Nola kontrolatu hileko gastuak

Aurrezteko aholkuak.

Teknologia berriei esker, egunetik egunera errazagoa da zure hileko gastuak kontrolpean edukitzea. Mugikorrean instalatzen dituzun aplikazioek zenbait funtzionaltasun dituzte halako helburuak errazago lortzeko, baina, horrez gain, antolamendu ona eta borondate indarra eduki behar dituzu zure helburua lortzeko. 

Artikulu hau irakurtzen ari bazara, zure ekonomia hobeto kudeatu nahi duzulako eta hil amaierara iristean diru sarreren zati bat gorde nahi duzulako da. BBVAk aholku hauek ematen dizkizu hori lortzeko.

Banner Superior Programatu zure kontua Banner Superior Programatu zure kontua
Aurreztu Programatu zure kontua zerbitzuarekin
Erabili sei arauak, eta lortu zure helburuak bizkor eta erraz.

Garrantzitsuena ongi antolatzea da

Aurrez esan dugun bezala, ongi antolatuta egotea da zure hileko gastuak kontrolatzeko gainditu behar duzun lehenengo erronka. Horretarako, zure beharretara egokitzen den aurrekontu bat sortzea da onena, zer erritmotan aurreztu behar duzun une oro erakutsiko dizuna. Egin aurretik, banakatu zure diru sarrerak eta gastu finkoak ere, hil amaieran gutxi gorabehera zenbat diru aurreztu dezakezun jakiteko. 

Laguntzarik behar baduzu, eginkizun hori erraztuko dizuten zenbait eredu dituzu aurrezteko; adibidez, 50/30/20 izenez ezagutzen dena. Proportzioen arau batean oinarrituta ezartzen da, honela: diru sarreren % 50 gastu finkoetarako erabiltzen da, % 30 gastu pertsonaletarako, eta % 20 aurrezteko. Metodo erraza da, hasiera batean, eta gastu bakoitza zer ataletan sartu behar den zehazteko garaian iristen da zailtasun bakarra. Hasi aurretik nahitaez egin behar duzun urrats bat da. 

Erabiltzen hasi nahi duzu? BBVAk Bconomy du, zure gastuak nola banatzen diren eta 50/30/20 arauari nola egokitzen zaizkion erakusten dizun funtzionalitatea. Horrez gain, Programatu zure kontua zerbitzua du, eta haren bitartez errazagoa izango duzu % 20 aurreztea, dituen 6 funtzionaltasunen bitartez; kasu zehatz honetarako, Aurrezkia nominan, Hilabete amaierako aurrezkia eta Aurrezkia aurrekontuetan nabarmendu daitezke.

Aurrezteko aholkuak

Erosi behar duzuna soilik: beharrik gabeko ordainketek kalte egiten diote zure kontuaren guztizko saldoari. Pentsatu gabe eskuratzen dituzun produktuei eta zerbitzuei buruz ari gara; zure ekonomia saneatu nahi baduzu, halakoak baztertu behar dituzu. Nola egin dezakezu? Edozer erosi aurretik, utzi denbora bat igarotzen. Hori igarotakoan, oraindik ez baduzu erabakirik hartu, behar ez duzun seinale. 

Bilatu eskaintza onenak: Interneti esker errazago aurki dezakezu bilatzen duzun kalitate/prezio erlazioa, baita deskontu onenak ere, are gehiago konparatzaileak erabiltzen badituzu. Bertute hori akats bihur daiteke kontuz ez bazabiltza; izan ere, prezioen beherakada oso deigarria bada, beharrik gabeko produktuak erostera eraman zaitzake. 

Banner Centro Programatu zure kontua Banner Centro Programatu zure kontua
BBVA Helburuak kontua
Zure aurrezpen helburuak lortzen laguntzen dizun kontua.

Minimizatu etxeko hileko gastuak: ekintza erraz batzuk eginez lor dezakezu, adibidez, erabiltzen ez dituzunean argia edo telebista itzaliz. Horrez gain, kontsumo txikiko joerara batu zaitezke, bonbilla zaharrak LED batzuekin ordezkatuz, edo zure etxetresna elektrikoak A klaseko batzuekin aldatuz. Argindarraren faktura asko jaisten dela ikusiko duzu.

Gorde aparteko diru sarrerak: horrela, aurre egin ahal izango diezu etorkizunean suerta litezkeen ezustekoei, hasiera batean aurrezteko finkatu zenuen erritmoa eten gabe. Eta, ez baduzu gastu gehigarririk, bizkorrago haziko da zure aurrezkien koltxoia. 

Egin erosketaren zerrenda: ohiko akatsa da zer behar dugun jakin gabe joatea supermerkatura, eta nabarmen handitzen du guztira ordaindu behar den zenbatekoa.

CTA Programatu zure kontua CTA Programatu zure kontua