko “Kontuak eta txartelak” atalean. Emaiozu begirada bat, eta lortu merkatuan aurrendari den kontua!

CTA Egin zaitez bezero CTA Egin zaitez bezero
Kontuak - Honek ere interesa zaitzake Kontuak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Transferentzia baten banku hartzailea identifikatzeko balio dute, prozesuaren segurtasuna bermatzeko.
  • Zure eskura jarri ditugu zenbait funtzionaltasun online, kudeaketak errazteko, zauden tokian zaudela.
  • Transferentzia bat egiteko behar den denbora aldatzen doa. Bankuko eragiketa honek dakarren guztia azaltzen dizugu.
Kontuak - Tresnak Kontuak - Tresnak

Kontuen tresnak