Dirua bizkor eta zailtasunik gabe aurrezteko aholkuak

Bizkor aurreztea erraza da nola baldin badakizu.

Soldata jaso, eta helburu berriari ekiten diozu: aurreztea. Dena dela, zaila da diru kopuru handia bizkor biltzea, horrek konplikaziorik sortu gabe. Zifrek berretsi egiten dute: espainiarren aurrezpen tasak gutxieneko historikoa jo zuen 2018an. Aldi horretan, Espainiako familia ugarik erabili zituzten errentak krisialdiko urte latzenetan erosi ezin zituzten ondasunak eskuratzeko, eta ez zuten ezer gorde etorkizunerako (ez hurbilerako, ez urrunerako). Alde ona? 2019an joera hori berroneratuko dela kalkulatzen da. 

Alde batera utzita hori, egia esan, pentsa baino errazagoa da aurreztea. Nahikoa da helburu hori finkatzea, ongi antolatzea, eta zein garrantzitsua den jakitea. BBVAn lagundu egin nahi dizugu, eta hortaz, dirua bizkor aurrezteko aholku hauek ematen dizkizugu. Har itzazu gogoan!

Banner Superior Programatu zure kontua Banner Superior Programatu zure kontua
Aurreztu Programatu zure kontua zerbitzuarekin
Erabili sei arauak, eta lortu zure helburuak bizkor eta erraz.

Normalean, hil amaierara arte itxaroten da hasteko. Ez da aukera baztergarria, inondik ere, baina aurrezteko erritmoa moteldu dezake (batez ere, itsulapikoa lehenbailehen bete nahi baduzu). Horregatik, eta kasu horretan soilik, errazagoa izango da hilabete hasieran egiten baduzu (edo nomina kobratzen duzun egunean bertan). 

Hasteko, dirua intsuldatzeko bigarren kontu bat izan behar duzu. Hala, bada, has zaitez ehuneko txiki batekin (adibidez, % 5), eta aurrerago, zure egoera ekonomikoan oinarrituta, igo dezakezu. Helburu hori lortzeko, eta betiere gure aplikazioaren bitartez, Aurrezkia nominan funtzionaltasuna duzu Programatu zure kontua zerbitzuan. Haren bidez, oso erraz eta etxetik mugitu gabe egin dezakezu automatizazioa.

Aurreztu txartelarekin

Gehienetan, txartela zorroan duzula ateratzen zara etxetik. Gertaera hori arazo bihur daiteke konturik ez badugu, baina, ongi erabiltzen bada, mikroaurrezpen delakoa lortzeko balia daiteke

Nola? Harekin ordaintzen duzunean, eta Programatu zure kontua zerbitzuan erosketetan biribiltzeko arauari esker, «atzerakoak» itsulapikoan gordetzen dituzu (euroa osatu arte), etorkizunean erabili ahal izango duzun diru kopurua handitzeko.

Ez egin beharrik gabeko gasturik lanaldian


Kafea hartzea, jatetxeko menua jatea edo makinan zizka-mizkak erostea: horiek guztiak beharrik gabeko gastuak dira, eta erraz kendu ditzakezu, ongi antolatzen bazara eta lan egin bitartean kontsumituko duzuna prestatzeko aprobetxatzen baduzu denbora librea. 

Badira bizkor aurrezteko helburuan aurrerapausoa ematen lagunduko dizuten zenbait irtenbide: besteak beste, nahi duzun edari beroa termoan eramatea, eta etxeko janaria eta gehigarriren bat (fruta edo zizka-mizkak, adibidez) tuper batean prestatzea.

Banner Centro Programatu zure kontua Banner Centro Programatu zure kontua
BBVA Helburuak kontua
Zure aurrezpen helburuak lortzen laguntzen dizun kontua.

Etxean dirua aurreztea

Etxean ere aurreztu dezakezu dirua. Izan ere, gastu asko dira saihestu beharrekoak, eta erraza da hala egitea. 

Berehala murriztuko dituzu kostuak, erabiltzen ez dituzun aparatuak deskonektatuz, berokuntzako edo aire girotuko kontsumoa neurtuz, ordainpeko zerbitzuak partekatuz (ahal bada) eta kontsumo txikiko produktuak erabiliz. Denbora eta ahalegin handirik behar gabe, epe laburrera emaitza onak ematen dituzten konponbideak.

Jar zaitez Bconomy-ren esku

Egun, aplikazio sorta zabala duzu bai Android-en bai iOS-en, zure finantzak hobeto kontrolatzen eta, hala, aurrezpen helburuak lehenago lortzen laguntzeko. 

BBVAk Bconomy eskaintzen dizu: oso baliagarria izango zaizun tresna bat, gastu guztiak xeheki ikusteko aukera ematen baitizu. Hala, dirua zertan gastatzen duzun jakinik, beharrik gabeko gastuak kendu ahal izango dituzu, edo, gutxienez, murriztu.

CTA Programatu zure kontua CTA Programatu zure kontua