Nola aurreztu dirua zailtasunik gabe

Ezagutu nola aurreztu hobe buruhauste handirik gabe

Finantzez aritzean, maiz agertzen den galdera da hau: nola aurreztu dirua? Nola egin zailtasunik gabe? Posible da baliabideak hutsetik lortzea?.

Nahiz eta dirua zerutik ez erori, uste baina gehiago aprobetxatu daiteke. Horretarako, argitasun eta laguntza apur batekin, zailtasun gutxiagorekin aurreztea eta zure xede pentsaezinetara hurbiltzea lortuko duzu.

Goiko bannerra BBVA Bconomy Goiko bannerra BBVA Bconomy
BBVA Bconomy
Aurrezteko helburu bat jartzen eta hura erdiesten laguntzen digun tresna.

Aurrezkia izatez

Dirua era ezberdinetan aurreztu ahal duzu: txerritxo itsulapiko batean sartuz, kontu korronte batean sartuz, aurrezki planak irekiz edo burtsan inbertituz. Konponbide bakoitzak bere abantailak eta desabantailak ditu, noski. Itsulapikoak errentagarritasun gehigarria ez du izango, eta burtsan inbertitzea arriskutsua izan daiteke. Hortaz, aurrezteko era bakoitzaren arabera aukeratu behar da. Edonola ere, nola aurrezten da?.

Aurreztearen inguruko hainbat filosofia daude. Antzina soberan zegoena aurreztu bitartean, gaur egun aurkakoa egiten da, hots, kontu bateko diru-sarreren parte aldez aurretik ateratzea. Horretarako jarduteko era ezberdinak daude; "aurrezteko teknikak" deituko diegu.

Aurrezteko teknika hedatuenak

Sistematikoki aurrezteko, zure diruaren zati bat automatikoki kendu dezakezu beste gastu batzuk burutu baino lehen. Egun ospe handia duten bi eredu daude:

  • 50/30/20 eredua diru-sarrerak hirutan zatitzean datza, eta bakoitza xede baterako erabiltzea. Diru-sarreren % 50arekin – ez gehiago ez gutxiago– eguneko oinarrizko beharrak ase behar dira: alokairua edo hipoteka, mantentze gastuak eta abar. Diru-sarreren % 30 beharrezkoa ez dena baina nahi dugunera zuzendu behar da: aisialdia, kultura, bidaiak, eta abar. Eta % 20, berriz, posible bada aurretik kendua, aurrezteko izan behar da. Aurrezte hori, kasu onenean, beste kontu batean egon behar da.
  • 52. eredua egun hedatzen ari den beste aukera bat da. Bere funtzionamendua urte batek dituen 52 asteen araberakoa da, eta astero handitzen doan kantitate bat aurreztean datza. Kasu sinpleena da: itsulapikoan gauden astearen araberako kopurua sartzean datza: urteko lehen astean 1 € ipiniko dugu, hogeigarrenean 20 €, eta azkenekoan, 52 €. Honela, ia konturatu gabe, urtean 1.378 € aurreztuko dituzu.
Erdiko bannerra Bconomy Erdiko bannerra Bconomy
Hasi aurrezten
BBVA Bconomyrekin, zure gastuak alderatu ahal izango dituzu, eta zure koltxoi finantzarioa sortu.

Aukera horiek bi alternatiba dira; nolanahi ere, haratago joan zaitezke, esaterako, zure diru-sarrerak ahalik eta gehien ustiatuz.

Laburbilduz: zure gastuak kontrolatzeko teknika ezberdinak daude, eta, ondorioz, gehiago aurrezteko. Zorionez, gaur egun ez zara koadernoarekin joan behar edo edonon galdetu; konponbidea zure esku dago, inoiz baino hobeto esanda. Jarraitu irakurtzen, ildo horretan BBVAk eskain diezazkizuken aukera ezberdinak ezagutu ditzazun.

Ezagutzen duzu BBVAren app-a? Android eta iOS-en erabilgarri, munduko banku guztien artean 1. app-a da Forrester aholkularitza konpainiaren arabera. Modu erakargarri eta intuiziozkoan diseinatutako tresna bat da, zeharo erabilerraza. BBVA Bconomy du, beste funtzionaltasun batzuen artean. Horri esker, begirada batean duzu zure diruari buruzko informazio guztia, lehen ez bezala. BBVA Bconomyrekin zure gastuak zehatz-mehatz aztertu, nola murriztu ikasi, eta zure xedeentzako aurrezten ikasiko duzu. Ondorioz, era errazean dirua aurrezteak kezkatzen bazaitu, behar duzun konponbidea hau izan daiteke.

Gainera, deskargatzen baduzu, zenbait lagungarri izango dituzu: besteak beste, txatbot adimendun bat, zuri finantzen berri emateko diseinatuta dagoena; adibidez, zure diru sarrera errepikariak jakinaraziko dizkizu (adibidez, nomina), baita ezohiko gastuak ere (eta egokitzat baduzu, alertak sortu ahal izango dituzu halakoetarako). Laguntzaile pertsonal bat bezala funtzionatzen du, eta, nahi baduzu, aurrezteko tarteak proposatuko dizkizu, zure kontuaren finantza egoera kontuan hartuta. Gaur egun, izan ere, zeure eskura dago aurrezteko antolatzea.

CTA Bconomy CTA Bconomy
Kontuak - Honek ere interesa zaitzake Kontuak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Transferentzia baten banku hartzailea identifikatzeko balio dute, prozesuaren segurtasuna bermatzeko.
  • Zure eskura jarri ditugu zenbait funtzionaltasun online, kudeaketak errazteko, zauden tokian zaudela.
  • Transferentzia bat egiteko behar den denbora aldatzen doa. Bankuko eragiketa honek dakarren guztia azaltzen dizugu.
Kontuak - Tresnak Kontuak - Tresnak

Kontuen tresnak