Dirua aurrezten jakiteko aholkuak

Zure «koltxoi» finantzarioa errazten duten ereduak eta tresnak.

Dirua aurreztea ez da erraza. Horregatik, zure helburua itsulapikoa betetzea bada, ongi antolatu behar duzu zure burua, zeregin errazagoa izan dadin. Horrek esan nahi du zure diru sarrerak eta gastu finkoak jakin, aurrezteko helburua finkatu, eta, batez ere, zenbait sakrifizio egiteko prest egon behar duzula. Zure mugen jabe ere izan behar duzu, eta aurrezteko helburu hori erabakitzean errealista izan

Baina, batez ere, argi eduki behar dugu zergatik aurrezten ari garen, egin beharreko ahalegina motibazio bihurtu dadin. Gainera, horrek erabakiko du hilean zenbat aurreztu behar duzun eta zure aurrekontua zenbateraino doitu dezakezun. Izan ere, ez da gauza bera etxea erosteko, bidaian joateko edo erretiratzeko aurreztea. 

Hori horrela, dirua kudeatzeko eta nahi duzun aurrezkia lortzeko oso lagungarriak izan daitezkeen eredu eta tresna batzuk erakutsiko dizkizugu artikulu honetan.

Banner Superior Programatu zure kontua Banner Superior Programatu zure kontua
Aurreztu Programatu zure kontua zerbitzuarekin
Erabili sei arauak, eta lortu zure helburuak bizkor eta erraz.

Kudeatu zure ekonomia modu erraz eta sinplean

Izan dezakezun aliatu onenetako bat 50/30/20 eredua da. Erabiltzeko erraza da eta, gainera, gastuak antolatzen eta gehiago aurrezten laguntzen dizu. 

Oinarrian duen arauaren arabera, diru sarreren % 50 gastu finkoetarako erabiltzen da; % 30, gastu pertsonaletarako; eta % 20, aurrezteko. Zailtasun nagusia, gehienetan, partida bakoitzean zer sartzen den ongi zehaztea da; hasi aurretik egin behar duzu hori, eta ahaleginak egin behar dituzu hori beti betetzeko.

Automatizatu aurrezpena

Aurreztea gogoan izan beharreko gastutzat hartzea, betiere, lagungarria da zure helburua betetzeko. Baita helburua lortzeko prozesuak automatizatzea ere, ez zarenez horiez kezkatu beharko. Zuk ezertaz kezkatu beharrik gabe, dirua zure kontu korrontetik aurrezki kontu batera bidaltzen duten arau batzuk sortzean datza. Beraz, 50/30/20 eredua aurrezteko metodo ona dela iruditu bazaizu, % 20 hori automatizatu daiteke. 

BBVAren Programatu zure kontua zerbitzu esklusiboarekin, hilero automatikoki intsuldatu dezakezu kopuru finko bat, zure soldatatik, hilaren amaieran duzun saldotik nahiz aurrekontuan sobera geratu denetik, beste funtzionaltasun askoren artean.

Kontrolatu gastu finkoak

Egunero berrikusi behar dituzu zure gastu finkoak. Beraz, zure aurrekontua eskuan duzula, inbertitzen duzunaren argazki moduko bat atera dezakezu, eta dauzkazun zerbitzu guztiak mantentzea merezi duen pentsatu edo, aldiz, bat edo beste baztertu behar den. Online konparatzaileak oso lagungarriak dira halakoetan, kalitate eta prezio arteko erlazio onena aurkitzeko gai baitira. Horregatik, eta edozein erosketa egin aurretik, nabigatu Interneten zure kostuak nabarmen murriztu ditzaketen eskaintza horien bila. 

Gastuak kontrolatzen laguntzeko, BBVAk Alderatu tresna du. Baliabide horrek inguruan dituzun antzeko pertsonekin konparatzen zaitu, eta emaitza erakusten dizu; zehazki, zurearen antzeko adina, soldata maila eta posta kodea dutenekin alderatzen zaitu. Datu horiei esker, jakin dezakezu alor bakoitzean gastatzen duzuna batez bestekoaren gainetik edo azpitik dagoen eta, hala bada, konponbiderik jarri behar duzun.

Baita pertsonalak ere

Gastu pertsonalek ere eragina dute gure ekonomian. Hortaz, aurreztea hartu baduzu helburutzat, garrantzitsua da, adibidez, beharrezkoak diren erosketak eta beharrik gabekoak bereiztea. Bada lagun diezazukeen trikimailu erraz bat: ordaindu aurretik, utzi ordu batzuk igarotzen, objektu hori egiaz behar duzun hausnartzeko. Denbora horretan ez bazara argitu, agian behar ez duzun seinale izango da. 

Oraindik ere zalantzak badituzu, BBVAk Nire egunerokoa jartzen du zure eskura, dirua beti kontrolpean eduki ahal izateko funtzionaltasun bat. Oso intuitiboa eta erabilerraza da, eta zure diru sarrerak eta gastuak kategoriatan ordenatuta ikusteko aukera ematen dizu, zure dirua zertan erabiltzen duzun jakin dezazun. Beharrik gabeko gastuak zein diren jakitea errazten dizu, halaber, eta hala errazagoa da horiek kentzea edo murriztea ere.

Banner Centro Programatu zure kontua Banner Centro Programatu zure kontua
BBVA Helburuak kontua
Zure aurrezpen helburuak lortzen laguntzen dizun kontua.

Non gorde aurrezkiak?

Aurrezteko helburuari aurre egin behar diozunean, garrantzitsua da kontu korrontetik ateratzen joatea, aurrezki horiek gastatzeko dirutzat ez hartzeko. BBVAk xede horretarako pentsatutako kontu bat du zuretzat: BBVA Helburuak kontua

Ireki orduko, izena jarri behar diozu, eta zenbat diru aurreztu nahi duzun eta helburua zer egunetarako lortu nahi duzun idatzi. Kontuak berak alerta batzuk sortzen ditu zure helburuen bilakaeraren berri emateko; hala, beti egongo zara jakinaren gainean. Noizbait aurreztutako dirua behar baduzu, berehala eskuratu ahal izango duzu.

CTA Programatu zure kontua CTA Programatu zure kontua