Nola aurreztu berokuntzan

Aukeratu berokuntza sistema onena, eta jar ezazu dekalogo hau martxan
Hotzaren etorrerarekin, oporrei agur esaten diegu eta eskolara itzultzeari aurre egin behar diogu. Etxeko beste beldur handi bat ere jorratuko dugu: gure etxebizitza berotzeak eskatzen duen faktura. Eguneko une batzuetan, abendutik otsailera batez ere, gure etxebizitzan eroso bizitzeko berokuntza pizteko beharra dugu. Hau ez da luxu bat, behar bat baizik, eta ezin diogu uko egin. Hala ere, badira jarraitu beharreko argibide batzuk berokuntzan aurrezteko.
Goiko bannerra BBVA Bconomy Goiko bannerra BBVA Bconomy
BBVA Bconomy
Aurrezteko helburu bat jartzen eta hura erdiesten laguntzen digun tresna.

Berokuntza sistema aukeratu

Berokuntzan aurrezteko era onenetako bat, zalantzarik gabe, zure etxebizitzako ezaugarrietara hobe egokitzen den sistema aukeratzea da, baita nola erabiltzen dugun ere. Ondorioz, funtsezkoa da sistema horiek ezagutzea, zure erabakia egokia izan dadin.

Fosil erregai bidezko berokuntza

Fosil erregaiak gure herrialdeko etxebizitzetan energia-iturri erabilienetako bat da, eta hiru mota ezberdin daude:

  • Gas naturala: hiri bateko pisuentzat aukera egokia da, bere biltegiratze eta banaketaz kezkatzeko beharrik ez dagoelako.
  • C gasolioa: aukera ona da etxebizitza handiak berotzeko, bere biltegiratzea etxea barruan dauden tankeetan egin behar den arren. Ekintza honek bere arriskua handitzen du, gas naturalarekin alderatuta.
  • Propano gasa: bere bero potentzia altua dela eta, etxe handiak berotzeko perfektua da. Gasolioa ez bezala, tamaina txikiko bonbonetan gorde ahal da. Ondorioz, seguruagoa da.

Berokuntza elektrikoa

Sistema hau oso ohikoa da, instalazio erraza eta merkea duelako, eta mantentzez erraza delako. Hala ere, kontutan izan behar da sistema erabakitzeak ondorio zuzena izango duela argiaren fakturan. Hau da, erabilera ohikoa egoten bada, gaseko berokuntza sistema bat baina garestiagoa izango da.

Berokuntza elektrikoa gomendagarria da eremu beroetan kokatuta dauden etxebizitzentzat; potentzia gutxi erabiltzen eta berotzeko denbora gutxi eskatzen dutenentzat, alegia. Urtean zehar gutxi erabiltzen diren bigarren etxebizitzentzat ere aukera ona da.

Igorle termoelektrikoak

Berokuntza mota hau oliozko erradiadore sistema batean oinarritzen da, eta altzairu berezi batekin blindatutako erresistentzia elektriko bati esker beroa lortzen da. Abantaila nagusienak erradiadore bakoitza independentea dela, eta nahi denean itzali eta piztu daitezkeela dira; behin bero eta itzalita, tenperatura denbora luzez mantentzen da. Hala ere, etxebizitza berotzeko erradiadore asko behar badira, sistema hau garestia izango da.

Ur erradiadore galdara

Espainiako berokuntza sistema hedatuena da. Bere funtzionamendua erregaien erreketaren bidez ura berotzean datza. Normalean gas naturala izaten da, galdara batean eta erradiadoreetara banatzen da. Galdara eraikin osoarentzat edo bakoitzarentzat izan daiteke.

Zoru bero-emailea

Etxebizitzako lurzoru azpian kable elektrikoak edo ur beroko tutuak instalatzean datza. Beroa gorantz hedatzen da, lurzorua berotuz eta giro bero eta atsegina sortuz. Abantaila horiez gain, sistemak berokuntza kontsumoaren % 10-30 aurreztu dezake. Hala ere, hasieran inbertsio handi bat eta instalazio obra konplexua behar du.

Berokuntzan aurrezteko trikimailuen dekalogoa

Zure etxebizitzarako eta erabilerarako egokien den berokuntza sistema ezarri ezin baduzu, ez kezkatu. Badira berokuntzan aurrezteko lagungarri izango zaizkizun hainbat trikimailu, hotza pasa gabe.

1. Erradiadoreak purgatu

Garbitu eta atera zure erradiadoreen haizea, gutxienez urtean behin. Erradiadoreek aire burbuila txikiak metatu ohi dituzte, eta beroaren igarobidea oztopatzen dute. Une onena neguaren hotza iritsi baino lehen da. Honela, erabiltzeko egoera onenean dagoela ziurtatuko duzu. Gure berokuntza sistema purgatzen ez badugu, emaitza berdinarengatik gehiago ordainduko dugu.

2. Tenperatura eroso bat mantendu

Energiaren Dibertsifikazio eta Aurrezterako Institutuaren arabera (IDAE), 21º tenperatura "nahikoa da etxean eroso egoteko". Izan zaitez arrazionala, eta ez zaitez tranpan erori; berokuntza edukitzeak ez du esan nahi zure etxebizitzan abuztua izan behar duenik. Gradu bakoitzeko zure berokuntza gastua % 7 handitzen da.

3. Berokuntza gauetan itzali

Egiaztatua dago berokuntza lo egin baino lehen pare bat orduz piztuta izatea eta esnatu ondoren berriz piztea eraginkorragoa dela gau guztia piztuta izatea baino. Azken aukerak ingurugiroan kalte eragiteko eta gehiago ordaintzeko besterik balio ez du.

4. Termostato programagarriak instalatu

Termostato batekin edo zure erradiadorera gehitutako balbula programagarri batekin zure kontsumoa % 8-13 gutxitu dezakezu.

5. Aireztatu gelak, baina ez behar dena baina gehiago

IDAEren arabera, gure etxebizitza aireztatzeko 10 minutu eskas behar dira, hotza pasa gabe. Leihoak denbora gehiagoz irekita uzten baditugu, berokuntza gehiago erabili beharko dugu, baita gehiago ordaindu ere.

6. Zure etxea ondo isolatu

Isolamendu termikoko sistema on batean inbertitzea berokuntzan aurrezteko modu hobe ezina da: leihoak, ateak, sabaiak eta zoruak. Batzuetan, ez dira lan handiak behar; nahikoa da alfonbrak jartzea, gortina lodiagoak jartzea, edo eguzki izpiak (eta, ondorioz, beroa) xurgatzen dituzten koloreekin margotzea.

7. Erradiadoreak ez estali

Ziur gaude noizbait entzun duzula jendeak berogailuaren gainean arropa hezea jartzen duela, azkarrago lehortzeko. Nahiz eta praktika hedatua izan, ekintza honek beroa etxebizitza guztira zabaltzea eragozten du, eta denbora gehiagoz piztuta mantentzera bultzatzen du.

8. Zure galdararen aldizkako berrikusketak egin

Erradiadoreak purgatzean gertatu bezala, galdara aztertze eta mantentzera denbora edota diru inbertsio bat egitea komeni da, faktura bat iristerakoan aurreztu ahal izateko. Egoera txarreko edo zaharrak diren aparatuak energiaren kudeaketa txarra egiten dute, eta, ondorioz, berokuntzan aurreztea oztopatzen dute.

9. Aprobetxatu eguzkiaren argia

Gure etxebizitzari berokuntzan aurrezteko eta giro atsegina lortzeko modu bat eguzki izpi orduak aprobetxatzea da. Ireki gortinak goizean lanera joan baino lehen eguzkia leihotik sar dadin, eta etxea era naturalean berotu dadin.

10. Itzali gela hutsetako erradiadoreak

Logikoa dirudi, baina ez dago gaizki gogoan izatea. Zure etxebizitzan gutxi erabiltzen duzun gelarik balego, itzali erradiadorea. Bestela, berokuntza piztean, energia erabiltzen ez duzun geletara ere joango da.

Erdiko bannerra Bconomy Erdiko bannerra Bconomy
Hasi aurrezten
BBVA Bconomyrekin, zure gastuak alderatu ahal izango dituzu, eta zure koltxoi finantzarioa sortu.

BBVA Bconomy, aurrezteko zure laguna

BBVA Bconomyrekin, BBVA apparen smartphonentzako funtzionaltasun berria, zure gastuen kontrol zehatza eramango duzu, eta arreta gehiago jarri behar diezun kontsumo ohiturak identifikatuko dituzu. Zure egoera finantzarioa aztertu ahal izango duzu gastuen alderaketaren bidez, zure antzeko profila duten erabiltzaileekin alderatzeko, eta nola aurreztu jakiteko.

Bisitatu bbva.es, informatu zaitez BBVA Bconomy nola erabili, eta has zaitez berokuntzan aurrezten. Gehiago jakitean, hobe erabakitzen duzu.

CTA Bconomy CTA Bconomy
Kontuak - Honek ere interesa zaitzake Kontuak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Transferentzia baten banku hartzailea identifikatzeko balio dute, prozesuaren segurtasuna bermatzeko.
  • Zure eskura jarri ditugu zenbait funtzionaltasun online, kudeaketak errazteko, zauden tokian zaudela.
  • Transferentzia bat egiteko behar den denbora aldatzen doa. Bankuko eragiketa honek dakarren guztia azaltzen dizugu.
Kontuak - Tresnak Kontuak - Tresnak

Kontuen tresnak