Itsulapiko digital batekin dirua aurreztea

Programatu zure kontua zerbitzuko arauekin, errazagoa da.

Gogoan duzu nola, garai batean, pezetaz pezeta «dirutza» aurrezten genuen? Nola igandetan pagarekin betetzen genuen itsulapikoa, ondoren hainbeste nahi genuen hori erosi ahal izateko? Gehienok egin izan ditugu halakoak, eta, gaur egun, egintza horien prozesua eguneratu da, «itsulapiko digitala» lortzeko bide berriak ematen dituen teknologiari esker. 

Baina, zer da itsulapiko digitala? Gehienetan, aurrezteko soilik erabiltzen den komisiorik gabeko kontu batez ari gara. BBVAn BBVA Helburuak kontua izena jarri diogu. Kontu hori bbva.es webgunearen edo BBVA aplikazioaren bitartez soilik sortu daiteke, eta oso funtzionamendu erraza du: irekitzean, izena jarri, zenbat diru aurreztu nahi duzun esan, eta zenbateko hori zer egunetarako bildu nahi duzun adierazi behar duzu. Prozesu horretan, kontuak berak jakinarazpen batzuk bidaliko dizkizu, beti jakin dezazun aurrezkiak zer bilakaera duen. Hainbat aurrezpen helburu erraz-erraz sortzeko modu ona da. Txikitan bezala.

Banner Superior Programatu zure kontua Banner Superior Programatu zure kontua
Aurreztu Programatu zure kontua zerbitzuarekin
Erabili sei arauak, eta lortu zure helburuak bizkor eta erraz.

Nola betetzen da itsulapiko digitala?

BBVAn zenbait tresna ditugu apurka-apurka itsulapiko digital hori betetzeko. Praktikoena? Programatu zure kontua, gehienbat aurrezteko pentsatutako arau batzuez osatutako zerbitzua. 

Betiko itsulapikoarekin antza gehien duena Biribiltze araua da. Mikroaurrezpenean oinarrituta, aukera ematen du, zordunketa txartelarekin dezimalak dituen erosketa bat egitean, euroa osatu arteko zentimoak beste kontu batera bidaltzeko, aurreztu ahal izan dadin. Esate baterako: 10,30 €-ko erosketa bat egiten baduzu, 11 € osatu arte falta diren 70 zentimoak eramango ditu teknika horrek itsulapiko digitalera. 

Horrez gain, Hilabete amaierako aurrezkia, Aurrezki aurrekontuetan eta Aurrezkia nominan arauak dituzu. Lehenengoak automatikoki itsulapiko digitalera bidaltzen du zure aurrezkiaren ehuneko bat (hileko diru sarrerei gastuak kendu ondoren geratzen dena da aurrezkia); bigarrenak prozedura bera egiten du, baina Bconomy-rekin sortutako aurrekontuetatik sobera geratu dena harturik oinarri; eta hirugarrenak sartu berri den nominarekin egiten du hori.

Amaitzeko, kontuan Gehieneko saldoa markatzeko aukera duzu; hala, muga hori gainditzen bada, aurrezki kontu batera bidaliko da gaindikina. 

Ikus dezakezun bezala, teknologia gure bizitzara iritsi denetik, errazagoa da aurreztea. Horregatik, itsulapikoa sortzea erabaki baduzu, digitalak abantaila ugari ditu tradizionalaren aldean.

Banner Centro Programatu zure kontua Banner Centro Programatu zure kontua
BBVA Helburuak kontua
Zure aurrezpen helburuak lortzen laguntzen dizun kontua.

Zer baldintza ditu?

Errazago aurrezteko pentsatutako kontua denez, ez du komisiorik. Hain zuzen ere, kontu honetan, ezin dituzu helbideratu soldata, diru sarrerak edo ordainagiriak. Ez du lotutako txartelik ezta ere.
CTA Programatu zure kontua CTA Programatu zure kontua