Ia-ia oharkabean aurrezteko programak

Bconomy, Programatu zure kontua eta Aurreikusitako mugimenduak.

Aurrezpenaren munduan, era askotako aurreztaileak daude, ia-ia pertsonak adina. Badira helburua lehenbailehen lortu nahi dutenak, eta horretarako gerrikoa gehiago estutzen dutenak; beste batzuk aurrezki eta gastuaren arteko oreka lortu nahi dute; eta badira zenbait, presarik ez dutenez, aurrezpen helburuak luzatzen dituztenak, egunerokoan diru gehiago izateko. Aurrezteko modu desberdinak dira, baina guztiak bat datoz puntu batean: helburuaren araberakoak dira. Izan ere, ez da gauza bera itsulapikoa etxe bat erosteko, bidaia bat egiteko edo mugikorra eskuratzeko sortzea. 

Baina, mota batekoa nahiz bestelako aukeratu, gauza bat ziurra da: aurrezteko erabiltzen dituzun programei esker errazago lortuko duzu zure helburua, berdin dio antolamendua hobetzeko, gastuak banakatzeko edo aurrezpena automatizatzeko erabiltzen dituzun. Laburbilduz, ia-ia oharkabean aurrezteko aukera emango dizute.

Banner Superior Programatu zure kontua Banner Superior Programatu zure kontua
Aurreztu Programatu zure kontua zerbitzuarekin
Erabili sei arauak, eta lortu zure helburuak bizkor eta erraz.

Zure egunerokoan aurrezteko programak

BBVAn, badakigu kosta egiten dela aurreztea. Badakigu, halaber, hori lortzeko funtsezkoa dela ongi antolatzea. Horregatik, zerbitzu eta funtzionalitate sorta zabala sartu dugu gure aplikazioan, zure finantzak ongi kontrolatuta izan ditzazun. 

Proposatzen dizugun lehenengoa Programatu zure kontua da. Zerbitzu horrekin, nahi duzun kontrola lortzeaz gain, zure aurrezkia automatiza dezakezu, eta egunerokoan kezkak saihestu. Nola? Sei arau horietatik bat edo gehiago aplikatuta (Gutxieneko eta Gehieneko saldoa, Erosketetan biribiltzea, Aurrezkia nominan, Hilabete amaieran eta Aurrekontuetan), erraz. Ez dute inolako komisiorik. 

Gutxieneko eta gehieneko saldoa ezartzeko aukeraren bidez, goiko nahiz beheko muga bat zehaztu dezakezu zure kontu korrontean; muga hori gainditzen bada, egoera berroneratzeko transferentzia bat sortuko da. Lehenengoa zure ohiko aurrezki kontura egiten da, eta bigarrena alderantziz. 

Aurrezkia Nominan, Hilabete amaierako aurrezkia eta Aurrezkia aurrekontuetan arauek antzeko funtzionamendua dute. Puntu bakarrean desberdintzen dira: lehenengoak automatikoki bideratzen du zure soldatatik ehuneko bat, jaso eta berehala; bigarrenak, aldiz, hilabete amaieran kontuan geratzen zaizunaren ehuneko bat; eta azkenekoak, aurrez Bconomy-n sortutako aurrekontuetatik erabili ez duzun dirua. 

Biribilketaren araua mikroaurrezteko modalitate erabilerraza da: zenbateko zehatza ez duen erosketa bat egiten duzun bakoitzean, aurrezpen kontu batera transferituko da euroa osatu arte falta den «diru xehea». Adibidez, 6,50 € balio dituen kamiseta bat erosten baduzu, 7 € osatu arte falta diren 50 zentimoak automatikoki bidaliko dira aurrezteko erabiltzen duzun kontura. 

Programatu zure kontua zerbitzuarekin batera, eta betiere BBVAren aplikazioan, Bconomy duzu: zure gastuak kategoriatan eta azpikategoriatan banatzen dituen tresna bat, errazago jakin dezazun zein murriztu behar dituzun. Zure gastuak eta antzeko ezaugarriak dituzten beste pertsona batzuenak alderatzeko aukera ere ematen du, zureak batez bestekoaren gainetik edo azpitik dauden egiaztatu ahal izan dezazun. 

Azkenik, Aurreikusitako mugimenduak zerbitzua duzu: hurrengo bi hilabeteetan izango dituzun diru sarreren eta gastuen zenbatespena erakusten dizu, eta horrela erabaki egokiak har ditzakezu, gastuei aurrea hartzeko denbora izango duzulako.

Banner Centro Programatu zure kontua Banner Centro Programatu zure kontua
BBVA Helburuak kontua
Zure aurrezpen helburuak lortzen laguntzen dizun kontua.

Aurrezteko kontua

Aurrezteko programek, betiere, zeregin zail hori lortzeko bultzadatxo bat ematen dute. Baina, horietaz aparte, pixkanaka aurrezkiak transferitzeko kontu bat izatea ere garrantzitsua da. 

BBVAn, aurrezteko soilik sortu den kontu bat dugu: BBVA Helburuak kontua. Ireki orduko, lehenik eta behin, honako hauek adierazi beharko dituzu: zer aurrezpen helburu lortu nahi duzun, zure ustez zenbat denbora beharko duzun hori lortzeko, eta zenbat aurreztu nahi duzun. Jarraibide horietan oinarrituta, aurrezkiaren eboluzioaren jakinarazpenak bidaltzen dizkizu, une oro jakinaren gainean egon zaitezen. Eta, jakina, ez du komisiorik.

CTA Programatu zure kontua CTA Programatu zure kontua