Honelakoa da Programatu zure kontua

Zure kontua kontrolpean edukitzen lagunduko dizun tresna.

Kontuak kontrolatzea ez da beti erraza izaten. Horregatik, BBVAk Programatu zure kontua eskaintzen dizu: zure kontuak automatikoki kudeatzen lagunduko dizuten arau erraz batzuez osatutako zerbitzu bat. Hala, ez duzu beti gainean egon beharko.

Zerbitzuari esker, gutxieneko edo gehieneko saldo bat ezar daiteke (ezustekorik ez izateko), zordunketa txartelarekin egindako ordainketak biribildu daitezke, eta jarraibide batzuk zehaztu daitezke aurrekontuen, nominaren edo hilabete amaierako saldoaren bitartez aurrezteko. Guztia gure aplikazioa erabiliz, eta zuretzat kosturik gabe.

Banner Superior Programatu zure kontua Banner Superior Programatu zure kontua
Aurreztu Programatu zure kontua zerbitzuarekin
Erabili sei arauak, eta lortu zure helburuak bizkor eta erraz.

Zer funtzionaltasun ditu?

  • Gutxieneko saldoa: eta kontuari maiz begiratzen ez dioten horietakoa bazara, baliteke zure zordunketa guztiak batuta zure saldoa baxuegia izatea, edo are zorpekoak ere izatea. Aukera horren bitartez, muga bat ezar dezakezu zure kontuetan, finkatutako kopurutik behera egin ez dezan. Eta, hala bada, bigarren kontutik kopuru bat intsuldatzen da (aurrez ezarritakoa, eta saldoa badu soilik), arauan finkatutako muga inoiz gainditu ez dadin.
  • Gehieneko saldoa: aurrekoaren antzekoa da, baina alderantziz egiten du ordainketa; hau da, zure kontuetako batean gehieneko saldorako muga bat ezartzen duzunean, kopuru horren gainetik dagoen dirua zuzenean joango da beste kontura. Hortaz, errazago aurreztu ahal izango duzu, soberako dirua ez delako zure gastuen kontuan egongo.
  • Erosketetan biribiltzea: oso tresna erabilgarria da aurreztu nahi baduzu, zordunketa txartelarekin egiten dituzun erosketak ordaintzean mikroaurrezteko aukera ematen dizulako. Prozesua oso erraza da: zordunketa txartelarekin egiten duzun erosketa bakoitzeko, aurrezteko aukeratzen duzun kontura bidaliko da hurrengo euroa osatu arte falta den kopurua. Adibidez, 14,75 euroko erosketa ordaintzen baduzu supermerkatu batean, zuzenean aurrezki kontu horretara joango dira 15 eurora arte falta diren 25 zentimoak.
  • Aurrezkia nominan: funtzionaltasun honekin automatikoki intsulda dezakezu zure soldataren edo pentsioaren zati bat beste kontu batera, jaso eta berehala. Horrela, dirua zure kontu korrontean ikusten ez baduzu, errazago aurreztu ahal izango duzu.
Banner Centro Programatu zure kontua Banner Centro Programatu zure kontua
BBVA Helburuak kontua
Zure aurrezpen helburuak lortzen laguntzen dizun kontua.
  • Hilabete amaierako aurrezkia: aurrekoarekin antza handia du, baina, hilabete hasieran aplikatu ordez, hilabete amaieran programatzen da. Hari esker pasiboki gehitu ditzakezu zure aurrezkiak, hilabete amaieran kontuan duzun saldoaren ehuneko bat beste kontu batera bidaliz. Hori guztia automatikoki, eta kezkatu beharrik gabe.
  • Aurrezkia aurrekontuetan: BBVAren aplikazioan eskura duzun Bconomy-ren bitartez, aurrekontu multzo bat sor dezakezu, zure dirua hobeto antolatzen lagundu diezazuten. Programatu zure kontua apur bat harago doa; izan ere, beste kontu batera bidal dezakezu zure aurrekontuetan sobera geratu den dirua. Hala, automatikoki, ia-ia oharkabean handitu dezakezu aurrezki kontua.
CTA Programatu zure kontua CTA Programatu zure kontua