Honela aldatuko dira fintech konpainiak PSD2 araudiaren ondorioz

Kontsumitzaileentzako balio erantsiko aukera eta zerbitzu gehiago.

Fintech (finance eta technology hitzak gehituta sortutakoa) teknologia berrien bidez zerbitzu finantzarioak eraldatu nahi dituzten enpresei esaten zaie. Haien helburua da bezeroentzat banku zerbitzu irisgarriagoa egitea, egin beharreko prozesuak sinplifikatuta (esaterako, ordainketak eta kobrantzak, edo inbertsioak egitea), eta zeregin horretan asko laguntzen du Internet erabiltzeak. 

Eredu berritzaile bat da, eta, haren eraginez, fintech horiek oso bizkor ari dira hazten. Hala ere, PSD2 araudia aplikatzen denean (irailaren 14tik aurrera) kokatuko dira nahi duten baina orain arte lortu ezin izan duten pribilegiozko posizio horretan.

Banner Nagusi Biometria Banner Nagusi Biometria
Unifikatu zure operatiboa BBVA aplikazioan
Egin ezazu behar duzun guztia mugikorretik, erraz eta eroso.

Izan ere, zuzentarau horrek, online ordainketen segurtasuna hobetzeaz gain, EEEan online ordainketen merkatu bakarra zehaztu ere nahi du. Alor horretan eginkizun garrantzitsua beteko dute fintech konpainiek, ohiko banketxeen tresna berak izango dituztenez. Bezeroak oniritzia ematen badu, banketxeak behartuta daude bezeroen informazioa TPPekin partekatzera. 

Horrek aukera berriak, errazagoak eta erabilgarriagoak, dakarzkio kontsumitzaileari online ordainketak egin ahal izateko, eta, balio erantsiko zerbitzuak eskaintzen dizkie, erabaki finantzario hobeak hartu ahal izateko.

BBVA eta fintech enpresak

Fintech konpainiei dagokienez, BBVA ere PSD2 araudiarekin batera doa. Funtsezko elementuak dira bezeroei zerbitzu hobea eskaintzeko. 

Horregatik, aspaldi ireki genien gure plataforma TPPei eta, orduz geroztik, gure teknologiaz balia daitezke kontsumitzailearentzat balio erantsia duten funtzionaltasunak sortzeko. 

Banner Zentral Biometria Banner Zentral Biometria
Aurkitzen la Banku online de BBVA
Aprobetxatzen guzti las funtzionaltasun zuri eskaintzen eta zuri egiteko aukera emango dute zure operazio eguneroko mugikorretik.
Horri esker, eta aurrea hartzeko gure estrategiarekin batera, bezeroek irtenbide berritzaileak erabili ahal izango dituzte, zeinek bizitza erraztuko baitiete; irtenbide horietako bat Agregazio Zerbitzua da, kontu eta txartel guztiak leku berean izateko. Beste zerbitzu batzuk ere badituzte; besteak beste, mugikorraren bidez txartelak piztea edo itzaltzea; edo Egunerokoa, BBVA aplikazioaren bidez zure ekonomia erraz kontrolatu ahal izateko. Eska al daiteke gehiago?
ERREPIDE Biometria ERREPIDE Biometria