Nola erreklama dezakezu amatasuneko PFEZa?

Ezagutu zer urrats egin behar dituzun 2014 eta 2018 artean jasotako amatasuneko PFEZa eskuratzeko
2018ko urrian, Auzitegi Gorenak eman zuen epaiarekin, amatasun-prestazioak PFEZa ordaintzeaz salbuetsi zituen. Horrela, Gizarte Segurantzak ezin izango du kendu zerga etorkizunean eskaintzen dituen prestazioen artetik. Gainera, atxikitako zenbatekoak erreklama daitezke 2014tik aurrera igorritako prestazioetan. Ezagutu neurri honi buruzko xehetasun gehiago eta ezagutu nola erreklamatu amatasuneko PFEZa.
Goiko bannerra Komisiorik gabeko kontuak Goiko bannerra Komisiorik gabeko kontuak

Ezagutu Komisiorik gabeko Online Kontua

Amatasunaren PFEZaren salbuespena; ziurtagiri berria

PFEZa edo Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga Espainiako biztanleen errenta zergapetzen duen zerga da ekitaldi ekonomiko batean (urte bat). Zerga hau progresiboa da; hau da, zenbatekoa jasotako errentaren araberakoa da. Horretarako, bere izaera, eta zergadunaren familia-egoera eta egoera pertsonala hartuko dira kontuan: zenbat eta gehiago irabazi izan, orduan eta handiago izango da ordaindu beharreko PFEZa, bestelako alderdi batzuk kontuan hartuta: karguan dituen pertsona kopurua, egoera zibila...

2018ko urriaren 3an Auzitegi Gorenak emandako epaiak zehaztu zuen haurra jaio eta hurrengo 16 asteengatik emakume langileek jasotzen dituzten Gizarte Segurantzarako diru-laguntzak PFEZa salbuetsita dutela. Ondorioz, hilabete horretatik aurrera, Gizarte Segurantzak PFEZa kentzeari ekin dio amatasun-prestazioetatik. Gainera, ez da beharrezkoa epaiaren aurreko hilabeteetan atxikipenak jasan dituzten zergadunek izapiderik egitea, 2019ko errenta aitorpenean gehituko baitira salbuetsitako errentak eta izandako atxikipenak murriztu ahalko dituzte.

Aurreko urteetako amatasuneko prestazioa

Nahiz eta Auzitegi Gorenaren doktrina 2018an indarrean sartu, Lan Ministerioak jakinarazi du aitortutako prestazioak eta ordainketa fasean daudenak neurri horren menpe daudela. Horrela, haurren bat izan zituzten eta 2014 eta 2015 artean laguntza jaso zuten zergadunek PFEZaren itzulketa eska diezaiokete Zerga Administrazioko Estatu Agentziari aurreko abendutik. 2016an eta 2017an jasotako amatasun-prestazioei lotutako zerga bera 2019ko urtarriletik aurrera eska daiteke.

Nola erreklamatu PFEZa

Nahiz eta itzulketaren erreklamaziorako epea ezberdina izan, 2014 eta 2017 artean laguntza jaso zuren zergadunek jarraitu beharreko prozesua bera da, eta bi modutan aurkez daiteke: telematikoki edo paperean.

Aukeratu duzun aurkezpen-forma gorabehera, prestazioaren hartzaileak berariaz sortu den online inprimakia deskargatzen has daiteke, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren webgunetik (www.agenciatributaria.es). Hortaz, PFEZaren itzulketa erreklamatzen duen zergadunari eskatzen zaio zein urtetan jaso zuen diru-laguntza, baita itzulketa jasotzeko bankuko kontu bat ematea ere. Hauek dira eskatzen diren bi datu bakarrak, eta ez da beharrezkoa Gizarte Segurantzaren ziurtagiririk edo bestelakorik eranstea prestazioa frogatzeko: Zerga Administrazioko Estatuko Agentzia izango da Gizarte Segurantzari beharrezkoa izan daitekeen edozein informazio eskatzearen arduraduna.

Inprimakia aurkeztea aukeratzen dutenek telematikoki (Ogasunak metodo hau gomendatzen du, prozesua bizkortzeko), PFEZaren aitorpenerako eskaintzen diren bide berdinen bidez egingo dute; hau da, Clave PIN sistema, RENO sistema edo ziurtagiri elektronikoa. Inprimakia paperean aurkeztu nahi duten zergadunek Zerga Administrazioko Estatu Agentziako bulegoetan aurkez ditzakete.

Aitatasun-prestazioa

Amatasuneko PFEZaren itzulerarako erreklamazioa ahalbidetzeaz gain, eta nahiz eta Auzitegi Gorenak erreferentzia zuzena ez egin epaian, Ogasuneko Ministerioak horren interpretazio xehatua egin du, aitatasun-prestazioa jaso duten gizonezko zergadunek PFEZa erreklamatzeko aukera izan dezaten. Horretarako, aurretik adierazitako prozedura jarraitu behar dute.

Orain dela hilabete batzuk, Auzitegi Gorenaren ebazpen bati esker, amatasun- eta aitatasun-prestazioen PFEZa erreklama daiteke inprimaki baten bidez. 2014 eta 2018 urteen artean haur bat izan baduzu, atera iezaiozu etekina zerga horren itzulketari.

BBVA ez da artikulu honetako edukiaren egiatasun, zehaztasun, nahikotasun, osotasun edo eguneratzearen erantzulea, BBVAkoa ez diren hirugarrenek landu baitute. Artikulu honek informazio- eta orientazio-balioa du soilik, eta inolaz ere ez da loteslea edo derrigorrezkoa eta ez da eskaintza komertzial bat edo kontratuzko konpromiso bat BBVAren aldetik.

Entropyk sortutakoa. 

Iturriak:

 

CTA Egin zaitez bezero CTA Egin zaitez bezero
Kontuak - Honek ere interesa zaitzake Kontuak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Transferentzia baten banku hartzailea identifikatzeko balio dute, prozesuaren segurtasuna bermatzeko.
  • Zure eskura jarri ditugu zenbait funtzionaltasun online, kudeaketak errazteko, zauden tokian zaudela.
  • Transferentzia bat egiteko behar den denbora aldatzen doa. Bankuko eragiketa honek dakarren guztia azaltzen dizugu.
Kontuak - Tresnak Kontuak - Tresnak

Kontuen tresnak